2018(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

ERAKUSTALDI PEDAGOGIKOA


Resultado de imagen de aspanogi   


Kaixo!

Dakizuen bezala, azken erakustaldian ASPANOGI elkartea izan da gure lan egiteko motorra.
Bigarren unitatean azoka solidario bat egin nahi izan dugu proiektu gisa eta honen harira, ikasgai ezberdinetan landutakoa familiei erakusten eta saltzen saiatu gara.
Resultado de imagen de elgoibar ikastola
Prozesuan zehar hainbat lan egin ditugu:

-Gaztelanian, sentimendu eta emozioen collage-ak.
-Euskaran, kausa eta ondorioa lantzeko esaldi positiboak.
-Plastikan, hainbat eskulan.
-Ingelesean, elikagai osasuntsuekin sandwich-ak.
-Ingurunean, elkartearen inguruko informazioa jaso eta aztertu dugu triptiko forma emanez.

Hona hemen, asteazken arratsaldean ateratako argazkiak. Ea gustukoak dituzuen!

ARGAZKIAK



Azokan lortutako diru kantitateaz gain, ikastolako hainbat langilek egin duten aportazio pertsonalari esker, 400€ lortu ditugu!!!!



ESKERRIK ASKO etortzeagatik eta zuen laguntzagatik!!!










2018(e)ko urtarrilaren 15(a), astelehena

EUSKAL INAUTERIAK


INAUTERIAK 2018 / CARNAVAL 2018

- Otsailak 9 / 9 de Febrero -

15:15etik 16:30era kalejira eta dantza saioa plazan. 
(Eguraldi txarra eginez gero, Ikastolan egingo da)


Iristear da inauteri garaia eta horrekin bat, hona hemen aurtengo ikasturtean jantzi beharrekoaren argazki eta material zerrenda.




MAMOXARROAK


1. Alkandora zuria.
2. Praka edo txandal zuria. 
3. Zapatila zuriak (“playera”). 
4. Buruan kolore bizidun zapia.
5. Larruzko gerrikoa txintxarriekin. 
6. Gerrian, faxa beltza edo gorria (baserritarren jantzikoa baliagarria da).
7. Maskara.