2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

AZKEN EGUNA!!

Egun on ekipo!!!!

Iritsi da AZKEN eguna!! Aste osoko bertsoak, asmakizunak, txisteak, eskulanak, gutunak .....partekatzeko aukera bikaina izango duzue. 

Azkenengo 2 urte hauetan egindako esfortzuak fruituak eman dituela dirudi eta hurrengo etaparako prest zaudetela ziur gaude. Plazer handi bat izan da azken bi ikasturtetan zuekin egotea, momentu ederrak pasa ditugu elkarrekin. Gure partetik zorterik onena opa dizuegu hemendik aurrera zabaltzen zaizuen etapa berrian. Bihotz- bihotzez ESKERRIK ASKO!!! 

Hona hemen udarako zeinbat gomendio. Hurrengo ikasturtea indarberriturik hasteko kontuan hartuko dituzuelakoan, 

Agur bero bat!!














2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

ZEREGINAK, Ekainak 18


*Gaurkoan, lanean hasteko honako kantu hau entzutea proposatzen dizuegu.



*Ondoren, behean dagoen estekako hutsuneak betez, abestiaren letra osatuz.




*Gaurkoan 9:30etako meet-ean, KAHOOT-ean jolastuko dugu. Ikasgelan egiten dugun bezala, https://kahoot.it/ sartu eta bertan guk luzatuko dizuegun pasahitza txertatu beharko duzue.
Bideo deiko pantailan izango dira galderak eta erantzunak beste pestaña batean. ANIMATU!!


*Behin hori eginda, Gorputz Hezkuntzako proiektuak moldatu-hobetzeko aukera izango duzue.     Bertan, irakaslearen feedback-a / balorazioa izango duzue gorriz idatzita. Irakurri eta osatu mesedez!


*Amaitzeko, INVICTUS filma ikustea proposatzen dizuegu. Hego Afrikan kokatuta, kirola eta arrazakeria uztartzen dituen filma interesgarria da. Lasaitasunez ikusi eta adierazi nahi duen mezuan fijatu.


2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

ZEREGINAK, Ekainak 17



Kaixo guztioi,

Dagoeneko asteazkena dugu, oso egun gutxi falta dira LH 6.maila amaitzeko. Animo guztioi!!!

1.ZEREGINA

Gaurkoan, lanean hasteko, honako kantu hau entzutea proposatzen dizuegu.






Ondoren, behean atxikiturik duzuen dokumentuan duzue kantuaren "hutsuneak bete" ariketa.


2.ZEREGINA


Gogoratu gaur 9:30etan Bingo jolasa egingo dugula Meet bidez. Atzo ere adierazi genizuen, baina oraindik norbaitek kartoia egin gabe badu, aprobetxatu dezala 9:30ak arte dagoen denbora tarte hau kartoia egiteko. Hona hemen atzo eman genizuen adibidea: 




3.ZEREGINA

Eskutitz bat egitea proposatzen dizuegu, zuen gelakide eta irakasleei zuzenduta. LH etapa amaitzera zoazte, eta datorren ikasturtean DBH hasiko zarete. Ondorioz, 1.mailatik 6.era bitartean izan dituzuen bizipen, gertaera, bitxikeria eta abarrekin, agur esateko eskutitz bat egitea proposatzen dizuegu. 

Eskutitz hau Euskarako karpetan gordeko dugu, AGUR GUTUNA izenarekin. 

Animo guztioi!!




2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Asteartea, Ekainak 16

Egun on ekipo!


Hona hemen gaurko egunean zehar egin beharreko zereginak:

1. Mikel Markez-en Konplize ditu eta abestia entzun:





2-Abestiaren letrarekin hutsuneak bete:




3- Eskulan polit bat egitea proposatzen dizuegu. Horretarako, jarraian dituzuen esteketan 6 aukera dituzue. Gustukoena aukeratu ezazue! Amaitzen duzuenean, argazki bat atera eta tutoreari bidali iezaiozue.







4- En Tol Sarmiento taldearen Zurekin batera abestia entzun. Itxialdi egoeran inspiratuta dagoen abestia da. Erreparatu iezaiozue letrari, oso polita baita.




Hona hemen abestia entzun ondoren egin ditzakezuen hainbat ariketa:

  • Abestiaren letra koadernoan kopiatu.
  • Abestia entzun bitartean marrazki bat egin.
  • Letrari erreparatuta hausnarketa bat egin (GHB-TUTORETZA karpetan dokumentu berri bat sortu dezakezue "Zurekin batera" izenarekin).


5- Biharko bideo-deian BINGOan jolastuko dugu. Horretarako, gaurko egunean zehar BINGOrako Txartela egin beharko duzue.

  • Txartelak 5 zutabe eta 3 lerro izango ditu. 
  • 1etik 50era bitarteko zenbakiak jarri beharko dituzue. 
  • Guztira beraz, 15 zenbaki. Adibidez;





*Azken astea izanik ere, egiten dituzuen eskulan eta marrazkiei argazki bat atera eta zuen tutoreari bidali.

Animo eta zaindu! 






2020(e)ko ekainaren 14(a), igandea

IKASTURTEKO AZKEN ASTEKO PLANA

Kaixo lagunok!

Dagoeneko iritsi zarete Lehen Hezkutza etapako azken astera! 
Zenbat bizipen, zenbat algara, zenbat negar, zenbat urduritasun ... azken urteetan bizitako esperientzia guzti hauek zareten bezalakoak izatera eraman zaituzte. Zorionak!
Etapa berri batetara zoazte baina ez kezkatu, bertan landuko dituzuenak barneratzeko prest zaudete eta!!


ASTELEHENA: 

*Eguneko abestia entzun + letra osatu (hutsuneak bete).





*Errima ezberdinak erabiliz gutxienez 2 bertso sortu. Bertso hauek egiteko gai librea izango duzue baina gomendatzen dizuegu, LH etapa, irakasle eta gelakideak agurtzeko bertsoak izatea azken astea da eta.



*Asmakizunak edota txisteak idatzi edota sortu euskeraz, gaztelaniaz zein ingelesez.


Azken egunean gelakideekin partekatzeko aukera izango duzue



2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

ZEREGINAK, Ekainak 12


Kaixo!

Zer moduz?

Dagoeneko konpetentziak lantzeko egunak aurrera doaz, eta honezkero egin ditugun sei arloetako konpetentzien  jarduerak burutuak izango dituzue. 

Gaurkoan, aurreko astean Matematikan eta Euskaran egin zituzuen jarduereren inguruan idatzi dugun feedback-a ikusteko aukera izango duzue zuen lanetan, orrialdearen behealdean gorriz idatzita. 

Euskarari dagokionez, irakurri mesedez mezu horietan jartzen duena, eta  hobekuntzarako proposamenak zehazturik badaude, mesedez saiatu lanak txukuntzen eta hobetzen. 

Matematikan ere antzerako prozesua burutuko duzue, hau da, irakurri mezua, eta ondoren, egin duzuen lana alderatzeko honako dokumentu hau duzue, jarduerako ariketen erantzunak bertan dituzuelarik. Mesedez, alderatu zuek egin duzuenarekin, eta beharrezko aldaketak lanean txertatu. 





Ez ahaztu proiektu hauek ikasturteko azkenak direla eta ahalik eta txukunen aurkeztu behar dituzuela, beraz irakaslearen erantzun positiboa jasota ere, komenigarria ikusten dugu erantzun zabal horiek osatzea guk emandako fitxa erabiliz.

*Hurrengo astean zehar Gorputz hezkuntzako eta Ingeleseko feedback-ak jasoko dituzue. Blog bidez komunikatuko zaizue,  animo!

Pentsaera konputazionalari dagokionez, azken asteetan egindako jarduerak (CODE) jarraitu ditugu. Hona hemen aste honetako jardueren erantzunak. 




Azkenik, hona hemen musikako azken saioa. Atxikituta duzuen dokumentua zabaldu eta bertan duzue egin beharrekoa. 



Amaitzeko, gogoratu datorren astea azkena izango dela. Aste berezia izango da zalantzarik gabe, izan ere, Lehen Hezkuntzako azkena izango da, eta datorren ikasturtean DBH-ra pasako zarete. Ondorioz, zeregin ezberdinak planteatu ditugu datorren asterako. Aste berezi honen plangintza astelehenean azalduko dizugu Meet bidez, beraz bertara sartu. Animo eta ondo pasa asteburua!!!





2020(e)ko ekainaren 7(a), igandea

ZEREGINAK, Ekainak 8-12

KONPETENTZIAK 

Egun on ekipo!


Aurreko asteko dinamikarekin jarraituz, aste honetan zehar Ingeleseko eta Gorputz Hezkuntzako proiektuak burutuko dituzue.


Dinamika ondorengoa izango da:


-Gaur goizean 9:30ean meet bidez aste osoko plana aurkeztuko dugu (guztiok egotea komenigarria izango da). Ostiralean komentatu bezala, gaurkoan Ingeleseko irakasleak bertan izango dira beraz, animatu! 

-Ondorengo egunetan, egunero, 9:30ean meet bitartez zalantzak argitzeko aukera emango zaizue orain arte bezala.

- Aste honetan zehar irakasleok aurreko asteko matematikako eta euskarako lanak aztertuko ditugu, eta ostiralean, horiek zuzendu eta hobetzeko aukera izango duzue. 


Orain arte esan bezala, oso garrantzitsua da proiektu hauek egiteko denbora egoki kudeatzea, lan ohitura eta autonomia indartuz. Aste osoa ematen badizuegu ere, ez utzi zereginak azken egunerako, errepasoak garrantzi handia hartu dezala eta proiektuak amaitutzat eman baino lehen, ziurtatu 6.maila amaierako lan bat aurkeztu behar duzuela. Beraz, dena ematen saiatu zaitezte izan ere, kurtsoa bukatzen ari gara!!



Ondorengo esteketan dituzue aste honetako konpetentziak:




Proiektu hau egiteko, dokumentu bat sortu beharko duzue, GORPUTZ HEZKUNTZA KONPETENTZIA izenarekin, eta bertan, saioaren diseinu osoa egin beharko duzue. Amaitzeko, "Campeones" filmearen laburpen eta hausnarketa. 
Dokumentua zuen GHB- TUTORETZA izeneko karpetan gorde ezazue. 



INGELESEKO KONPETENTZIA

Proiektua bukatzean, argazkia atera eta ingeleseko irakasleari bidali. Horrez gain, ez ahaztu argazkia ingeleseko 3.hiruhileko karpetan gordetzeaz. 




PENTSAERA KONPUTAZIONALA


Aste honetan hurrengo jarduera egitea proposatzen dizuegu, hau da, 19.irakasgaia:Artista: habiatutako begiztak. Horretarako, sartu aurreko astean bezala code.org webgunean, eta bertan izango duzue jarduera prest. Animo!



2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

ZEREGINAK, Ekainak 5

Kaixo!

Dagoeneko konpetentziak lantzeko bi aste pasa dira eta lau proiektu gauzatu dituzue. Lehenengo astean, gaztelania eta ingurunea eta oraingo honetan euskara eta matematika.

Lehenengo bi hauek (gaztelania eta ingurunea) behatu eta ebaluatu ditugu, hortaz, dokumentuen behekaldean gure balorazio-feedback-a irakurtzeko aukera izango duzue (gorriz).
Gaurkoan hauek irakurri, hausnartu eta proiektuak zuzendu edota moldatzeko denbora izango duzue. Horretarako, oinarri gisa, inguruneako erantzun posible batzuk luzatuko dizkizuegu dokumentu batean.




Ez ahaztu proiektu hauek ikasturteko azkenak direla eta ahalik eta txukunen aurkeztu behar dituzuela, beraz irakaslearen erantzun positiboa jasota ere, komenigarria ikusten dugu erantzun zabal horiek osatzea guk emandako fitxa erabiliz.

*Hurrengo ostiralean euskara eta matematikako feedback-ak jasoko dituzue. Animo!


Pentsaera konputazionalari dagokionez, azken bi asteetan egindako jarduerak (CODE) jarraitu ditugu. Oraingoan, zailtasuna handitu denez, erantzunak luzatuko dizkizuegu ondorengo dokumentuan.



Musikari dagokionez, gaurkoan ikasturteko azken saioa proposatzen dizuegu. 




Laburbilduz gaurko zereginak:

-Euskara eta matematika proiektuak amaitu, euskarako audioa barne.
-Gaztelania eta ingurunea zuzendu edota moldatu
-Pentsaera konputazionaleko CODE osatu
-Musika saioa


OHARRA

Hurrengo astean, azken bi konpetentziak gauzatzeko aukera izango dugu. Ingeleseko eta Gorputz Hezkuntzako proiektuak diseinatu beharko dituzue.
Horretarako, astero bezala, astelehenean 9:30ean meet -era konektatzera gomendatzen dizuegu. Oraingo honetan, ingeleseko irakasleak ere bertan izango dira zereginak azaltzeko prest.

Animo asko eta eutsi gogor!!

2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

ZEREGINAK, Ekainak 1-5


KONPETENTZIAK 

Kaixo!

Aurreko asteko dinamikan jarraituz,  konpetentziak lantzeko proiektu orokorragoak gauzatu beharko dituzue aste honetan ere. 

Dinamika ondorengoa izango da:

-Gaur goizean 9:30ean meet bidez aste osoko plana aurkeztuko dugu (guztiok egotea komenigarria izango da).

-Ondorengo egunetan, egunero, 9:30ean meet bitartez zalantzak argitzeko aukera emango zaizue orain arte bezala.

- Aste honetan zehar irakasleok aurreko asteko lanak aztertuko ditugu, eta ostiralean, horiek zuzendu eta hobetzeko aukera izango duzue. 


Garrantzitsua da proiektu hauek egiteko denbora egoki kudeatzea, lan ohitura eta autonomia indartuz. Aste osoa ematen badizuegu ere, ez utzi zereginak azken egunerako, errepasoak garrantzia hartu dezala eta proiektuak amaitutzat eman baino lehen ziurtatu 6.maila amaierako lan bat aurkeztu behar duzuela. Beraz, dena ematen saiatu zaitezte izan ere, kurtsoa bukatzen ari gara!!

Ondorengo esteketan dituzue aste honetako konpetentziak. 


EUSKARA KONPETENTZIA

Dokumentu berri bat sortu beharko duzue, Euskarako karpetan, eta konpetentzia izena jarri. 

MATEMATIKA KONPETENTZIA

Jarduera hau egiteko, dokumentuaren kopia bat sortu beharko duzue, eta zuen matematikako karpetan gorde, konpetentzia izena jarriz. 



PENTSAERA KONPUTAZIONALA

Aurreko asteko dinamika jarraituz, aste honetan hurrengo jarduera egitea proposatzen dizuegu, hau da, 3.irakasgaia, artista. Horretarako, sartu aurreko astean bezala code.org webgunean, eta bertan izango duzue jarduera prest. 

Aste osoa duzue bertan dauden ariketak burutzeko. Komenigarria da ez uztea azken momenturako, zalantzak badituzue aurretik irakasleen bidez argitzeko aukera izango baituzue!!!  Animo!!!