2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN

Bakearen kultura sustatzeko eta errespetuan oinarritutako elkarbizitza eraikitzeko pausuak eman nahi badira, giza eskubideen gaineko hezkuntza bultzatzea beharrezkoa da.

Azaroaren 20an Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Ikastolan ere. Horretarako, pelikula bat ikusi, hainbat hausnarketa, solasaldi ... eta azkenik, postal bat egin genuen. Postal honen testuak euskaraz eta frantsesez idatzi ditugu.

Gaur goizean, gaiaren lanketarekin amaitzeko, gure ordezkariak udaletxera joan dira postalak entregatzeko. Bertatik, Congora egingo dute bidaia.

Hona hemen adibide batzuk!

Barreneko albistea





MUSIKA: IKASTURTEKO EKINTZAK

Dagoeneko egin ditugu urteko musikako ekintza garrantzitsuenetako bi: Santa Zeziliako kalejira eta Euskara Eguneko kantu eta dantzak. Baina dakizuenez, ikasturtean hitzordu garrantzitsu gehiago ditugu. Hona hemen laburpentxo bat:


2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

PLASTIKAKO ESKULANAK

Hona hemen azkenengo asteetan plastika arloan egin ditugun eskulanak.




ERAKUSTALDI PEDAGOGIKOA

Aurreko astean izan genuen aurten lehenengo erakustaldia. Ezer baino lehen ESKERRIK ASKO bertara gerturatu zinaten guztioi.
Espero dugu gustokoa izana eta hobekuntzak posibleak hurrengorako kontutan hartuko ditugu.

Hona hemen gozatu zenituzten eskulanen argazki batzuk!!




LENGUA CASTELLANA 2.UNIDAD

Durante la segunda unidad trabajaremos EUROPA como continente. Después de trabajar diferentes aspectos sobre dicho continente, finalizaremos con un proyecto. Este proyecto consistirá en escribir un cuento de aventura ambientado en un país del viejo continente, de manera individual con lo que tendremos que tener en cuenta los conocimientos trabajados anteriormente.