2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

AZKEN EGUNA!!

Egun on ekipo!!!!

Iritsi da AZKEN eguna!! Aste osoko bertsoak, asmakizunak, txisteak, eskulanak, gutunak .....partekatzeko aukera bikaina izango duzue. 

Azkenengo 2 urte hauetan egindako esfortzuak fruituak eman dituela dirudi eta hurrengo etaparako prest zaudetela ziur gaude. Plazer handi bat izan da azken bi ikasturtetan zuekin egotea, momentu ederrak pasa ditugu elkarrekin. Gure partetik zorterik onena opa dizuegu hemendik aurrera zabaltzen zaizuen etapa berrian. Bihotz- bihotzez ESKERRIK ASKO!!! 

Hona hemen udarako zeinbat gomendio. Hurrengo ikasturtea indarberriturik hasteko kontuan hartuko dituzuelakoan, 

Agur bero bat!!














2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

ZEREGINAK, Ekainak 18


*Gaurkoan, lanean hasteko honako kantu hau entzutea proposatzen dizuegu.



*Ondoren, behean dagoen estekako hutsuneak betez, abestiaren letra osatuz.




*Gaurkoan 9:30etako meet-ean, KAHOOT-ean jolastuko dugu. Ikasgelan egiten dugun bezala, https://kahoot.it/ sartu eta bertan guk luzatuko dizuegun pasahitza txertatu beharko duzue.
Bideo deiko pantailan izango dira galderak eta erantzunak beste pestaña batean. ANIMATU!!


*Behin hori eginda, Gorputz Hezkuntzako proiektuak moldatu-hobetzeko aukera izango duzue.     Bertan, irakaslearen feedback-a / balorazioa izango duzue gorriz idatzita. Irakurri eta osatu mesedez!


*Amaitzeko, INVICTUS filma ikustea proposatzen dizuegu. Hego Afrikan kokatuta, kirola eta arrazakeria uztartzen dituen filma interesgarria da. Lasaitasunez ikusi eta adierazi nahi duen mezuan fijatu.


2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

ZEREGINAK, Ekainak 17



Kaixo guztioi,

Dagoeneko asteazkena dugu, oso egun gutxi falta dira LH 6.maila amaitzeko. Animo guztioi!!!

1.ZEREGINA

Gaurkoan, lanean hasteko, honako kantu hau entzutea proposatzen dizuegu.






Ondoren, behean atxikiturik duzuen dokumentuan duzue kantuaren "hutsuneak bete" ariketa.


2.ZEREGINA


Gogoratu gaur 9:30etan Bingo jolasa egingo dugula Meet bidez. Atzo ere adierazi genizuen, baina oraindik norbaitek kartoia egin gabe badu, aprobetxatu dezala 9:30ak arte dagoen denbora tarte hau kartoia egiteko. Hona hemen atzo eman genizuen adibidea: 




3.ZEREGINA

Eskutitz bat egitea proposatzen dizuegu, zuen gelakide eta irakasleei zuzenduta. LH etapa amaitzera zoazte, eta datorren ikasturtean DBH hasiko zarete. Ondorioz, 1.mailatik 6.era bitartean izan dituzuen bizipen, gertaera, bitxikeria eta abarrekin, agur esateko eskutitz bat egitea proposatzen dizuegu. 

Eskutitz hau Euskarako karpetan gordeko dugu, AGUR GUTUNA izenarekin. 

Animo guztioi!!




2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Asteartea, Ekainak 16

Egun on ekipo!


Hona hemen gaurko egunean zehar egin beharreko zereginak:

1. Mikel Markez-en Konplize ditu eta abestia entzun:





2-Abestiaren letrarekin hutsuneak bete:




3- Eskulan polit bat egitea proposatzen dizuegu. Horretarako, jarraian dituzuen esteketan 6 aukera dituzue. Gustukoena aukeratu ezazue! Amaitzen duzuenean, argazki bat atera eta tutoreari bidali iezaiozue.







4- En Tol Sarmiento taldearen Zurekin batera abestia entzun. Itxialdi egoeran inspiratuta dagoen abestia da. Erreparatu iezaiozue letrari, oso polita baita.




Hona hemen abestia entzun ondoren egin ditzakezuen hainbat ariketa:

  • Abestiaren letra koadernoan kopiatu.
  • Abestia entzun bitartean marrazki bat egin.
  • Letrari erreparatuta hausnarketa bat egin (GHB-TUTORETZA karpetan dokumentu berri bat sortu dezakezue "Zurekin batera" izenarekin).


5- Biharko bideo-deian BINGOan jolastuko dugu. Horretarako, gaurko egunean zehar BINGOrako Txartela egin beharko duzue.

  • Txartelak 5 zutabe eta 3 lerro izango ditu. 
  • 1etik 50era bitarteko zenbakiak jarri beharko dituzue. 
  • Guztira beraz, 15 zenbaki. Adibidez;





*Azken astea izanik ere, egiten dituzuen eskulan eta marrazkiei argazki bat atera eta zuen tutoreari bidali.

Animo eta zaindu! 






2020(e)ko ekainaren 14(a), igandea

IKASTURTEKO AZKEN ASTEKO PLANA

Kaixo lagunok!

Dagoeneko iritsi zarete Lehen Hezkutza etapako azken astera! 
Zenbat bizipen, zenbat algara, zenbat negar, zenbat urduritasun ... azken urteetan bizitako esperientzia guzti hauek zareten bezalakoak izatera eraman zaituzte. Zorionak!
Etapa berri batetara zoazte baina ez kezkatu, bertan landuko dituzuenak barneratzeko prest zaudete eta!!


ASTELEHENA: 

*Eguneko abestia entzun + letra osatu (hutsuneak bete).





*Errima ezberdinak erabiliz gutxienez 2 bertso sortu. Bertso hauek egiteko gai librea izango duzue baina gomendatzen dizuegu, LH etapa, irakasle eta gelakideak agurtzeko bertsoak izatea azken astea da eta.



*Asmakizunak edota txisteak idatzi edota sortu euskeraz, gaztelaniaz zein ingelesez.


Azken egunean gelakideekin partekatzeko aukera izango duzue



2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

ZEREGINAK, Ekainak 12


Kaixo!

Zer moduz?

Dagoeneko konpetentziak lantzeko egunak aurrera doaz, eta honezkero egin ditugun sei arloetako konpetentzien  jarduerak burutuak izango dituzue. 

Gaurkoan, aurreko astean Matematikan eta Euskaran egin zituzuen jarduereren inguruan idatzi dugun feedback-a ikusteko aukera izango duzue zuen lanetan, orrialdearen behealdean gorriz idatzita. 

Euskarari dagokionez, irakurri mesedez mezu horietan jartzen duena, eta  hobekuntzarako proposamenak zehazturik badaude, mesedez saiatu lanak txukuntzen eta hobetzen. 

Matematikan ere antzerako prozesua burutuko duzue, hau da, irakurri mezua, eta ondoren, egin duzuen lana alderatzeko honako dokumentu hau duzue, jarduerako ariketen erantzunak bertan dituzuelarik. Mesedez, alderatu zuek egin duzuenarekin, eta beharrezko aldaketak lanean txertatu. 





Ez ahaztu proiektu hauek ikasturteko azkenak direla eta ahalik eta txukunen aurkeztu behar dituzuela, beraz irakaslearen erantzun positiboa jasota ere, komenigarria ikusten dugu erantzun zabal horiek osatzea guk emandako fitxa erabiliz.

*Hurrengo astean zehar Gorputz hezkuntzako eta Ingeleseko feedback-ak jasoko dituzue. Blog bidez komunikatuko zaizue,  animo!

Pentsaera konputazionalari dagokionez, azken asteetan egindako jarduerak (CODE) jarraitu ditugu. Hona hemen aste honetako jardueren erantzunak. 




Azkenik, hona hemen musikako azken saioa. Atxikituta duzuen dokumentua zabaldu eta bertan duzue egin beharrekoa. 



Amaitzeko, gogoratu datorren astea azkena izango dela. Aste berezia izango da zalantzarik gabe, izan ere, Lehen Hezkuntzako azkena izango da, eta datorren ikasturtean DBH-ra pasako zarete. Ondorioz, zeregin ezberdinak planteatu ditugu datorren asterako. Aste berezi honen plangintza astelehenean azalduko dizugu Meet bidez, beraz bertara sartu. Animo eta ondo pasa asteburua!!!





2020(e)ko ekainaren 7(a), igandea

ZEREGINAK, Ekainak 8-12

KONPETENTZIAK 

Egun on ekipo!


Aurreko asteko dinamikarekin jarraituz, aste honetan zehar Ingeleseko eta Gorputz Hezkuntzako proiektuak burutuko dituzue.


Dinamika ondorengoa izango da:


-Gaur goizean 9:30ean meet bidez aste osoko plana aurkeztuko dugu (guztiok egotea komenigarria izango da). Ostiralean komentatu bezala, gaurkoan Ingeleseko irakasleak bertan izango dira beraz, animatu! 

-Ondorengo egunetan, egunero, 9:30ean meet bitartez zalantzak argitzeko aukera emango zaizue orain arte bezala.

- Aste honetan zehar irakasleok aurreko asteko matematikako eta euskarako lanak aztertuko ditugu, eta ostiralean, horiek zuzendu eta hobetzeko aukera izango duzue. 


Orain arte esan bezala, oso garrantzitsua da proiektu hauek egiteko denbora egoki kudeatzea, lan ohitura eta autonomia indartuz. Aste osoa ematen badizuegu ere, ez utzi zereginak azken egunerako, errepasoak garrantzi handia hartu dezala eta proiektuak amaitutzat eman baino lehen, ziurtatu 6.maila amaierako lan bat aurkeztu behar duzuela. Beraz, dena ematen saiatu zaitezte izan ere, kurtsoa bukatzen ari gara!!



Ondorengo esteketan dituzue aste honetako konpetentziak:




Proiektu hau egiteko, dokumentu bat sortu beharko duzue, GORPUTZ HEZKUNTZA KONPETENTZIA izenarekin, eta bertan, saioaren diseinu osoa egin beharko duzue. Amaitzeko, "Campeones" filmearen laburpen eta hausnarketa. 
Dokumentua zuen GHB- TUTORETZA izeneko karpetan gorde ezazue. 



INGELESEKO KONPETENTZIA

Proiektua bukatzean, argazkia atera eta ingeleseko irakasleari bidali. Horrez gain, ez ahaztu argazkia ingeleseko 3.hiruhileko karpetan gordetzeaz. 




PENTSAERA KONPUTAZIONALA


Aste honetan hurrengo jarduera egitea proposatzen dizuegu, hau da, 19.irakasgaia:Artista: habiatutako begiztak. Horretarako, sartu aurreko astean bezala code.org webgunean, eta bertan izango duzue jarduera prest. Animo!



2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

ZEREGINAK, Ekainak 5

Kaixo!

Dagoeneko konpetentziak lantzeko bi aste pasa dira eta lau proiektu gauzatu dituzue. Lehenengo astean, gaztelania eta ingurunea eta oraingo honetan euskara eta matematika.

Lehenengo bi hauek (gaztelania eta ingurunea) behatu eta ebaluatu ditugu, hortaz, dokumentuen behekaldean gure balorazio-feedback-a irakurtzeko aukera izango duzue (gorriz).
Gaurkoan hauek irakurri, hausnartu eta proiektuak zuzendu edota moldatzeko denbora izango duzue. Horretarako, oinarri gisa, inguruneako erantzun posible batzuk luzatuko dizkizuegu dokumentu batean.




Ez ahaztu proiektu hauek ikasturteko azkenak direla eta ahalik eta txukunen aurkeztu behar dituzuela, beraz irakaslearen erantzun positiboa jasota ere, komenigarria ikusten dugu erantzun zabal horiek osatzea guk emandako fitxa erabiliz.

*Hurrengo ostiralean euskara eta matematikako feedback-ak jasoko dituzue. Animo!


Pentsaera konputazionalari dagokionez, azken bi asteetan egindako jarduerak (CODE) jarraitu ditugu. Oraingoan, zailtasuna handitu denez, erantzunak luzatuko dizkizuegu ondorengo dokumentuan.



Musikari dagokionez, gaurkoan ikasturteko azken saioa proposatzen dizuegu. 




Laburbilduz gaurko zereginak:

-Euskara eta matematika proiektuak amaitu, euskarako audioa barne.
-Gaztelania eta ingurunea zuzendu edota moldatu
-Pentsaera konputazionaleko CODE osatu
-Musika saioa


OHARRA

Hurrengo astean, azken bi konpetentziak gauzatzeko aukera izango dugu. Ingeleseko eta Gorputz Hezkuntzako proiektuak diseinatu beharko dituzue.
Horretarako, astero bezala, astelehenean 9:30ean meet -era konektatzera gomendatzen dizuegu. Oraingo honetan, ingeleseko irakasleak ere bertan izango dira zereginak azaltzeko prest.

Animo asko eta eutsi gogor!!

2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

ZEREGINAK, Ekainak 1-5


KONPETENTZIAK 

Kaixo!

Aurreko asteko dinamikan jarraituz,  konpetentziak lantzeko proiektu orokorragoak gauzatu beharko dituzue aste honetan ere. 

Dinamika ondorengoa izango da:

-Gaur goizean 9:30ean meet bidez aste osoko plana aurkeztuko dugu (guztiok egotea komenigarria izango da).

-Ondorengo egunetan, egunero, 9:30ean meet bitartez zalantzak argitzeko aukera emango zaizue orain arte bezala.

- Aste honetan zehar irakasleok aurreko asteko lanak aztertuko ditugu, eta ostiralean, horiek zuzendu eta hobetzeko aukera izango duzue. 


Garrantzitsua da proiektu hauek egiteko denbora egoki kudeatzea, lan ohitura eta autonomia indartuz. Aste osoa ematen badizuegu ere, ez utzi zereginak azken egunerako, errepasoak garrantzia hartu dezala eta proiektuak amaitutzat eman baino lehen ziurtatu 6.maila amaierako lan bat aurkeztu behar duzuela. Beraz, dena ematen saiatu zaitezte izan ere, kurtsoa bukatzen ari gara!!

Ondorengo esteketan dituzue aste honetako konpetentziak. 


EUSKARA KONPETENTZIA

Dokumentu berri bat sortu beharko duzue, Euskarako karpetan, eta konpetentzia izena jarri. 

MATEMATIKA KONPETENTZIA

Jarduera hau egiteko, dokumentuaren kopia bat sortu beharko duzue, eta zuen matematikako karpetan gorde, konpetentzia izena jarriz. 



PENTSAERA KONPUTAZIONALA

Aurreko asteko dinamika jarraituz, aste honetan hurrengo jarduera egitea proposatzen dizuegu, hau da, 3.irakasgaia, artista. Horretarako, sartu aurreko astean bezala code.org webgunean, eta bertan izango duzue jarduera prest. 

Aste osoa duzue bertan dauden ariketak burutzeko. Komenigarria da ez uztea azken momenturako, zalantzak badituzue aurretik irakasleen bidez argitzeko aukera izango baituzue!!!  Animo!!!

2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

ZEREGINAK, Maiatzak 29

Egun on!

Zer moduz moldatzen ari zarete konpetentziekin?

Gogoratu gaur, ondorengo zereginak bukatzeko azken eguna duzuela:

  • Musikako proiektua.
  • Pentsaera Konputazionala: 2.Labirintoa.
  • Gaztelaniako proiektua.
  • Inguruneako proiektua.


Horrez gain, ondorengo estekan musikako zeregina partekatzen dizuegu. Hona hemen dokumentuan azalduko den lehen zeregina burutu ahal izateko lagungarri egingo zaizuen abestia:










Bukatzeko, gogoratu aste honetan egin dugun bezala, hemendik aurrera ondorengo dinamika berdinarekin jarraituko dugula:

- Gaurko egunean zehar aste honetako lanak jasoko ditugu eta hurrengo astean horiek aztertu ondoren, OSTIRALEAN, ekainaren 5ean, jarduerak hobetzeko tartea edukiko duzue.


- ASTELEHENEAN, ekainaren 1ean, beste bi zeregin (proiektu) planteatuko dizkizuegu (blogean). 


-Astelehenean Blog-eko azalpena irakurri ondoren, goizean 9:30ean meet bidez aste osoko plana aurkeztuko dizuegu (GUZTIOK egotea komenigarria izango da).


-Ondorengo egunetan, egunero, 9:30ean meet bitartez zalantzak argitzeko aukera izango duzue orain arte bezala.





Eguraldi bikaina dator astebukaerarako. Ondo pasa eta disfrutatu!









2020(e)ko maiatzaren 24(a), igandea

ZEREGINAK, Maiatzak 25-29

KONPETENTZIAK 

Kaixo!

Gaurtik aurrera helburu zehatzak lortzeko zeregin konkretuak bidali beharrean, konpetentziak lantzeko proiektu orokorragoak gauzatu beharko dituzue.

Dinamika ondorengoa izango da:

- Aste bakoitzeko astelehenean, bi zeregin (proiektu) planteatuko dizkizuegu (blogean).

-Astelehen goizean 9:30ean meet bidez aste osoko plana aurkeztuko dugu (guztiok egotea komenigarria izango da).

-Ondorengo egunetan, egunero, 9:30ean meet bitartez zalantzak argitzeko aukera emango zaizue orain arte bezala.


Garrantzitsua da proiektu hauek egiteko denbora egoki kudeatzea, lan ohitura eta autonomia indartuz. Aste osoa ematen badizuegu ere, ez utzi zereginak azken egunerako, errepasoak garrantzia hartu dezala eta proiektuak amaitutzat eman baino lehen ziurtatu 6.maila amaierako lan bat aurkeztu behar duzuela. Beraz, dena ematen saiatu zaitezte izan ere, kurtsoa bukatzen ari gara eta.










PENTSAERA KONPUTAZIONALA:


Pentsaera konputazionalaren oinarriak birgogoratzeko asmoz, ondorengo zeregina proposatzen dizuegu. Gogoratu pentsaera konputazionalean oinarrizko elementu nagusia algoritmoa dela, eta ariketa hauen bidez algoritmoen eraketan pixka bat gehiago sakonduko duzuela. Horretarako, jarraitu ondorengo pausuak.

Lehenik eta behin, sartu ondorengo estekan: https://code.org/

Jarraian, webgunearen behealdean hizkuntza EUSKARA aukeratu.

Ondoren, goialdean HASI SAIOA eta CONTINUE WITH GOOGLE KONTUA klikatu.

Gero, zuen kontua aukeratu eta barrura sartuko zarete. Hona hemen ikusiko duzuena:




Azkenik, ikusiko duzuen 2.Labirintoa izeneko jarduera burutuko duzue.



2.zeregineko 15 erronkak OSTIRALERAKO osatu beharko dituzue.


ANIMO!!

2020(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

ZEREGINAK, Maiatzak 22


EUSKARA

Hona hemen zuzenduta aste honetan egin ditugun Euskarako bi fitxak. Mesedez, alderatu zuek egin zenutenarekin, eta zuzenketak egin behar badituzue, egin






GAZTELANIA

- Creareis un documento en drive, con el nombre "personas gramaticales".
- En el documento creareis 15 frases. Esas frases deben de ser distintas.

  • 5 frases en primera persona (yo, nosotros).
  • 5 frases en segunda persona (tú, vosotros).
  • 5 frases en tercera persona (él, ella, ellos, ellas).


PLASTIKA

Gaurkoan eskulan eder bat egitea proposatzen dizuegu. Horretarako, jarraian dituzuen bideoetan lau aukera dituzue. Hala ere, eta zuei beste zerbait bururatzen bazaizue, egin dezakezue. Amaitzen duzuenean, mesedez argazki bat atera eta zuen tutoreari bidali







OHARRA

Gogoratu, ostiralero bezala, astean zehar bidalitako zereginen bat egin gabe baduzue, zuen tutorearen mezu bat jasoko duzuela egin gabe duzuen jardueraren inguruan jakinaraziz. Mesedez, egin gabe baduzue zerbat, saiatu amaitzen eta ondoren zuen irakasleari egin duzuela adieraziz mezu bat bidaltzen.

Astelehenean, konpetentzien lanketarekin hasiko gara, eta ondorioz, lan dinamikan aldaketak egongo dira. Ondorioz, komenigarria ikusten dugu hau ondo ulertzeko asteleheneko MEET-ean ahal duzuen ikasle gehienak konektatzea. 

Azkenik, Musikako lanean dituzuen zalantzak argitzeko, gaurko MEET-ean Oihane sartuko da, beraz, zalantza hauek argitu nahi badituzue, sartu zaitezte. Hona hemen gelaka sartuk den ordutegia:

LH6A: 9:30
LH6B: 9:40
LH6C: 9:50

2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

ZEREGINAK, Maiatzak 21

GAZTELANIA:

En cuanto a las categorías gramaticales, hasta ahora hemos analizado los SUSTANTIVOS y los ADJETIVOS. Hoy, analizaremos los VERBOS. 

He aquí los pasos a seguir:

1. Ver el siguiente vídeo:



2. Tras ver el vídeo, realizar el esquema en el cuaderno.

3. Después, crear un documento en la carpeta de Drive, con el nombre de "VERBOS" y escribir 10 oraciones. Dichas oraciones deberán tener TODOS LOS VERBOS EN NEGRITA.

4. Por último, para practicar, realizareis los siguientes ejercicios en el CUADERNO DIGITAL.



                                           85 y 87: Escoger entre verbo u otra categoría.
                                           86 y 88: Identificar los verbos.







MUSIKA: 

Gaurkoan, aurreko ostegunean bidalitako lana jarraitzeko tartea emango dizuegu. Edozein zalantza izanez gero, musikako irakaslearekin harremanetan jarri.



INGELESA:

Gogoratu pintxoaren errezeta driven gorde behar duzuela eta horrez gain, bideoa ingeleseko irakasleari biharko bidali behar diezuela. 



INGURUNEA:

Datozen egunetan inguruneako konpetentziari aurre egiteko gai baten inguruko lanketa egin beharko duzue. Horretarako, ezinbestekoa ikusten dugu dokumentu honetako kontzeptuak ezagutu eta ulertzea. Horregatik, hiztegi bat sortzea proposatzen dizuegu. Modu honetan, gai izango zarete landuko dugun gaia modu errazago batean ulertzeko. Helburua iturri ezberdinetatik informazioa bilatu, aztertu, ulertu eta zuen hitzetan adieraztea izango da. 

Gogoratu dokumentuaren kopia egin eta inguruneako karpeta barruan gorde behar duzuela.


2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

ZEREGINAK, Maiatzak 20

MATEMATIKA

Drivean duzuen dokumentua (datuen interpretazioen fitxa) zuzendu. Ondorengo estekan dituzue hiru problemen ebazpen eta emaitzak.




Koaderno digitala: 

1.12 Kopuru baten zatia kalkulatzen. 
1.13 Estimazioak 
1.14 Buruzko kalkulua 
1.15 Zenbaki ezezagunaren bila 
1.17 Estimazioak 
1.18 Parentesiak 







INGELESA

1.- Learn the last ten irregular verbs form the list. (Take-write) Then, revise the previous ones. You can use the way you want to revise them (orally, writing sentences in the notebook, making a list...)

1.- Ikasi zerrendako azken hamar aditz irregularrak. (Take-write) Ondoren, aurretik ikasitakoak errepasatu. Horretarako, bakoitzak beretzat estrategia aproposena dena aukeratu dezala (ahoz, koadernoan, zerrenda eginez, esaldiak osatuz...)


2.-
* You have to create a "cold" pintxo and write its recipe.

* Go to your English 3rd term drive folder and create a new drive document.

* Write the recipe of the pintxo there (You have a link below to help you writing the recipe).

* After writing the recipe, create your own cold "pintxo"

* Finally, record yourself in a video explaining your recipe and your "pintxo" and showing it.

* Share it with your english teacher. 


2.- 
* Pintxo hotz bat sortu eta honen errezeta idatzi behar duzue.

* Horretarako, ingeleseko 3. hiruhileko drive karpetara joan eta drive dokumentu berri bat sortu bertan.

* Pintxoaren errezeta idatzi behar duzue drive dokumentu horretan (Behean duzuen link-ean sartzen bazarete, errezeta idazten lagunduko dizueten urratsak dituzue.)

* Errezeta idatzi ondoren, sortu errezeta horri dagokion pintxo hotz bat.

* Bukatzeko, grabatu zuen burua bideoan errezeta eta egindako pintxoa azaltzen eta erakusten. Partekatu ezazue bideoa eta errezeta ingeleseko irakaslearekin.


                                                 RECIPE - Tips for writing a recipe

Oharra: Errezetaren zeregina aurkeztu - bidaltzeko azken eguna ostirala, hilak 22, izango da.


EUSKARA

Ondorengo estekan duzuen testua irakurri eta jarraian izango dituzuen galderak erantzun. Lehenengo bostak aukera anitzekoak izango dira (a,b,c) eta hiru aukera hauetatik erantzun bakarra izango da zuzena (egokia negritaz adierazi). Azken bi galderak erantzuteko, hausnartu eta zuen hitzetan adierazi.

Gogoratu fitxaren kopia egin eta euskarako karpetan txertatu behar duzuela.



2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

ZEREGINAK, Maiatzak 19



EUSKARA

Gaurkoan H-a landuko dugu koaderno digitalak erabiliz. Hona hemen burutu behar dituzuen ariketak:

94, 95 eta 96: Aukeraketa
97: Ordenatu alfabetikoki 
98: Audioa 
99: Idazketa
100: Audioa

Ondoren, behin koaderno digitaleko ariketak eginda, behean duzuen estekako dokumentuaren kopia bat egin, eta Euskarako karpetan gorde, ariketa burutu ahal izateko. 




Ariketa egin ahal izateko, komenigarria da hiztegi digitalak erabiltzea. 






GAZTELANIA


En lengua castellana, dentro de las categorias gramaticales, trabajaremos los adjetivos. Para ello, tendréis que ver los dos videos que tenéis abajo. 

Después, creareis un esquema de los adjetivos en el cuaderno. 

Para finalizar, creareis un documento nuevo en la carpeta de Gaztelania a través de DRIVE, con el nombre de "adjetivos". En ese documento, creareis 10 oraciones, y reflejareis en negrita todos los adjetivos










Por último, tendréis que realizar las siguientes actividades utilizando el cuaderno digital.

77 - 79: Escoger entre adjetivo u otra categoría 
78 - 80: Identificar los adjetivos






GORPUTZ HEZKUNTZA

"Campeones" filmea ikusi beharko duzue. Ondoren, datozen asteetan, filmearen mezua oinarri hartuta, Gorputz Hezkuntzan proiektu bat burutu beharko duzue. Gozatu filmea ikusten!!! 



2020(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

ZEREGINAK, Maiatzak 18


Egun on!

Dagoeneko aste berri baten hasieran gaude!! Hona hemen lanean hasi aurretik entzun dezakezuen abestia. Gozatu!!

Itxaropena- Su Ta Gar





MATEMATIKA:

Gaurkoan, 1.unitatean ikusi genuen bezala, hainbat diagrama aztertuko ditugu. Ondorengo estekan klikatuz gero, bertan agertzen diren diagrama ezberdinetako datuak irakurriz, galderak erantzun beharko dituzue.

Orain arte egin dugun bezala, dokumentuaren kopia egin eta matematikako karpeta barruan gorde behar duzue (Drive). (Aste honetan zehar jarduera honen zuzenketak bidaliko dizkizuegu, zuek zuen kabuz zuzendu ahal izateko).




INGURUNEA:

Aurreko astean Barne eta Kanpo eragileei buruz egindako google-aurkezpenari helduko diogu berriz ere. Dagoeneko, 4 eragile azaldu dituzue (2 Barne eragile eta 2 Kanpo eragile). Gaurko egunean zehar, beste Barne eragile bat eta beste Kanpo eragile bat deskribatu beharko duzue. 

Aurkezpen dokumentuan beraz, guztira 3 barne eragile eta 3 kanpo eragile azaldu beharko dira.

Gogoratu eragile bakoitzaren barnean bi atal bereizten direla: alde batetik, teoria eta bestetik, adibide bati buruzko informazioa. Horrez gain, link ezberdinak eskuragarri dituzue guk proposaturiko galderak modu egokian erantzun ahal izateko.


*Lana erakargarriagoa egin ahal izateko, komenigarria izango litzateko argazkiak txertatzea*









INGELESA:

Learn the next ten irregular verbs form the list (sleep-swim). Then, revise the previous ones. 

Ikasi listako hurrengo hamar aditz irregularrak (sleep-swim). Ondoren, aurretik ikasitakoak errepasatu.


2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

ZEREGINAK, Maiatzak 15

MATEMATIKA

Koaderno digitala erabiliz, gaur ondorengo jarduerak egin beharko dituzue.




Buruzko kalkulua kalkulatzeko gogoratu estrategia ezberdinak erabiltzen. Zenbait pausutan zalantza edo arazoak izanez gero, pepera eta arkatzez egin dezakezue baina ez kalkulagailuz.

Adibidez:

- 30 x 12 egiteko, 30 x 10 egin dezakezue eta ondoren 30 x 2 = Bi emaitzak batuta emaitza orokorra

- 43 x 67 egiteko, 67 x 10 egin dezkezue ondoren emaitza x 4 horrela x 40 egitera helduko gara. Jarraian 67 x 3 egin eta aurreko guztiarekin batu.


GAZTELANIA

Animal imaginario testuak zuzendu ditugu, beraz, irakurri guk eginiko feedback-a eta egin beharrezkoak diren moldaketak. Egin gabe badago mesedez, testua idatzi (aurreko zereginetan eskatutako puntu eta baldintzak kontuan izanik).



GORPUTZ HEZKUNTZA

Gaurkoan honako proposamen honekin gatoz. Lehenik eta behin, gorputza aktibatu ahal izateko dantza batzuk dantzatzera animatzen zaituztegu, ostirala da eta! Aukeratu gustuko duzuena eta animatu!!






Amaitzeko, eta dantza egin ondoren, hartu tarte bat lasaitu eta yoga saio hau egiteko.






Bestalde, tutorearen posta jasoko duzue, aste honetako egin gabeko zereginak zeintzuk diren adieraziz. Posible da guk zerbait egin gabe dagoela adieraztea eta horrela ez izatea, (asko zarete) beraz, lasai adierazi.


GOGORATU ATZERATUTA DITUZUEN EGINBEHARRAK AMAITZEAN JARRAIPENA EGITEKO, EZINBESTEKOA DELA TUTOREARI POSTA BIDEZ ADIERAZTEA.

2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

ZEREGINAK, Maiatzak 14


GAZTELANIA

Hoy comenzaremos con las categorías gramaticales, y trabajaremos el sustantivo con los siguientes tres puntos.



 1.- Tras ver el video, realizar el esquema en el cuaderno. Para realizar el esquema, os basareis en los siguientes conceptos: 

Sustantivos:
- Comunes y propios.
- Individuales y colectivos.
- Concretos y abstractos.
- Contables y no contables.

2.- Crear un documento en la carpeta de Drive, con el nombre de "SUSTANTIVOS" para escribir 10 oraciones. Dichas oraciones deberán tener TODOS LOS SUSTANTIVOS EN NEGRITA.  

3.- Por último, para practicar, realizareis los siguientes ejercicios en el CUADERNO DIGITAL.

73 y 75: Escoger entre un sustantivo u otra categoría.
74 y 76: Identificar sustantivos.






EUSKARA

Irakurritakoaren ulermena lantzeko, KOADERNO DIGITALA erabiliz ondorengo ariketak egitea proposatzen dizkizuegu:

122: Egia edo gezurra.
123: Hautatu aukera egokia.
124: Aukeratu hutsuneak betetzeko hitz egokiak.
125: Galderak erantzun
126: Hutsuneak bete.






Gogoratu, koaderno digitalean, ariketa amaitutzat ondo emateko ondorengo bi pausuak egitea beharrezkoa dela.

Lehenik eta behin, jarduera bat bukatzen duzuenean, amaitu saiakera botoiari eman.



Ondoren, jardueran egin duzuenaren laburpen bat agertuko zaizue, eta behean, bidali dena eta amaitu botoia duzue. Botoi horri sakatu behar diozue ariketa guztiz amaitutzat emateko.




MUSIKA: 

Ondorengo estekan duzue Musikako aste honetako lana:



Baliteke lan hau egiterako garaian zalantzak agertzea. Ondorioz, zuen musikako irakaslearekin MEET bidez konektatzeko aukera izango duzue bihar goizean. Oihane gure gelako ohiko bileran sartuko da, eta bertan zalantzak argitu ahal izango dituzue. Hona hemen Oihane egongo den ordutegia: 

LH6A: 9:30
LH6B: 9:40
LH6C: 9:50

2020(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

ZEREGINAK, Maiatzak 13



MATEMATIKA:

Ondorengo estekan astelehenean egindako matematikako kilokalorien inguruko fitxaren zuzenketak dituzue. Beharrezko denbora hartu horiek zuzendu eta egindako aldaketez hausnartzeko.


Proportzionaltasunarekin jarraituz, matematikako KOADERNO DIGITALEAN 1.unitateko ondorengo jarduerak egingo dituzue:  

- 1.73
- 1.74
- 1.75
- 1.77
- 1.78
- 1.80
(1.76 eta 1.79 EZ)

Beharrezkoa ikusten duzunean, hainbat eragiketa arkatza eta papera erabiliz matematikako koadernoan egin itzazue. 






GOGORATU:

Zenbaki baten ehunekoa kalkulatzeko modu ezberdinak daude:

Adibidez, 200en %30a kalkulatzeko:


  •  200 x 30 / 100= 60


  • 200 x 0,3= 60

  • 100----------------- 200

            30----------------- X               X= 30 x 200 / 100 = 60



INGELESA:

Correct "Jane's presentation" table and make the changes in BLUE colour. Then, share it with your English teacher.

"Jane's presentation" taula zuzendu eta aldaketak URDINEZ adierazi. Ondoren, zure ingeleseko irakaslearekin partekatu.



Learn the next ten irregular verbs from the list and then complete the sentences.(Send- Sit).

Ikasi listako ondorengo hamar aditz irregularrak eta ondoren errepaso fitxa bete (Send-Sit)







INGURUNEA:


Astelehenean Barne eta Kanpo eragileen inguruko aurkezpen dokumentu bat egin zenuten Inguruneako karpeta barruan (Drive). Gaurkoan, dokumentu hori aberastu/osatu egingo duzue beste BARNE eragile bat eta KANPO eragile bat aukeratuz. Horretarako, astelehenean partekatu genizuen dokumentu berbera erabiliko duzue gidoi modura. Kontuan izan, bideo ezberdinak dituzuela dokumentuan zehar galderak modu egokian erantzun ahal izateko. 

Dokumentuan ikusi ahal izango duzuen bezala, alde batetik, eragile horren ezaugarriak zeintzuk diren adierazi beharko duzue bertako galderei erantzunez.

Bestetik, eragile horren barruan, hiru adibide jarri dizkizuegu, baina nahi izanez gero zuek ezagutzen duzuen leku bati buruzko lanketa egin beharko duzue, horri buruzko informazioa zuen hitzetan azalduz. 

Aurkezpen dokumentuan beraz, guztira 2 barne eragile eta 2 kanpo eragile azaldu beharko dira.

(Astelehenean, Barne eragile 1 eta Kanpo eragile 1 + Gaur, beste Barne eragile 1 eta beste Kanpo eragile 1).



*Lana erakargarriagoa egin ahal izateko, komenigarria izango litzateko argazkiak txertatzea*








2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

ZEREGINAK, Maiatzak 12



EUSKERA


1- Intimitatearen ulermen fitxa zuzendu. Horretarako behean duzuen estekan sartu.







2- Ortografia: s/x/z hizkiak lantzeko ariketak koaderno digitala erabiliz.
Bertan, euskarako liburuan sartu eta barnean hainbat atal aurkituko dituzue. Jaisten joan ORTOGRAFIA atalera iritsi arte.

* 86, 87 ,88, 89, 90 92, jarduerak (aukeraketa) eta 93 jarduera (audioa) egin eta zuzendu.

* 91 jarduerak (hitzak osatu) zailtasun handiagoa du, beraz, aukeran.







GAZTELANIA

Realizareis el texto descriptivo del animal que creasteis la semana pasada, basando en el esquema que hicisteis.

- Recordar que el texto descriptivo deberá tener mínimo 7 párrafos de mas de una oración.

- La información debe ser coherente, es decir, las ideas tienen que estar conectadas entre si de una manera lógica. Por ejemplo, si es un animal pesado, no podrás ser veloz.

- Tipo de letra: Arial 11 o Times New Roman 12 + justificado

- Nombre del documento: TEXTO DESCRIPTIVO: EL NOMBRE DEL ANIMAL y guardar en la carpeta de drive en un nuevo documento.

- Una vez escrito el texto, recomendamos insertar la imagen de vuestro animal para que el trabajo sea más completo.


PLASTIKA + GORPUTZ HEZKUNTZA


Oraingo honetan, eskulan bat proposatuko dizuegu. Malabarak egiteko aukera izango duzue! 

Ikusi beheko bideoa eta ea nola irtetzen zaizuen! Ondoren malabarak egiten trebeak zaretenon bideoak ere ongi etorriak izango dira! 


ANIMO!