2020(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

ZEREGINAK, Maiatzak 18


Egun on!

Dagoeneko aste berri baten hasieran gaude!! Hona hemen lanean hasi aurretik entzun dezakezuen abestia. Gozatu!!

Itxaropena- Su Ta Gar





MATEMATIKA:

Gaurkoan, 1.unitatean ikusi genuen bezala, hainbat diagrama aztertuko ditugu. Ondorengo estekan klikatuz gero, bertan agertzen diren diagrama ezberdinetako datuak irakurriz, galderak erantzun beharko dituzue.

Orain arte egin dugun bezala, dokumentuaren kopia egin eta matematikako karpeta barruan gorde behar duzue (Drive). (Aste honetan zehar jarduera honen zuzenketak bidaliko dizkizuegu, zuek zuen kabuz zuzendu ahal izateko).




INGURUNEA:

Aurreko astean Barne eta Kanpo eragileei buruz egindako google-aurkezpenari helduko diogu berriz ere. Dagoeneko, 4 eragile azaldu dituzue (2 Barne eragile eta 2 Kanpo eragile). Gaurko egunean zehar, beste Barne eragile bat eta beste Kanpo eragile bat deskribatu beharko duzue. 

Aurkezpen dokumentuan beraz, guztira 3 barne eragile eta 3 kanpo eragile azaldu beharko dira.

Gogoratu eragile bakoitzaren barnean bi atal bereizten direla: alde batetik, teoria eta bestetik, adibide bati buruzko informazioa. Horrez gain, link ezberdinak eskuragarri dituzue guk proposaturiko galderak modu egokian erantzun ahal izateko.


*Lana erakargarriagoa egin ahal izateko, komenigarria izango litzateko argazkiak txertatzea*









INGELESA:

Learn the next ten irregular verbs form the list (sleep-swim). Then, revise the previous ones. 

Ikasi listako hurrengo hamar aditz irregularrak (sleep-swim). Ondoren, aurretik ikasitakoak errepasatu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina