2020(e)ko maiatzaren 24(a), igandea

ZEREGINAK, Maiatzak 25-29

KONPETENTZIAK 

Kaixo!

Gaurtik aurrera helburu zehatzak lortzeko zeregin konkretuak bidali beharrean, konpetentziak lantzeko proiektu orokorragoak gauzatu beharko dituzue.

Dinamika ondorengoa izango da:

- Aste bakoitzeko astelehenean, bi zeregin (proiektu) planteatuko dizkizuegu (blogean).

-Astelehen goizean 9:30ean meet bidez aste osoko plana aurkeztuko dugu (guztiok egotea komenigarria izango da).

-Ondorengo egunetan, egunero, 9:30ean meet bitartez zalantzak argitzeko aukera emango zaizue orain arte bezala.


Garrantzitsua da proiektu hauek egiteko denbora egoki kudeatzea, lan ohitura eta autonomia indartuz. Aste osoa ematen badizuegu ere, ez utzi zereginak azken egunerako, errepasoak garrantzia hartu dezala eta proiektuak amaitutzat eman baino lehen ziurtatu 6.maila amaierako lan bat aurkeztu behar duzuela. Beraz, dena ematen saiatu zaitezte izan ere, kurtsoa bukatzen ari gara eta.










PENTSAERA KONPUTAZIONALA:


Pentsaera konputazionalaren oinarriak birgogoratzeko asmoz, ondorengo zeregina proposatzen dizuegu. Gogoratu pentsaera konputazionalean oinarrizko elementu nagusia algoritmoa dela, eta ariketa hauen bidez algoritmoen eraketan pixka bat gehiago sakonduko duzuela. Horretarako, jarraitu ondorengo pausuak.

Lehenik eta behin, sartu ondorengo estekan: https://code.org/

Jarraian, webgunearen behealdean hizkuntza EUSKARA aukeratu.

Ondoren, goialdean HASI SAIOA eta CONTINUE WITH GOOGLE KONTUA klikatu.

Gero, zuen kontua aukeratu eta barrura sartuko zarete. Hona hemen ikusiko duzuena:




Azkenik, ikusiko duzuen 2.Labirintoa izeneko jarduera burutuko duzue.



2.zeregineko 15 erronkak OSTIRALERAKO osatu beharko dituzue.


ANIMO!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina