2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

ZEREGINAK, Maiatzak 8

OHARRA:


Astelehenetik aurrera, egunero goizeko 9:30ean zalantzak argitzeko aukera izango duzue MEET aplikazioaren bitartez. Orain arte egin duzuen bezala, goizeko 9etan Blog-ean egunean zehar egin beharreko zereginak irakurriko dituzue. Ondoren, 9:30ean ikasle guztiei bilerara sartzeko gonbidapena bidaliko dizuegu posta bitartez. 

Bideo-deiaren helburua Blog-eko azalpenak irakurri ondoren, sortzen zaizkizuen zalantzak argitzea izango da. Beraz, irakasleak bertan egongo gara laguntzeko prest. 

Laburbilduz;

- Goizeko 9etan Blog-eko zereginak irakurri.

- Goizeko 9:30etatik 10:00etara Meet aplikaziora sartzeko aukera. Gogoratu bideo-deiaren helburua azalpenak irakurri ondoren, suertatzen zaizkizuen zalantzak argitzea izango dela. Beraz, zuetako bakoitza aske sentitu dadila ordu tarte hortan behar duenean sartu eta bere tutoreari galdetzeko. Sarrera aukerazkoa izango da eguneko zereginen arabera.

- 10etatik aurrera postaren bitartez dagokion irakasleari zalantzak galdetu.




TUTORETZA

Orain arte egindako lanaren inguruan hausnartzeko tartea izango duzue. Horretarako, ondorengo ESTEKAN dituzuen galderak erantzun beharko dituzue.

Hona hemen eman beharreko pausoak:

- Hirugarren hiruhilekoaren barnean, GHB-TUTORETZA izeneko karpeta sortu (DRIVE).

-  GHB- TUTORETZA izeneko karpeta zuen tutorearekin partekatu. 

- Ondoren, HAUSNARKETA izeneko dokumentuaren kopia egin eta sortu berri duzuen GHB-TUTORETZA karpeta barruan sartu (DRIVE).


Saiatu erantzunak ahalik eta gehien eta hoberen garatzen, mesedez.




MATEMATIKA:

Ondorengo ESTEKAN asteazkenean egindako buruketen emaitzak dituzue. Beharrezko denbora hartu horiek zuzendu eta egindako aldaketez hausnartzeko. 




ASTE HONETAKO ZEREGINEN EGUNERAKETA:

Bestalde, tutorearen posta jasoko duzue, egin gabeko zereginak zeintzuk diren adieraziz. Posible da guk zerbait egin gabe dagoela adieraztea eta horrela ez izatea, (asko zarete) beraz, lasai adierazi.


GOGORATU ATZERATUTA DITUZUEN EGINBEHARRAK AMAITZEAN JARRAIPENA EGITEKO, EZINBESTEKOA DELA TUTOREARI POSTA BIDEZ ADIERAZTEA.



ARGAZKI BILDUMAK:


Amaitzeko, hona hemen aste hauetan zehar jaso ditugun bi zereginen inguruko argazkiak. 


ZORIONAK zuen artelanak gurekin partekatu diguzuenoi!


Espero dugu gustukoa izatea! Artista batzuk zarete!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina