Kaixo guztioi,
Aste berri baten hasieran gaude!! Animo eta eutsi goiari.
Lehenik eta behin, gogorarazi nahi dizuegu gaur 9:30etatik 10:00etara Meet plataformatik gurekin harremanetan jartzeko aukera izango duzuela, beraz, badakizue, zerbait behar baduzue ez izan zalantzarik eta konektatu.
Bilerara sartu ahal izateko, 9:25etan gonbidapen bat jasoko duzue korreo bidez. Gogoratu saio hauen helburua blogean 9:00etan jarritako zereginak irakurri ondoren sortu ahal diren zalantzak argitzea izango dela.

Jarraian gaurko zereginak dituzue.
ASTEKO KANTUA
Lanean hasi aurretik, zereginen artean, arratsaldeko momentu lasaietan... entzun ahal izateko, hona hemen aste honetako abestia. Gozatu!
ASTEKO KANTUA
Lanean hasi aurretik, zereginen artean, arratsaldeko momentu lasaietan... entzun ahal izateko, hona hemen aste honetako abestia. Gozatu!
MATEMATIKA
Jarraian duzuen estekan duzue zeregina, bertan, klikatu, eta dokumentuaren kopia bat egin ostean, zuen matematikako karpetan gorde.
INGURUNEA
Ingurunean bidaia bat egitea proposatzen dizuegu ingurune natural batera, bertako kanpoko eta barneko eragileak azalduz. Jarraian duzuen estekan duzue lana egiteko jarraitu beharreko gidoia.
Dokumentuan barneko eta kanpoko eragileak dituzue. Barneko eragile bat (Failak, Sumendiak eta Lurrikarak), eta kanpoko beste eragile bat ( Ibaiak, Glaziarrak eta Lurpeko urak) aukeratu behar dituzue, eta ondoren dokumentuan agertzen den gidoia jarraituz aurkezpen dokumentu bat egin behar duzue.
Eragile bakoitzean, dokumentuan ikusi ahal izango duzuen moduan, bi alderdi bereizten dira. Alde batetik, eragile horren ezaugarriak zeintzuk diren adierazi beharko duzue bertako galderei erantzunez.
Bestetik, eragile horren barruan, hiru adibide jarri dizkizuegu, baina nahi izanez gero zuek ezagutzen duzuen leku bati buruzko lanketa egin beharko duzue, horri buruzko informazioa zuen hitzetan azalduz.
Lekua: Inguruneako karpeta
Izena: Barneko eta kanpoko eragileak
Dokumentua: Aurkezpen dokumentua
Dokumentuaren eredua:
- Azala (1.orrialdea)
- Barneko eragilearen ezaugarriak eta azalpena (2.orrialdea)
- Barneko eragileraren adibideari buruzko informazioa (3.orrialdea)
- Kanpoko eragilearen ezaugarriak eta azalpena (4.orrialdea)
- Kanpoko eragileraren adibideari buruzko informazioa (5.orrialdea)

*Lana erakargarriagoa egin ahal izateko, komenigarria izango litzateko argazkiak txertatzea, horrez gain, goialdean ikusten den bezala, gutxienez 5 orrialde izango ditu*
INGELESA
Listen the audio "Janeś presentation" and fill in the table. Later, fill the table with your own information. Make a copy of the document and save it in your English folder (3. hiruhilekoa) and share it all with your english teacher.
Entzun "Jane's presentation" audioa eta bete ezazu taula. Ondoren, beheko taula bete zure informazioarekin. Jarduera egiten hasi baino lehen, gogoratu kopia egin behar dela, eta Ingeleseko 3. hiruhileko karpetan gorde. Horrez gain, zure ingeleseko irakaslearekin partekatu.
AUDIO: Janes presentation
TABLE: https://docs.google.com/document/d/1PZlqT8ejW85kxNu6aSgHQkRuWMh97W6xq9x2sDnEk1Y/edit?usp=sharing
OHARRA
Azkenik gaur zeregin bat egitea proposatzen dizuegu. Datozen egunetan, hainbat zeregin egiteko koaderno digital batzuk erabiltzen hasiko gara, eta horretarako beharrezkoa dugu zuetako bakoitzak zuen ordenagailuan ondorengo prozesua jarraitzea.
Lehenik eta behin, sartu esteka honetan: SARTU HEMEN!
Ondoren, bideo honetan agertzen diren pausuak jarraitu itzazue, zuen pasahitza aktibatzeko:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina