2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

ZEREGINAK, Maiatzak 5


EUSKARA:

ORTOGRAFIA 1 (Klikatu gainean) izeneko fitxa egingo duzue. Orain arte egin duzuen bezala, dokumentuaren kopia egin beharko duzue eta Euskarako karpeta barruan (Drive) gorde

Ikusiko duzuen bezala, guztira 11 galdera dituzue. Galdera bakoitzean aukera bakarra dago. Aukera zuzena beraz, X baten bitartez adierazi dagokion gelaxka berdearen barnealdean.

Galderak modu egokian erantzun ahal izateko hona hemen lagungarriak egingo zaizkizuen hainbat arau. Beharrezko denbora hartu bi dokumentuak ongi irakurtzeko. (Aste honetan zehar fitxa honen zuzenketak bidaliko dizkizuegu)

Arauak

Hiztegiak:



GORPUTZ HEZKUNTZA:

Gustokoen duzuen jolasa aukeratu eta deskribatu egingo duzue koadernoan edo orri zuri batean. Hona hemen jolasaren deskribapenean azaldu beharreko puntuak:

- Jolasararen izena

- Materiala

- Taldekatzeak

- Espazioa (Eremua)

- Denbora

- Arauak

- Deskribapena


Bukatzen duzuenean, idatzi duzuen hori audio bitartez grabatu egingo duzue. Grabaketa hori posta elektroniko bidez Gorputz Hezkuntzako irakasleari bidali beharko diozue.




GAZTELANIA:

Vamos a empezar a pensar en un animal que nunca existió pero que vais a crear con vuestra imaginación. El primer paso para imaginar vuestro animal es crear, "dibujar" una imagen del mismo. Os invitamos a analizar el siguiente programa para coger algunas ideas. 

Como veréis en el programa (SWITCH ZOO), el animal está dividido en diferentes partes (head= cabeza, leg= pata, Tail= cola) y seleccionando cada parte tenéis la opción de elegir el animal que más os guste. De esta manera, vuestro animal puede tener por ejemplo, cabeza de cerdo, patas de pájaro y cola de ardilla. Es importante que penséis en las características de cada animal ya que luego tendréis que describirlo de manera lógica (hábitat, alimentación, reproducción....).  

Una vez de que hayáis pensado cómo va a ser vuestro animal imaginario, dibujarlo en el cuaderno. Os agradeceríamos que sacarais una fotografía del animal con el móvil para poder insertar en el proyecto que realizaremos más adelante. 


SWITCH ZOO (Klikatu gainean)






OHARRA


Gogoratu GAUR dela errezetaren deskribapena + audioa + collage-a entregatzeko azken eguna.





Ostiral honetan, maiatzak 8, Musika Herrian ekimenarekin jarraituko dugu, baina aldaketa txiki batekin. Arratsaldeko 19:00etan izango da, zuek etxeratzerako orduan. Aste honetan txirularekin edo nahi duzuen beste instrumentu batekin jotzeko partitura Ixil-ixilik dago abestia izango da. Txirula ez duzuenok edo nahiago duzuenok, abestiaren letra abestu dezakezue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina