2020(e)ko maiatzaren 3(a), igandea

ZEREGINAK, Maiatzak 4

ASTEKO KANTUA

Lanean hasi aurretik, zereginen artean, arratsaldeko momentu lasaietan... hona hemen aste honetako abestia. Gozatu!




MATEMATIKA


Kalkulatu ondorengo fitxan dauden eragiketak koadernoan. Komenigarria da eragiketak boligrafoz kopiatu eta emaitzak arkatzez izatea.  Hurrengo egunetan hauen erantzunak jasoko dituzue, beraz, txukun egiten saiatu.
GAZTELANIA

Corregir la ficha de verbos condicional simple realizado en drive.



INGELESA

14. jarduera (Deconstructing a story) DRIVE
Hona hemen aurreko astean egin behar zenuten zereginaren erantzunak. Bota begirada bat eta egiten dituzuen aldaketak kolore URDINEZ egin.


TITLE: GHOST IN TOWN
SETTING
Where: in town centre
When: One morning
CHARACTERS
Main character: John
Other character/s:
    librarian
    doctor
    taxi-driver
BEGINNING
Opening formula: One morning.
Set the scene: a street scene.
Introduce the character/s: John Sullivan was walking down the street...
MAIN EVENTS
Event 1:
What happened? Who was involved?
John couldn’t remember anything. He met a woman. He recognised the librarian. He said hello and asked the time. She screamed and ran away.
Event 2:
What happened? Who was involved?
John continued. He met his doctor. He said good morning. The doctor ran away.
Event 3:
What happened? Who was involved?
John stopped a taxi. The taxi driver drove away.
Event 4:
What happened? Who was involved?
John phoned his wife at home. A stranger answered.
ENDING
What happened?
The stranger told John that he (John was dead) and his wife was at his funeral.

INGURUNEA

3. ebaluaketan historiaurrea eta historian zehar izan diren zibilizazio ezberdinak aztertu ditugu, bakoitza bere ezaugarriekin. Paleolitoan hasi eta gaur egunera heldu arte izan diren garai ezberdinen aurkezpen bat egin beharko duzue talde lanean. 
Hau burutzeko ondorengo baldintzak kontuan izan beharko dituzue:

*Ingurunea karpeta barruan google aurkezpena sortu eta taldeko kideekin partekatu.

*Azala + aurkibidea

*Zibilizazio bakoitzeko 2 diapositiba gutxienez eta 4 diapositiba gehienez (6 zibilizazio).

*Diapositiba bakoitzean 2 argazki-irudi gehienez.

*Hortaz orokorrean, lanak 6x2 + azala + aurkibidea = 14 diapositiba gutxienez eta 6x4 + azala + aurkibidea = 26 diapositiba gehienez.

*Taldeko kideen artean hitz egin eta lan egiteko tarteak adostu eta denbora kudeatu. Egoera berezia da, beraz, malguak izan eta besteen ideiak-iritziak errespetatzeko esfortzua egin.

*Kide guztien parte hartzea bermatu behar da.


Tutore bakoitzak posta bidez adierazi dizkizue taldekideak zeintzuk diren (taldeak ordena alfabetikoa edota ikasgelako zerrenda errespetatuz egin dira).

EPEA: Maiatzak 8, ostirala. 


OHARRA

*Gaur Zumetaren inguruko deskribapena + plastikako artelanaren argazkia bidaltzeko azken eguna.

*Gaur Aupa Etxebeste filmaren lanketa (euskera driven) txertatzeko azken eguna.

*Gogoratu bihar dela errezetaren deskribapena + audioa + collage-a entregatzeko azken eguna








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina