2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

ZEREGINAK, Apirilak 30


INGELESA

- Learn the next five irregular verbs from the list and write sentences using them in the notebook. (Pay - Ring) 

- Aditz irregularretako zerrendan hurrengo bost aditzak ikasi eta hauekin esaldiak asmatu koadernoan. (Pay - Ring)


EUSKARA

Astelehenean bidali genuen iritzi testua, "Mugikorrak, sare sozialak eta whatsapp" testua zuzenduta duzue zuen drive dokumentuan.
Sartu zuen drive dokumentura, eta bertan irakasleek lanaren amaieran idatzi dizuen testua irakurri, eta ondoren lana zuzendu (mesedez, ez borratu irakasleek amaieran idatzi dizuen testua).


GHB

Asteburu luzea dugunez aurretik, Euskarazko "AUPA ETXEBESTE" filmea ikustea proposatzen dizuegu. Ondorengo esteka honetan duzue filmea ikusgai. 


Ondoren, behin filmea ikusten duzuenean, ondorengo loturan dituzuen galderak erantzun beharko dituzue, filmearen inguruan hausnarketa bat eginez. 


Dokumentu honen kopia bat egin beharko duzue, eta behin kopia bat eginda, Euskarako karpetan gorde.  Ondorengo esteka honetan duzue filmearen hausnarketa egiteko dokumentua.



OHARRA

EGIN GABEKO ASTEKO LANAK:

Aste honetako lanen bat egin gabe baduzue, zuen tutoreen mezu bat jasoko duzue egin gabe duzuela jakinaraziz, eta lan hori egin beharko duzue. 

Bestalde, datorren asterako gogoratu honako zereginak dituzuela:

- Plastika: Zumetaren inguruko bi zereginak, hau da, marrazkia eta artelanaren deskribapena, Maiatzak 4, astelehenerako.

- Euskara: Zuen gustuko plateraren errezeta, audioa eta collage-a, Maiatzak 4, astearterako.




ETXEALDITIK EUSKARALDIRA EGITASMOA

Aurreko ostiralean, etxealditik euskaraldira egitasmoaren barruan, gaiarekin lotutako marrazkiak egitea proposatu genizuen. Jarraian duzuen estekan dituzue zuek bidali zenituzten lanak. Ikusi eta gozatu egindako lanekin. 




Euskaraldia etxetik prestatzen hasteko deia | El Diario Vasco



GOGORATU BIHAR MAIATZAK 1 DELA, HAU DA, LANGILEEN EGUNA, ONDORIOZ ASTELEHENEAN EGONGO GARA BERRIRO ERE, ONDO PASA ASTEBURUA!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina