2020(e)ko apirilaren 26(a), igandea

ZEREGINAK, Apiriak 27


Egun on! Dagoeneko aste berri baten hasieran gaude!!! Hona hemen lanean hasi aurretik entzuteko abestia.






EUSKARA


Gaurkoan hirugarren iritzi testuarekin gatoz. Oraingo honetan honakoa izango duzue gaia: Mugikorra, sare sozialak  eta whatsapp, onurak eta kalteak. 

Lehenik eta behin, eskema bat egingo duzue eta eskema horretan ondorengo puntuak aipatu behar dituzue.

1- Alde edo kontrako jarrera justifikatzeko-defendatzeko arrazoiak zerrendatu. Arrazoi horietako batzuk autoritatean oinarritutakoak izango dira eta beste batzuk, aldiz, adibidean oinarrituak. Saiatu bakoitzetik gutxienez bat izaten.

2- Ondoren, egindako eskema oinarritzat hartuz testu bat idatziko duzue.

Baldintzak:

-Komenigarria da lehenengo paragrafoan gaiaren sarrera bat egitea. Ondorengo paragrafoetan, gutxienez 4 arrazoi azaldu behar dituzue eta amaieran ondorio bat. Beraz, idatziko duzuen testuak 6 paragrafo izango ditu. 

-Arrazoiak azaltzerako garaian, gogoratu testu antolatzaileak erabiltzea (alde batetik, bestetik, hasteko, hori gutxi balitz, azkenik...)

-Arial 11 edo Times New Roman 12 eta justifikatu.

-Gutxienez orri erdi eta gehienez orrialde bat.


Aipaturiko ESKEMA eta TESTUA driveko dokumentu batean egingo duzue. Gogoratu, sortuko duzuen dokumentua euskarako karpeta barruan gordetzeaz (Izena: Mugikorra, sare sozialak eta whatsapp.)


INGURUNEA

Orain arte Inguruneako gaian historiaurreko eta historiako bost zibilizazio garrantzitsuenak landu ditugu, Paleolitoa, Neolitoa, Egipto, Grezia eta Erroma. Horrez gain, bost zibilizazio hauek gaur egungo egoerarekin ere konparatuko ditugu. 

Gaurkoan landu dugun guztia errepasatuko dugu, eta horretarako zuen tutoreek zuekin dokumentu bat partekatuko dute. Dokumentu horren kopia bat egin beharko duzue, eta Inguruneako karpetan gorde. 

Behin hori eginda, dokumentuan bost zibilizazioei buruzko informazio ezberdina txertatu beharko duzue taula batean, aro bakoitzeko informazio garrantzitsuena bertan txertatuz. Saiatu zaitezte dagokion lekuan informazioa argi eta zehatz ematen.


GORPUTZ HEZKUNTZA

Gaurkoan Gorputz Hezkuntzan koreografia batzuk lantzea planteatzen dizuegu. Aukeran dituzue, gustuko kantua aukeratu eta saiatu ahalik eta ondoen egiten ariketa fisikoa egiten duzuen bitartean musikaz gozatuz.

Komenigarria da aurretik berotze ariketa batzuk egitea, horretarako, hona hemen adibide bat.




Jarraian dituzuen aukera hauetatik gustuko duzuena aukeratu eta gozatu. 










Azkenik, webgune honetan ere oso egokiak diren hainbat saio dituzue: https://www.naiz.eus/eu/zumba


Amaitzeko, komenigarria denez ariketa fisikoa egindakoan lasaitasunera itzultzea, hona hemen haurrentzako egokiak diren yoga ariketa batzuk.




OHARRA

Gogoratu gaur 9:30etan MEET aplikaziotik gurekin harremanetan jartzeko aukera izango duzuela. Ostiraleko postan dituzue pauso guztiak konektatzeko. Animatu zaitezte parte hartzera!















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina