2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

ZEREGINAK, Apirilak 24

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA!!




Euskaraldiak martxan jarri du Etxealditik Euskaraldira ekimena apirilaren 20tik aurrera. Egunerokoan etxean sortzen diren egoeretan euskararen erabilera sustatzeko zazpi ideia-proposamenek osatuko dute ekimena. Goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan bideo labur eta mezu bidez emango dira parte hartzeko jarraibideak.


Informazio gehiago  ELGOIBAR IKASTOLA-ko web gunean.


TUTORETZA:



 PLASTIKA:
  • Euskaraldiko korolezko borobiltxoak margotu eta etxeko leiho eta balkoietan jarri.
  • Ondoren, gai honekin lotutako marrazki bat egin, "ETXETIK EUSKARALDIRA" esaldia txertatuz eta euskaraldiarekin lotutako marrazki bat eginez, adibidez; Ahobizi, belarriprest, etab...

Ondorengo irudietan dituzue ideia batzuk:








Egiten dituzuen marrazkiei argazkia atera eta tutoreei bidali posta bidez. Animatu ekimenean parte hartzera!!!


MATEMATIKA:

Hona hemen asteartean bidalitako matematikako ariketen erantzunak. Hartu tarte bat horiek zuzentzeko, mesedez.














































GAZTELANIA:


Hemos leído los textos que escribisteis sobre diferentes países y deciros que habéis hecho un buen trabajo. Nos gustaría que os metierais de nuevo en el documento y en caso de tener un comentario del profesor/a, leyerais e hicierais las correcciones necesarias.



ASTE HONETAKO ZEREGINEN EGUNERAKETA:

    Bestalde, tutorearen posta jasoko duzue, egin gabeko zereginak zeintzuk diren adieraziz. Posible da guk zerbait egin gabe dagoela adieraztea eta horrela ez izatea, (asko zarete) beraz, lasai adierazi.


GOGORATU ATZERATUTA DITUZUEN EGINBEHARRAK AMAITZEAN JARRAIPENA EGITEKO, EZINBESTEKOA DELA TUTOREARI POSTA BIDEZ ADIERAZTEA.



--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


OHARRA


Amaitzeko, PROPOSAMEN BERRI batekin gatoz. Hiru tutoreok hitz egiten jardun dugu eta ASTELEHENEAN, apirilaren 27an, tutore bakoitzak bere ikasleekin google meet aplikazioaren bitartez bideo-dei bat egitea pentsatu dugu. 

Orain arte egin dugun bezala, astelehenean goizeko 9:00etan BLOG-ean egunean zehar egin beharreko zereginak azalduko ditugu eta jarraian, 9:30ean BIDEO-DEI txiki bat egingo dugu eguneko zereginak zehaztasun handiagoz adierazi eta zalantzarik izanez gero, argitu ahal izateko. 

Beraz, hona hemen BIDEO-DEI horretan sartzeko eman beharreko pausoak:

- Lehenik eta behin, astelehenean zuen tutorearen partetik posta bidez mezu bat jasoko duzue. 

- Tutorearen mezua klikatuz gero, ondorengo gonbidapena ikusiko duzue. 




- Ondoren, gelaxka berdean ikusi dezakezuen SARTU BILERAN botoiari klikatuz gero, ondorengoa azalduko zaizue.



- Bertan, pantaila beltzaren behealdean bi ikur ikus ditzakezue. Alde batetik, mikrofonoa eta bestetik, kamera. 

MIKROFONOA (desaktibatua)                               KAMERA(aktibatua)

                                                            


- Lehenik eta behin, kamera AKTIBATU (kameraren gainean klikatuz, kamera aktibatu edo desaktibatu dezakezue). Kamerarik ez duzuenok, lasai egon, ez da ezer gertatzen eta. Ondoren, mikrofonoa DESAKTIBATU (Mikrofonoaren gainean klikatuz, mikrofonoa aktibatu edo desaktibatu dezakezue). Mikrofonoaren bitartez, zuen ahotsak entzuteko aukera izango dugu.


- Ondoren, orrialdearen eskuinaldean SARTU botoiari klikatuz, bileran sartzeko aukera izango duzue.


Astelehenean, goizeko 9:30ean egingo dugun bideo-deia lehenengoa izango da, beraz, LASAI hartu. Egunean bertan edozein zalantza izanez gero, idatzi lasai.

Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu!! 

Animatu!!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina