2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

ZEREGINAK, Apirilak 21


INGURUNEA:

Azkenekoz, Greziako zibilizazioa aztertu genuen. Gaurkoan, Antzinaroko azken zibilizazio handia ikusiko dugu, ERROMAKO ZIBILIZAZIOA.


22.jarduera: Erromatarren asmakizunak izeneko bideoa ikusi ondoren, 2.galderari erantzun. Ondoren, 3.atalean, Erromako bizimoduari buruzko testuak eta irudiak ageri dira. Bertan, testu bakoitza dagokion irudiarekin lotu beharko duzue. Jarraian, C puntuan, erromatarren bizimoduaren zein alderdi aipatzen diren azalduko beharko duzue. Dena BLINK plataforman egin.


Azkenik, bideoan eta irakurritako testuetan oinarrituz, Erromako Zibilizazioari buruzko eskema/laburpen bat egin beharko duzue koadernoan, aurreko zibilizazioekin egin duzuen bezala.



MATEMATIKA:

Lehenengo orrialdean, buruzko kalkulua lantzeko ariketak dituzue eta bigarren orrialdean, zenbaki dezimaldun zein denbora unitateekin burutu beharreko batuketa eta kenketak.

Dena koadernoan egin. (Ostiralean eragiketa hauen erantzunak emango dizkizuegu zuen kabuz zuzenketak egin ahal izateko). 








Gogoratu:






INGELESA:

Activity 12: Ghostly stories. (BLINK plataforman egin)


This activity has got two parts. You can use the dictionary to help you.

- Ghostly stories (1st part): You will find two stories that are mixed up. First of all, decide what story each paragraph belongs to. 

- Ghostly stories (2nd part): Put each story in the correct order. 



Ariketa honek bi zati ditu. Hiztegia erabili dezakezue hitzen esanahia bilatzeko.

- Ghostly stories (1st part) Lehen zatia: Nahastuta ageri diren bi istorio aurkituko dituzue. Lehenik, paragrafo bakoitza zein istoriori dagokion erabaki behar duzue eta dagokion kutxara arrastatu.


- Ghostly stories (2nd part) Bigarren zatia: Istorio bakoitzeko paragrafoak ordenatu behar dituzue.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina