2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

AZOKA SOLIDARIOA




Martxoaren 10ean LH6. mailakoek azoka solidario bat antolatu genuen. Proiektu honen helburu nagusia, ekimen solidario bat aurrera eramatea izan zen, herriko elkarte bati lortutako dirua emanez eta ikasleen artean kontzientziazioa piztuz. Gure kasuan, NUALA ELKARTEAri bideratu diogu laguntza. Egoera berezi hau dela medio, zoritxarrez oraindik ez dugu aukerarik izan jasotako irabaziak beraiekin partekatzeko, baina egoera hau amaitzen denean eta ikastolara normaltasunez itzultzen garenean, harremanetan jarriko gara elkartearekin eta lortutako guztia beraiei bideratuko diogu. 

Gure ikasleak beraz, ekimen solidario bat lankidetzan planifikatzeko, kudeatzeko eta gauzatzeko gai izan dira azokarako eskulanak lankidetzan sortuz eta une oro gaiarekiko jarrera proaktiboa edukiz. 

Hona hemen aurrera eraman ditugun hainbat lan:


-Gaztelanian, sentimendu eta emozioen collage-ak.


-Plastikan, hainbat eskulan (bufandak, eskumuturrekoak, giltzatakoak …).

-Ingelesean, elikagai osasuntsuekin sandwich-ak.

-Ingurunean, elkartearen inguruko triptikoa.

-Gorputz Hezkuntzan, akrosport koreografiak.


Horrez gain esan, prozesu guztian zehar kooperatiba bat sortu dugula, ikasle oro bazkide bihurtuz, eta bertako organoen bidez ekintzak aurrera eramanez.

Irakasleok egunean bertan gerturatu zineten familia guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu agertutako prestutasuna eta elkartasunagatik. Denoi esker, inizitiaba polit hau ilusioz aurrera eramatea lortu dugu. 


Eskerrik asko!

Hona hemen azoka solidarioko ARGAZKIAK (klik gainean).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina