2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

ZEREGINAK Apirilak 20


Aste honetan lanean hasi aurretik kantu hau entzutea gomendatzen dizuegu! Animo oporren buelta honetan!

EZ GAITU INORK GELDITUKO 





EUSKARA


Irakaskuntza ordenagailuz testua zuzendua duzue driven, beraz, irakasleak idatzitako azalpena irakurri eta egin beharreko aldaketak gauzatu. Kontuan izan, blogean baldintza batzuk ezarri genitula.

Bestalde, gaur, janari lasterreko jatetxeak (MC Donald´s, Burger King, Telepizza...) izango duzue gaia.

Lehenik eta behin, eskema bat egingo duzue eta eskema horretan ondorengo puntuak aipatu behar dituzue.

1- Alde edo kontrako jarrera justifikatzeko-defendatzeko arrazoiak zerrendatu. Arrazoi horietako batzuk autoritatean oinarritutakoak izango dira eta beste batzuk, aldiz, adibidean oinarrituak. Saiatu bakoitzetik gutxienez bat izaten.

2- Ondoren, egindako eskema oinarritzat hartuz testu bat idatziko duzue.

Baldintzak:

-Komenigarria da lehenengo paragrafoan gaiaren sarrera bat egitea. Gutxienez 4 arrazoi azaldu behar dituzue eta amaieran ondorio bat. Beraz, idatziko duzuen testuak 6 paragrafo izango ditu. 

-Arrazoiak azaltzerako garaian, gogoratu testu antolatzaileak erabiltzea (alde batetik, bestetik, hasteko, hori gutxi balitz, azkenik...)

-Arial 11 edo Times New Roman 12 eta justifikatu.

-Gutxienez orri erdi eta gehienez orrialde bat.


Aipaturiko ESKEMA eta TESTUA driveko dokumentu batean egingo duzue. Gogoratu, sortuko duzuen dokumentua euskarako karpeta barruan gordetzeaz (Izena: Janari lasterreko jatetxeak).


GAZTELANIA



Redactar un texto sobre un país para una persona que quiere ir a visitarlo. Para ello tendréis que hacer un esquema teniendo en cuenta los siguientes puntos:

* (1)Situación geográfica, (2)clima, (3)idioma, (4)moneda, (5)costumbres y cultura. (fijos)
*Además de estos, es posible que añadáis otras informaciones como gastronomía, religión, personas famosas, lugares interesantes para visitar... (opcionales)

Después, escribir en forma de texto la información recopilada en el esquema. Recordad que cada tipo de información deberá ir en un parágrafo diferente. 

Características mínimas del texto:

-Titulo: Nombre del país
-5 parágrafos
-Tipo de letra: Arial 11 - Times New Roman 12
-Justificado
-1 página (mín.) 1 página y media (max.)

Todo ello, guardar en la carpeta de lengua castellana.


GOGORATU, ostiral honetan, Apirilak 24ean, Musika Herrian ekimenarekin jarraituko dugula. Hau, ostiralero egiten jarraituko dugu, gure lehioetan, arratsaldeko 20:00etako txaloen ondoren. Aste honetan txirularekin edo nahi duzuen beste instrumentu batekin jotzeko partitura LAU TEILATU. Txirula ez duzuenok edo nahiago duzuenok, abestiaren letra abestu dezakezue.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina