2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

ZEREGINAK Apirilak 28

MATEMATIKA

Hona hemen buruketen fitxa. Koadernoan boligrafoz kopiatu eta ondoren arkatzez egin. Aurrerago hauen erantzunak bidaliko dizkizuegu zuzenketak egiteko.



INGELESA

14. Deconstructing a story (BLINK) 
Read the story of "Ghost in town" again and fill in the table. You can listen to the story in the audio (activity 12). You can use the dictionary if you need. When you complete the table in drive share it with your english teacher.

14. Deconstructing a story
"Ghost in town" istorioa irakurri berriz eta taula bete. Istorioa entzuteko audioa 12. jardueran aurkituko duzue. Hiztegia erabili dezakezue beharra izanez gero. Taula betetzeko, drive kopia bat sortu eta bukatzen duzuenean ingeleseko irakaslearekin partekatu.
* Driveko taula, 14.jarduerako izenburuaren ondoan dagoen lainotxoan klikatuta aurkituko duzue.


ASTEKO ERRONKA BEREZIA


Oraingo honetan, zuen gustukoa den plater, (errezeta) bat pentsatzeko eskatzen dizuegu. Plater hau, zuen etxetako sukaldetan prestatzen den zerbait izan behar da. Aukeratu ondoren, errezeta hori pausuz pausu drive dokumentu batean idatzi behar duzue, amaitzeko hau irakurriz audio bat sortuz. 

Recetas fáciles para hacer con niños | Supermercados MAS

Nola grabatu dezakezue audio hori? Zuen edota familiakoen mugikorrean, audio grabagailu bat izango duzue (grabadora de voz, notas de voz...). Behin grabatuta, audioa aukeratu edota gainean klikatu eta posta elekroniko bidez tutoreari bidaltzeko-partekatzeko aukera izango duzue.

Eta ondoren errezeta horrekin zer egin behar dut? Jarraitu ondorengo pausuak! Animo!

1- Gustukoa den platerra pentsatu (hotza, beroa, lehen platerra, bigarrena, postrea...) edozer izan daiteke!

2- Errezeta (osagaiak, tresnak eta prozedura) drive dokumentu batean idatzi (euskara arloan).

3- Irakurketa ozena eginez, errezeta irakurri eta audioa grabatu (irakasleari postaz bidali).

4- Aukeratutako plater hori etxeko nagusien laguntzaz prestatu. Ez egin zuek bakarrik!

5- Prestaketa prozesuan zehar 5-6 argazki atera (baita amaierako emaitza ere!).

6- Gaztelanian ikasitako photocollage.com (https://www.photocollage.com/edota pixlr.com (pixlr editor azalpen bideoa) erabiliz, COLLAGE bat sortu.

7- Collage hori argazki eran (platerraren izena azaldu behar da), tutoreari bidali.


Ea nolako maila erakusten diguzuen! 

Asteko erronka berezi hau egiteko aste bat izango duzue, beraz, EPEA Maiatzak 5 , asteartea, izango da!


MUSIKA

Ostiral honetan, maiatzak 1, Musika Herrian ekimenarekin jarraituko dugu, arratsaldeko 20:00etako txaloen ondoren. Aste honetan txirularekin edo nahi duzuen beste instrumentu batekin jotzeko partitura Hegoak ebaki banizkio izango da. Txirula ez duzuenok edo nahiago duzuenok, abestiaren letra abestu dezakezue.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina