2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

PLASTIKA

Lehenengo hiruhilabetean lantzen ditugun gaiak



GU ERE ZERBAIT BAGARA ETA

   
EUROPA
1. KOKAPENA

Europa kontinentearen mugak hauexek dira: Ozeano Atlantikoa mendebalderantz, Artikoa iparralderantz, Ural mendiak eta Ural ibaia ekialderantz, Kaspiar itsasoa, Kaukaso mendilerroa eta Itsaso Beltza hego-ekialderantz eta Mediterranear itsasoa hegoaldean.
Asiarekin batera Europak superkontinente bat osatzen du: Eurasia. Superkontinente horren bostena da Europa. Zabalerari begiratuz gero, Europa munduko bigarren kontinenterik txikiena da, 11.000.000 km² izanik Ozeania baino apur bat handiagoa baita.
Biztanle kopuruaren aldetik, berriz, hirugarrena da,  Asiaren eta Afrikaren atzetik.  Europak, gutxi gorabehera 10.500.000 km² ditu. Ozeania ezik, beste kontinente guztiak, bera baino handiagoak dira.
Europako lur gehienak Ipar hemisferioko alde epelean kokaturik daude.


2. KONTINENTEAK ETA OZEANOAK



  1. KONTINENTEAK


KONTINENTEAK
Azalera (km²)
Europa
10.530.751
Asia
44.541.138
Amerika
42.900.000
Afrika
30.221.532
Ozeania
9.008.458
Antarktika
14.000.000


  1. OZEANOAK


Kontinente artean dauden ur masa zabalak bezala, defini genitzake ozeanoak. Bost ozeano bereizten dira.


OZEANOAK
Azalera(km²)
Atlantiar ozeanoa
106.000.000
Indiar ozeanoa
75.000.000
Ozeano Barea
180.000.000
Arktiar ozeanoa
14.100.000
Antarktiar ozeanoa
11.000.000

3. EUROPAKO MUGAK


Ez da gauza erraza Europako mugak zehatz-mehatz adieraztea.
Dena dela, Europako mugak izendatzeko garaian, ondorengo hauek aipatzen dira.
Iparraldean: Arktiar ozeanoa.
Hegoaldean: Mediterraneo itsasoa., Itsaso Beltza eta Kaukaso mendikatea.
Mendebaldean: Atlantiar ozeanoa.
Ekialdean: Kaspiar itsasoa eta Ural mendilerroa


EUROPAKO LURRALDEAK

Biztanleria: 740.000.000 biztanle (gutxi gorabehera)
Biztanle dentsitatea: 72,5 bizt/km²
Herrialdeak: 50


Informazio gehiago:


4. EUROPAKO ESTATUAK


Azalera: Europa munduko bigarren kontinenterik txikiena da: 11.000.000 km², Ozeania baino apur bat txikiagoa.
Biztanleria:  laugarrena da Asia eta Afrika eta Amerikaren atzetik: 830.000 biztanle. Populazioa 50 estatutan banatzen da.



EUROPA OSATZEN DUTEN ESTATUAK ETA HIRIBURUAK
ESTATUAK
HIRIBURUAK
1)        ESPAINIA
Madrid
2)        PORTUGAL
Lisboa
3)        ITALIA
Erroma
4)        GREZIA
Atenas
5)        TXIPRE
Nikosia
6)        ISLANDIA
Reykjavik
7)        ERRESUMA BATUA
Londres
8)        IRLANDA
Dublin
9)        NORVEGIA
Oslo
10)    SUEDIA
Stockholm
11)    FINLANDIA
Helsinki
12)    ESTONIA
Tallinn
13)    LETONIA
Riga
14)    LITUANIA
Vilnius
15)    POLONIA
Varsovia
16)    TXEKIAR ERREPUBLIKA
Praga
17)    ESLOVAKIA
Bratislava
18)    HUNGARIA
Budapest
19)    ERRUMANIA
Bukarest
20)    BULGARIA
Sofia
21)    BIELORRUSIA
Minsk
22)    UKRAINA
Kiev
23)    MOLDAVIA
Chisinau
24)    ERRUSIA
Mosku
25)    GEORGIA
Tbilisi
26)    ARMENIA
Erevan
27)    AZERBAIJAN
Bakú
28)    DANIMARKA
Kopenhage
29)    ALEMANIA
Berlin
30)    AUSTRIA
Viena
31)    HERBEHEREAK (HOLANDA)
Amsterdam
32)    BELGIKA
Brusela
33)    LUXENBURGO
Luxenburgo
34)    SUITZA
Berna
35)    FRANTZIA
Paris
36)    ESLOVENIA
Ljubljana
37)    KROAZIA
Zagreb
38)    BOSNIA-HERZEGOVINA
Sarajevo
39)    MAZEDONIA
Skopje
40)    SERBIA
Belgrado
41)    MONTENEGRO
Podgorica     
42)    ALBANIA
Tirana
43)    ANDORRA
Andorra zaharra
44)    MALTA
Valleta
45)    LIECHESTEIN
Vaduz
46)    MONACO
Monaco
47)    VATIKANO
Vatikano hiria
48)    KAZAKHSTAN
Astana
49)    TURKIA
Ankara
50) SAN MARINO
SAN MARINO


Jolastuz ikasten:


Lurraldeak:




Hiriburuak


5. EUROPAKO ERLIEBEA


Europako erliebea asko aldatzen du leku batetik bestera. Erliebean hurrengo ezaugarriak kontuan hartu beharko dituzu:
Europako mapa fisikoa.jpg
Europako mapa begiratzen baduzu, kostaldeko erliebe berezia ikusiko duzu. Lurralde zati batzuk, itsasoan sartzen dira eta urez inguraturik gelditzen dira ea leku guztietatik. Dakizunez lur zati horiek  penintsulak  dira, eta haien artean hauexek dira aipagarrienak : Eskandinavia, Jutlandia, Iberiar, Italia, Krimea, eta Balkandar penintsula.


Penintsula horien artean eta lurralde horiek inguratuz, Atlantiar ozeanoa, itsaso  desberdinetan banatzen da:Baltiko itsasoa, Ipar itsasoa, Kantauri, Mediterraneoa, Tirreniarra, Adriatikoa, Joniar, Egeo, Itsaso Beltza…


Uharteak, ugari dira Europan, batzuk oso handiak gainera. Zenbaitetan taldetan elkartuta agertzen dira, artxipielagoak  osatuz. Hor dituzu esate baterako, Britania Handia eta Irlandako uharte handiak beste zenbait uharte txikiagorekin batera artxipielago Britaniarra osatuz.


Islandia, Baleareetako Mallorca, Korsika, Sardinia, Sizilia, Kreta… ere Europako uharte handiak dira.


a) EUROPAKO MENDIAK ETA MENDIKATEAK


Europako lurralde gehiena  Uraletatik hasi eta  Atlantiar ozeanoraino iristen den lautada handi bat da.


Mendikate garrantzitsuenak  Eskandinaviako mendiak (alpeak), Ural mendiak, Erdialdeko mendigunea (Mazizo zentrala), Alpe mendiak, Pirinioak, Apenino mendiak, Karpato mendiak, Balkanak, Kaukaso mendiak, Dinariar alpeak ... dira.


Europako mendiak:


·         Elbrús (5.621 m) - Kaukaso (Rusia)
·         Mont Blanc, (4.810 m) - Alpeak (Frantzia, Italia)
·         Cervino,  (4.478 m) - Alpes (Italia, Suitza)
·         Matterhorn, (4.478 m) - Alpes (Italia, Suitza)
·         Mulhacén, (3.479 m) - Cordillera Penibética (España)
·         Aneto,  (3.404 m) - Pirineos (España)
·         Veleta,  (3.396 m) - Cordillera Penibética (España)
·         Posets, (3.375 m) - Pirineoak
·         La Alcazaba,  (3.366 m) - Cordillera Penibética (España)
·         Monte Perdido,  (3.355 m) - Pirineoak
·         d’Astorg,  (3.355 m) - Pirineoak
·         Maldito (3.350 m) - Pirineoak
·         Daviu,(3.350 m) - Pirineoak
·         Aneto, (3.350 m) - Pirineoak
·         Schmidt-Endell,  (3.335 m) - Pirineoak
·         Las Espadas, (3.332 m) -Pirineoak
·         Cilindro del Marboré,  (3.328 m) - Pirineoak
·         Escudier (3.315 m) - Pirineoak
·         Tuca de Llardaneta, (3.311 m) - Pirineoak
·         De La Madaleta, (3.308 m) - Pirineoak
·         Pique Longue, (3.298 m) - Pirineoak
·          Oliveras-Arenas, (3.298 m) - Pirineoak
·         De Coronas, (3.293 m) - Pirineoak
·         De Tempestades, (3.290 m) - Pirineoak
·          Clot de la Hount, (3.289 m) - Pirineoak
·          Tuca del Collado de Coronas, (3.286 m) - Pirineoak
·         Abadías, (3.279 m) - Pirineoak
·         De la Brecha de Tempestades, (3.274 m) - Pirineoak
·          Tuqueta Roya, (3.273 m) - Pirineoak
·         Del Collado de la Rimaya (3.265 m) - Pirineoak
·         Soum de Ramond,  (3.254 m) - Pirineoak
·         Primer pico occidental de La Madaleta, (3.254 m) -Pirineoak
·         Del Marboré,  (3.248 m) - Pirineoak
·         De Cerbillona, (3.247 m) - Pirineoak
·         De Margalida, (3.241 m) - Pirineoak
·         Central,  (3.235 m) -Pirineoak
·         De Perdiguero,  (3.222 m) - Pirineoak
·         Glitterlind,  (2.472 m) - Eskandinaviako Alpeak


Informazio gehiago:
Europako mendikateak:




Jolastuz ikasten:
Erliebea:


b) EUROPAKO IBAIAK  ETA AINTZIRAK



Beste kontinentetakoekin konparatuz gero, Europako ibaiak ez dira oso luzeak, ezta oso emaritsuak ere.
Haien azterketa egiteko, zein ozeano edo itsasotan isurtzen dituzten urak behatuko dugu, 4 isurialde desberdinduz:
  1. Arktiar ozeanoan itsasoratzen direnak
Petxora eta  Ipar Dvina  adibidez. Ibai hauek Europako ekialdeko lautada zabalak zeharkatzen dituzte. Iparraldean daudenez, negu garaian beren urak izoztuak egoten dira.


  1. Atlantiar ozeanoan itsasoratzen direnak
Ibai ugari aipa ditzakegu talde honetan: mendebaldeko Dvina, Vistula (Baltiko itsasoa), Oder(Baltiko itsasoa) , Elba (Ipar itsasoa) , Rhin (Ipar itsasoa) , Sena, Loira, Garona, Thames, Duero, Tajo
Ibai hauetako gehientsuenek Europako lautadak zeharkatzen dituzte eta beren ur-emaria nahiko erregularra da. Aldapa gutxi eta ur nahiko dutelako, asko nabigagarriak dira.
  1. Mediterraneoan itsasoratzen direnak
Beren urak Mediterraneora isurtzen dituzten ibaien artean garrantzitsuenak Ebro, Rodano eta Po dira. Ibai hauek ez dira oso luzeak, eta gainera orain arte aipatutakoak baino lurralde askoz menditsuagoak zeharkatzen dituzte. Jaiotzen diren tokiko mendilerroak altuagoak dira eta itsasoratzen diren kostara egin beharreko ibilbidea ez da lautadetan bezain luzea. Ur emari aldaketa handiak izaten dituzte, eta sarritan, uholdeak sorrarazten dituzte gainera.
  1. Itsaso Beltzean edo Kaspiarrean itsasoratzen direnak


Ibai hauek, Europako luzeenetakoak dira eta lautadak zeharkatzen dituztenez, aldapa gutxikoak eta nabigagarriak dira.
Itsaso Beltzera jaisten diren ibaien artean, Danubio, Dniester, Dnieper eta Don dauzkagu. Kaspiar itsasora jaisten direnen artean berriz, garrantzitsuenak  Volga  eta  Ural  dira.


Jolastuz ikasten:
Ibaiak:


Itsasertzak:


rios-de-europa_3.jpg
Nombre de los Principales Rios de Europa,  2012.jpg


6) EUROPAKO PENINTSULAK, UHARTEAK


Jolastuz ikasten
Penintsulak:


Uharteak:




7) EUROPAKO KLIMA eta PAISAIA


Europak, munduan duen kokalekuagatik (latituteagatik), klima atsegina eta tenperatura epelak ditu lurralde gehienetan; hala ere, lurralde bakoitzaren kokalekuaren arabera era askotako klimak daude.




Denbora luzean zehar leku jakin bateko atmosferak izan duen batez besteko egoerari klima deitzen diogu. Egoera horren eragileak fenomeno atmosferikoak dira; hau da, tenperatura, presio atmosferikoa, haizea eta prezipitazioak (euria, elurra, txingorra …). Lurralde bateko klimak eragin handia du inguru horretako paisaian, pertsonen bizitzan eta ohituretan.


Arestian esan bezala, Europak, bere latitudeagatik (70°), klima atsegina eta tenperatura epelak ditu bere lurralde gehienetan. Europa osoa itsaso eta ozeanoetara oso zabalik dagoenez, leku askotan hauen eraginak klima hezea bihurtzen du. Mediterraneo inguruko klima berezia da eta kontinentearen barnealdera murgiltzen garen neurrian, klima ere aldatuz joango zaigu.




  1. Klima Ozeaniarra


Ozeano Atlantikoa kostalde osoan zabaltzen da. Portugaletik hasi eta Norvegiako mendietaraino luzatzen da.
Tenperaturak, urtean zehar epelak izaten dira, eta prezipitazioak maiz eta lau urtarotan ondo banatuak izan ohi dira. Klima hau nekazarietarako eta abeltzaintzarako nahiko egokia da. Paisaia berdea izaten da, belardi, zuhaixka, zuhaitz, larre eta baso ugarirekin.


  1. Klima Mediterranearra


Udak beroak eta lehorrak izaten dira, eguzki orduak ugariak eta euri egunak urriak. Neguak berriz, epelak dira eta tarteka euria egiten du.
Udan euria gutxitan egiten badu ere, egiten duenean sarritan uholdeak sortzen ditu.


  1. Klima Kontinentala.


Neguak luzeak, hotzak eta euri gutxikoak izaten dira. Elurra egiten du eta denbora luzez iraun gainera. Udak klima ozeaniarrean baino beroagoak izaten dira eta neguan baino euri gehixeago egiten du.
Lurralde hauetan itsasoaren eragina txikiagoa da eta lakuak izoztu egin daitezke. Landaretza, tenperatura eta prezipitazioen arabera sortzen da.
  1. Mendiko Klima.


Mendiko klima duten lurraldeek izaten dituzte tenperatura eta eguraldi aldaketarik handienak. Neguak oso hotzak izaten dira, udaberri arte irauten duten elurrez zuriturik. Euriak ugariak dira eta urte guztian bantuak. Udan euri horiek ekaitz bihurtzen dira. Mendi altuetan landaretza oso urria da, mendi tontorrak gorri ageri dira, landarerik gabe.
  1. Klima Subartikoa.


Klima honen berezitasun nagusia, bere negu gogorrak izaten dira. Elurra ugari eta izotza nonahi. Ibai eta itsasoak jelaturik egoten dira negu eta udaberrian. Landaretza oso urria da klima subartikoko lurraldeetan.


8. EGURALDIA ETA KLIMA


Informazio gehiago:


9. KLIMOGRAMAK : PRAGA (2007)
HILABETEAK
Prezipitazioak
(mm)
Tenperatura
ºC
HILABETEAK
Prezipitazioak
(mm)
Tenperatura
ºC
 Urtarrila
14
 Uztaila
56
 Otsaila
23
 Abuztua
45
20°
 Martxoa
45
-2°
 Iraila
34
-5°
 Apirila
43
Urria
23
 Maiatza
23
10°
 Azaroa
56
24°
 Ekaina
24
15°
 Abendua
78
35°




10. HIZTUNAK ETA HIZKUNTZAK (Europako hizkuntzak)




Europako hizkuntzak :




11. EUROPAR BATASUNA


Europar Batasuna (EB) Europako 27 estatuek osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. 1994ko azaroaren 1ean Maastrichteko Itunarekin sortu zen. 1950ko hamarkadan sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoaren ordezkaria da EB. 3976.372 km²-tan hedatzen da, eta 459.500.000 biztanle ditu (115.6 bizt./km²; 2005).


Brusela da Europar Batasuneko erakundeen egoitza nagusia, bertan daude Kontseiluaren, Komisioaren eta Legebiltzarreko egoitza administratiboak.


Parlamentuari dagokionez, Estrasburgo da hiriburu ofiziala (bertan egiten dira osoko bilkurak), Brusela hiriburu exekutiboa eta Estrasburgo hiriburu administratiboa.


Europako Justizia Auzitegiaren egoitza Luxenburgon dago.
Hala ere, Londres da hiririk handiena.


Gaur egun Europar Batasuna bost instituziok gobernatzen dute. Europar Batasuna eratu duten hitzarmenetan ondoko hurrenkeran sortu ziren: Europar Parlamentua, Europar Batasuneko Kontseilua, Europar Komisioa, Europako Justizia Epaitegia eta Europako Auditoreen Epaitegia.


Europar Komisioa EBren botere exekutiboa da, eta lege-ekimenak zein Batasuneko eguneroko jarduna ditu bere gain. Kontseiluan ez bezala, non herrikideen ordezkariek norberaren interesen alde egin behar baituten, Komisioan Batasun osoaren interesak dira defenditzekoak. Halaber, europar integrazioaren bultzatzailea ere bada Komisioa. Orain 27 komisariok osatzen dute, herrikide banakoak, nork bere ardura politiko desberdina duela.


Komisio burua, gaur egun Durao Barroso, eta gainerako komisarioak Kontseiluak aukeratzen ditu, parlamentuak berretsita. Europar Batasuna (EB) Europako 27 estatuek osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. 1994ko azaroaren 1ean Maastrichteko Itunarekin sortu zen. 1950ko hamarkadan sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoaren ordezkaria da EB. 3976.372 km²-tan hedatzen da, eta 459.500.000 biztanle ditu (115.6 bizt./km²; 2005).


12. NOLAKOAK GARA EUROPARRAK ?


Denboran zehar Europako biztanle kopurua nabarmen aldatu da. Higienea, elikadura, aurkikuntza zientifikoak eta abar direla bide, azken bi mendeetan Europako biztanleria gora egin du. Azken datuen arabera, gaur egun,  739 milioi biztanle inguru bizi omen gara Europan, kontinentearen 10.530.751 km²-tan banatuta. Baina biztanle banaketa ez da berdina lurralde guztietan; hau da, ez da jende kopuru bera bizi toki guztietan: zenbaitetan, kilometro karratu gutxitan jende asko bizi da, eta beste batzuetan, aldiz, oso jende gutxi.


a) Biztanle dentsitatea
Biztanle kopurua / Azalera km²-tan


b) Biztanleria hazkundea


Europan, beste edozein lurraldeetan bezala, biztanleria-aldaketak gertatzen dira batzuk hil eta beste batzuk jaio egiten direlako, batzuk etorri, eta beste batzuk joan. Hortaz, biztanleria-aldaketak, batetik, jaiotzen eta heriotzen araberakoak dira, eta, bestetik, emigratzaileen eta etorkinen (herrira, datozenen) koporuaren araberakoak. Aldaketa horiek aztertzeko eta kalkulatzeko bi eratako hazkundeak ikertzen dira: berezko hazkundea eta hazkunde migratorioa.


b.1. Berezko hazkundea
Lurralde jakin batean urtero jaiotzen diren haurren eta hiltzen diren pertsonen arteko aldea da. Berezko hazkundea positiboa edo negatiboa izan daiteke.
BEREZKO HAZKUNDEA = Jaiotzak — Heriotzak


b.2. Hazkunde Migratorioa
Etorkinen eta emigratzaileen arteko aldea adierazten du. Positiboa edo negatiboa izan daiteke.
HAZKUNDE MIGRATORIOA = Etorkinak — Emigratzaileak


b.3. Hazkunde Erreala
Berezko hazkundearen eta hazkunde migratorioaren baturari deitzen zaio hazkunde orokorra. Hala islatzen da lurralde jakin batean benetan izan den biztanleria-hazkundea.


HAZKUNDE ERREALA = BEREZKO HAZKUNDEA + HAZKUNDE MIGRATORIOA


13. PUNTU KARDINALAK





14. PARALELOAK ETA MERIDIANOAK


Lurraren azaleran leku bat kokatzeko irudizko lerroen koordenatu geografiko sistema bat asmatu da. Paraleloak eta meridianoak.
Paralelo nagusia ekuatorea da eta handik neurtzen da latitudea.
Meridiano nagusia Greenwicheko meridianoa da eta handik neurtzen da longitudea.




Informazio gehiago:


ERANSKINA
Jolastuz ikasten:








Mendikateak eta itsasoak:






Informazio gehiago:


http://www.xtec.net/~ealonso/flash/mapasflasheus.htm (Europako mapa interaktibo batzuk).


Munduko mapa interaktiboa:



KANTA-KANTARI




EUROPA
Iparraldean
Itsaso Artikoa
Ekialdean
Kaspiar Itsasoa
Mendebaldean
dago Atlantikoa
Hegoaldean
Mediterraneoa.
Begira Europari
gure lurraldeari
itsaso eta mendi
penintsula ugari
uharte eta hiri.
Begiratu mapari
ikusi eta ikasi
elkarrekin kantari.
Iparraldean...
Albanian Tirana
Hungarian Budapest
Bulgarian Sofia
Islandia Reykjavik
Finlandian Helsinki
dakienak badaki
Alemanian Berlin
eta Irlandan Dublin.
Iparraldean...

Joxean Ormazabal