EUROPA
1. KOKAPENA
Europa kontinentearen mugak hauexek dira: Ozeano Atlantikoa mendebalderantz, Artikoa iparralderantz, Ural mendiak eta Ural ibaia ekialderantz, Kaspiar itsasoa, Kaukaso mendilerroa eta Itsaso Beltza hego-ekialderantz eta Mediterranear itsasoa hegoaldean.
Asiarekin batera Europak superkontinente bat osatzen du: Eurasia. Superkontinente horren bostena da Europa. Zabalerari begiratuz gero, Europa munduko bigarren kontinenterik txikiena da, 11.000.000 km² izanik Ozeania baino apur bat handiagoa baita.
Biztanle kopuruaren aldetik, berriz, hirugarrena da, Asiaren eta Afrikaren atzetik. Europak, gutxi gorabehera 10.500.000 km² ditu. Ozeania ezik, beste kontinente guztiak, bera baino handiagoak dira.
Europako lur gehienak Ipar hemisferioko alde epelean kokaturik daude.
2. KONTINENTEAK ETA OZEANOAK
- KONTINENTEAK
KONTINENTEAK
|
Azalera (km²)
|
Europa
|
10.530.751
|
Asia
|
44.541.138
|
Amerika
|
42.900.000
|
Afrika
|
30.221.532
|
Ozeania
|
9.008.458
|
Antarktika
|
14.000.000
|
- OZEANOAK
Kontinente artean dauden ur masa zabalak bezala, defini genitzake ozeanoak. Bost ozeano bereizten dira.
OZEANOAK
|
Azalera(km²)
|
Atlantiar ozeanoa
|
106.000.000
|
Indiar ozeanoa
|
75.000.000
|
Ozeano Barea
|
180.000.000
|
Arktiar ozeanoa
|
14.100.000
|
Antarktiar ozeanoa
|
11.000.000
|
3. EUROPAKO MUGAK
Ez da gauza erraza Europako mugak zehatz-mehatz adieraztea.
Dena dela, Europako mugak izendatzeko garaian, ondorengo hauek aipatzen dira.
Iparraldean: Arktiar ozeanoa.
Hegoaldean: Mediterraneo itsasoa., Itsaso Beltza eta Kaukaso mendikatea.
Mendebaldean: Atlantiar ozeanoa.
Ekialdean: Kaspiar itsasoa eta Ural mendilerroa
EUROPAKO LURRALDEAK
Biztanleria: 740.000.000 biztanle (gutxi gorabehera)
Biztanle dentsitatea: 72,5 bizt/km²
Herrialdeak: 50
Informazio gehiago:
4. EUROPAKO ESTATUAK
Azalera: Europa munduko bigarren kontinenterik txikiena da: 11.000.000 km², Ozeania baino apur bat txikiagoa.
Biztanleria: laugarrena da Asia eta Afrika eta Amerikaren atzetik: 830.000 biztanle. Populazioa 50 estatutan banatzen da.
EUROPA OSATZEN DUTEN ESTATUAK ETA HIRIBURUAK
ESTATUAK
|
HIRIBURUAK
|
1) ESPAINIA
|
Madrid
|
2) PORTUGAL
|
Lisboa
|
3) ITALIA
|
Erroma
|
4) GREZIA
|
Atenas
|
5) TXIPRE
|
Nikosia
|
6) ISLANDIA
|
Reykjavik
|
7) ERRESUMA BATUA
|
Londres
|
8) IRLANDA
|
Dublin
|
9) NORVEGIA
|
Oslo
|
10) SUEDIA
|
Stockholm
|
11) FINLANDIA
|
Helsinki
|
12) ESTONIA
|
Tallinn
|
13) LETONIA
|
Riga
|
14) LITUANIA
|
Vilnius
|
15) POLONIA
|
Varsovia
|
16) TXEKIAR ERREPUBLIKA
|
Praga
|
17) ESLOVAKIA
|
Bratislava
|
18) HUNGARIA
|
Budapest
|
19) ERRUMANIA
|
Bukarest
|
20) BULGARIA
|
Sofia
|
21) BIELORRUSIA
|
Minsk
|
22) UKRAINA
|
Kiev
|
23) MOLDAVIA
|
Chisinau
|
24) ERRUSIA
|
Mosku
|
25) GEORGIA
|
Tbilisi
|
26) ARMENIA
|
Erevan
|
27) AZERBAIJAN
|
Bakú
|
28) DANIMARKA
|
Kopenhage
|
29) ALEMANIA
|
Berlin
|
30) AUSTRIA
|
Viena
|
31) HERBEHEREAK (HOLANDA)
|
Amsterdam
|
32) BELGIKA
|
Brusela
|
33) LUXENBURGO
|
Luxenburgo
|
34) SUITZA
|
Berna
|
35) FRANTZIA
|
Paris
|
36) ESLOVENIA
|
Ljubljana
|
37) KROAZIA
|
Zagreb
|
38) BOSNIA-HERZEGOVINA
|
Sarajevo
|
39) MAZEDONIA
|
Skopje
|
40) SERBIA
|
Belgrado
|
41) MONTENEGRO
|
Podgorica
|
42) ALBANIA
|
Tirana
|
43) ANDORRA
|
Andorra zaharra
|
44) MALTA
|
Valleta
|
45) LIECHESTEIN
|
Vaduz
|
46) MONACO
|
Monaco
|
47) VATIKANO
|
Vatikano hiria
|
48) KAZAKHSTAN
|
Astana
|
49) TURKIA
|
Ankara
|
50) SAN MARINO
|
SAN MARINO
|
Jolastuz ikasten:
Lurraldeak:
Hiriburuak
5. EUROPAKO ERLIEBEA
Europako erliebea asko aldatzen du leku batetik bestera. Erliebean hurrengo ezaugarriak kontuan hartu beharko dituzu:
Europako mapa begiratzen baduzu, kostaldeko erliebe berezia ikusiko duzu. Lurralde zati batzuk, itsasoan sartzen dira eta urez inguraturik gelditzen dira ea leku guztietatik. Dakizunez lur zati horiek penintsulak dira, eta haien artean hauexek dira aipagarrienak : Eskandinavia, Jutlandia, Iberiar, Italia, Krimea, eta Balkandar penintsula.
Penintsula horien artean eta lurralde horiek inguratuz, Atlantiar ozeanoa, itsaso desberdinetan banatzen da:Baltiko itsasoa, Ipar itsasoa, Kantauri, Mediterraneoa, Tirreniarra, Adriatikoa, Joniar, Egeo, Itsaso Beltza…
Uharteak, ugari dira Europan, batzuk oso handiak gainera. Zenbaitetan taldetan elkartuta agertzen dira, artxipielagoak osatuz. Hor dituzu esate baterako, Britania Handia eta Irlandako uharte handiak beste zenbait uharte txikiagorekin batera artxipielago Britaniarra osatuz.
Islandia, Baleareetako Mallorca, Korsika, Sardinia, Sizilia, Kreta… ere Europako uharte handiak dira.
a) EUROPAKO MENDIAK ETA MENDIKATEAK
Europako lurralde gehiena Uraletatik hasi eta Atlantiar ozeanoraino iristen den lautada handi bat da.
Mendikate garrantzitsuenak Eskandinaviako mendiak (alpeak), Ural mendiak, Erdialdeko mendigunea (Mazizo zentrala), Alpe mendiak, Pirinioak, Apenino mendiak, Karpato mendiak, Balkanak, Kaukaso mendiak, Dinariar alpeak ... dira.
Europako mendiak:
Informazio gehiago:
Europako mendikateak:
Jolastuz ikasten:
Erliebea:
b) EUROPAKO IBAIAK ETA AINTZIRAK
Beste kontinentetakoekin konparatuz gero, Europako ibaiak ez dira oso luzeak, ezta oso emaritsuak ere.
Haien azterketa egiteko, zein ozeano edo itsasotan isurtzen dituzten urak behatuko dugu, 4 isurialde desberdinduz:
- Arktiar ozeanoan itsasoratzen direnak
Petxora eta Ipar Dvina adibidez. Ibai hauek Europako ekialdeko lautada zabalak zeharkatzen dituzte. Iparraldean daudenez, negu garaian beren urak izoztuak egoten dira.
- Atlantiar ozeanoan itsasoratzen direnak
Ibai ugari aipa ditzakegu talde honetan: mendebaldeko Dvina, Vistula (Baltiko itsasoa), Oder(Baltiko itsasoa) , Elba (Ipar itsasoa) , Rhin (Ipar itsasoa) , Sena, Loira, Garona, Thames, Duero, Tajo…
Ibai hauetako gehientsuenek Europako lautadak zeharkatzen dituzte eta beren ur-emaria nahiko erregularra da. Aldapa gutxi eta ur nahiko dutelako, asko nabigagarriak dira.
- Mediterraneoan itsasoratzen direnak
Beren urak Mediterraneora isurtzen dituzten ibaien artean garrantzitsuenak Ebro, Rodano eta Po dira. Ibai hauek ez dira oso luzeak, eta gainera orain arte aipatutakoak baino lurralde askoz menditsuagoak zeharkatzen dituzte. Jaiotzen diren tokiko mendilerroak altuagoak dira eta itsasoratzen diren kostara egin beharreko ibilbidea ez da lautadetan bezain luzea. Ur emari aldaketa handiak izaten dituzte, eta sarritan, uholdeak sorrarazten dituzte gainera.
- Itsaso Beltzean edo Kaspiarrean itsasoratzen direnak
Ibai hauek, Europako luzeenetakoak dira eta lautadak zeharkatzen dituztenez, aldapa gutxikoak eta nabigagarriak dira.
Itsaso Beltzera jaisten diren ibaien artean, Danubio, Dniester, Dnieper eta Don dauzkagu. Kaspiar itsasora jaisten direnen artean berriz, garrantzitsuenak Volga eta Ural dira.
Jolastuz ikasten:
Ibaiak:
Itsasertzak:
6) EUROPAKO PENINTSULAK, UHARTEAK
Jolastuz ikasten
Penintsulak:
Uharteak:
7) EUROPAKO KLIMA eta PAISAIA
Europak, munduan duen kokalekuagatik (latituteagatik), klima atsegina eta tenperatura epelak ditu lurralde gehienetan; hala ere, lurralde bakoitzaren kokalekuaren arabera era askotako klimak daude.
Denbora luzean zehar leku jakin bateko atmosferak izan duen batez besteko egoerari klima deitzen diogu. Egoera horren eragileak fenomeno atmosferikoak dira; hau da, tenperatura, presio atmosferikoa, haizea eta prezipitazioak (euria, elurra, txingorra …). Lurralde bateko klimak eragin handia du inguru horretako paisaian, pertsonen bizitzan eta ohituretan.
Arestian esan bezala, Europak, bere latitudeagatik (70°), klima atsegina eta tenperatura epelak ditu bere lurralde gehienetan. Europa osoa itsaso eta ozeanoetara oso zabalik dagoenez, leku askotan hauen eraginak klima hezea bihurtzen du. Mediterraneo inguruko klima berezia da eta kontinentearen barnealdera murgiltzen garen neurrian, klima ere aldatuz joango zaigu.
- Klima Ozeaniarra
Ozeano Atlantikoa kostalde osoan zabaltzen da. Portugaletik hasi eta Norvegiako mendietaraino luzatzen da.
Tenperaturak, urtean zehar epelak izaten dira, eta prezipitazioak maiz eta lau urtarotan ondo banatuak izan ohi dira. Klima hau nekazarietarako eta abeltzaintzarako nahiko egokia da. Paisaia berdea izaten da, belardi, zuhaixka, zuhaitz, larre eta baso ugarirekin.
- Klima Mediterranearra
Udak beroak eta lehorrak izaten dira, eguzki orduak ugariak eta euri egunak urriak. Neguak berriz, epelak dira eta tarteka euria egiten du.
Udan euria gutxitan egiten badu ere, egiten duenean sarritan uholdeak sortzen ditu.
- Klima Kontinentala.
Neguak luzeak, hotzak eta euri gutxikoak izaten dira. Elurra egiten du eta denbora luzez iraun gainera. Udak klima ozeaniarrean baino beroagoak izaten dira eta neguan baino euri gehixeago egiten du.
Lurralde hauetan itsasoaren eragina txikiagoa da eta lakuak izoztu egin daitezke. Landaretza, tenperatura eta prezipitazioen arabera sortzen da.
- Mendiko Klima.
Mendiko klima duten lurraldeek izaten dituzte tenperatura eta eguraldi aldaketarik handienak. Neguak oso hotzak izaten dira, udaberri arte irauten duten elurrez zuriturik. Euriak ugariak dira eta urte guztian bantuak. Udan euri horiek ekaitz bihurtzen dira. Mendi altuetan landaretza oso urria da, mendi tontorrak gorri ageri dira, landarerik gabe.
- Klima Subartikoa.
Klima honen berezitasun nagusia, bere negu gogorrak izaten dira. Elurra ugari eta izotza nonahi. Ibai eta itsasoak jelaturik egoten dira negu eta udaberrian. Landaretza oso urria da klima subartikoko lurraldeetan.
8. EGURALDIA ETA KLIMA
Informazio gehiago:
9. KLIMOGRAMAK : PRAGA (2007)
HILABETEAK
|
Prezipitazioak
(mm)
|
Tenperatura
ºC
|
HILABETEAK
|
Prezipitazioak
(mm)
|
Tenperatura
ºC
|
Urtarrila
|
14
|
4°
|
Uztaila
|
56
|
7°
|
Otsaila
|
23
|
3°
|
Abuztua
|
45
|
20°
|
Martxoa
|
45
|
-2°
|
Iraila
|
34
|
-5°
|
Apirila
|
43
|
6°
|
Urria
|
23
|
6°
|
Maiatza
|
23
|
10°
|
Azaroa
|
56
|
24°
|
Ekaina
|
24
|
15°
|
Abendua
|
78
|
35°
|
10. HIZTUNAK ETA HIZKUNTZAK (Europako hizkuntzak)
Europako hizkuntzak :
11. EUROPAR BATASUNA
Europar Batasuna (EB) Europako 27 estatuek osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. 1994ko azaroaren 1ean Maastrichteko Itunarekin sortu zen. 1950ko hamarkadan sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoaren ordezkaria da EB. 3976.372 km²-tan hedatzen da, eta 459.500.000 biztanle ditu (115.6 bizt./km²; 2005).
Brusela da Europar Batasuneko erakundeen egoitza nagusia, bertan daude Kontseiluaren, Komisioaren eta Legebiltzarreko egoitza administratiboak.
Parlamentuari dagokionez, Estrasburgo da hiriburu ofiziala (bertan egiten dira osoko bilkurak), Brusela hiriburu exekutiboa eta Estrasburgo hiriburu administratiboa.
Europako Justizia Auzitegiaren egoitza Luxenburgon dago.
Hala ere, Londres da hiririk handiena.
Gaur egun Europar Batasuna bost instituziok gobernatzen dute. Europar Batasuna eratu duten hitzarmenetan ondoko hurrenkeran sortu ziren: Europar Parlamentua, Europar Batasuneko Kontseilua, Europar Komisioa, Europako Justizia Epaitegia eta Europako Auditoreen Epaitegia.
Europar Komisioa EBren botere exekutiboa da, eta lege-ekimenak zein Batasuneko eguneroko jarduna ditu bere gain. Kontseiluan ez bezala, non herrikideen ordezkariek norberaren interesen alde egin behar baituten, Komisioan Batasun osoaren interesak dira defenditzekoak. Halaber, europar integrazioaren bultzatzailea ere bada Komisioa. Orain 27 komisariok osatzen dute, herrikide banakoak, nork bere ardura politiko desberdina duela.
Komisio burua, gaur egun Durao Barroso, eta gainerako komisarioak Kontseiluak aukeratzen ditu, parlamentuak berretsita. Europar Batasuna (EB) Europako 27 estatuek osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. 1994ko azaroaren 1ean Maastrichteko Itunarekin sortu zen. 1950ko hamarkadan sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoaren ordezkaria da EB. 3976.372 km²-tan hedatzen da, eta 459.500.000 biztanle ditu (115.6 bizt./km²; 2005).
12. NOLAKOAK GARA EUROPARRAK ?
Denboran zehar Europako biztanle kopurua nabarmen aldatu da. Higienea, elikadura, aurkikuntza zientifikoak eta abar direla bide, azken bi mendeetan Europako biztanleria gora egin du. Azken datuen arabera, gaur egun, 739 milioi biztanle inguru bizi omen gara Europan, kontinentearen 10.530.751 km²-tan banatuta. Baina biztanle banaketa ez da berdina lurralde guztietan; hau da, ez da jende kopuru bera bizi toki guztietan: zenbaitetan, kilometro karratu gutxitan jende asko bizi da, eta beste batzuetan, aldiz, oso jende gutxi.
a) Biztanle dentsitatea
Biztanle kopurua / Azalera km²-tan
b) Biztanleria hazkundea
Europan, beste edozein lurraldeetan bezala, biztanleria-aldaketak gertatzen dira batzuk hil eta beste batzuk jaio egiten direlako, batzuk etorri, eta beste batzuk joan. Hortaz, biztanleria-aldaketak, batetik, jaiotzen eta heriotzen araberakoak dira, eta, bestetik, emigratzaileen eta etorkinen (herrira, datozenen) koporuaren araberakoak. Aldaketa horiek aztertzeko eta kalkulatzeko bi eratako hazkundeak ikertzen dira: berezko hazkundea eta hazkunde migratorioa.
b.1. Berezko hazkundea
Lurralde jakin batean urtero jaiotzen diren haurren eta hiltzen diren pertsonen arteko aldea da. Berezko hazkundea positiboa edo negatiboa izan daiteke.
BEREZKO HAZKUNDEA = Jaiotzak — Heriotzak
b.2. Hazkunde Migratorioa
Etorkinen eta emigratzaileen arteko aldea adierazten du. Positiboa edo negatiboa izan daiteke.
HAZKUNDE MIGRATORIOA = Etorkinak — Emigratzaileak
b.3. Hazkunde Erreala
Berezko hazkundearen eta hazkunde migratorioaren baturari deitzen zaio hazkunde orokorra. Hala islatzen da lurralde jakin batean benetan izan den biztanleria-hazkundea.
HAZKUNDE ERREALA = BEREZKO HAZKUNDEA + HAZKUNDE MIGRATORIOA
14. PARALELOAK ETA MERIDIANOAK
Lurraren azaleran leku bat kokatzeko irudizko lerroen koordenatu geografiko sistema bat asmatu da. Paraleloak eta meridianoak.
Paralelo nagusia ekuatorea da eta handik neurtzen da latitudea.
Informazio gehiago:
ERANSKINA
Jolastuz ikasten:
Mendikateak eta itsasoak:
Informazio gehiago:
Munduko mapa interaktiboa:
KANTA-KANTARI
EUROPA
Iparraldean
Itsaso Artikoa
Ekialdean
Kaspiar Itsasoa
Mendebaldean
dago Atlantikoa
Hegoaldean
Mediterraneoa.
Begira Europari
gure lurraldeari
itsaso eta mendi
penintsula ugari
uharte eta hiri.
Begiratu mapari
ikusi eta ikasi
elkarrekin kantari.
Iparraldean...
Albanian Tirana
Hungarian Budapest
Bulgarian Sofia
Islandia Reykjavik
Finlandian Helsinki
dakienak badaki
Alemanian Berlin
eta Irlandan Dublin.
Iparraldean...
Joxean Ormazabal
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina