2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

BILAKATU ZEN BIZIGAI

      LOGO.jpg         BILAKATU.gif


BILAKATU  ZEN  BIZIGAI                                        
A)  BILAKATU ZEN BIZIGAI

Pangea_animation_03.gif

1) UNIBERTSOAREN SORRERA ETA OSAGAI NAGUSIAK
a) Espazioaren masa bilduta
Zientzialarien ustez, espazioan izugarrizko leherketa gertatu zen, «Big Bang» deiturikoa. Big Bang teoriaren arabera, espazioaren masa osoa puntu bakar batean bildu zen.
b) Big Bang
Big Bang leherketa gertatzean, masa hau milioika eta milioika zatitan apurtu zen eta norabide guztietan zabaldu.
c) Sakabanatutako zatiak
Leherketan sakabanatutako zatiak biltzen joan ziren, pixkanaka-pixkanaka, izarrak eta galaxiak eratuz
d) Galaxiak sortu ziren
Galaxiak izar multzoak dira, milioika eta milioika izarrez osatutako multzoak. Unibertsoa milioika eta milioika galaxiaz osatuta dago, eta horietako bat, geurea, «Esnebidea» izenez ezagutzen dena da.
e) Eguzkia, gure izarra
Izarrak argia eta beroa islatzen duten gas masak dira. Izarrek esfera itxura dute eta denak ez dira tamaina berekoak, hau da, tamaina handikoak (erraldoiak) eta txikitxoak (ñimiñoak) daude.
Eguzkiaren barne aldean tenperatura 15 milioi °C ingurukoa da eta kanpo aldean 6.000 °C ingurukoa. Gugandik gertuen dagoen izarra Eguzkia da eta  150 milioi kilometro inguruko distantzia dago.

f) Eguzki-sistema
Eguzkiaren inguruan 8 planeta dabiltza biraka, Eguzki-sistema osatuz. Planetak hauek dira: Merkurio, Artizarra, Lurra, Martitz, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.
Informazio gehiago:
GALDERAK:



2) URAREN SORRERA
a) Lurra suzko bola bat
Hasieran, Lurra suzko bola bat zen. Planeta osoa arroka bero urtuz osatuta zegoen.
b) Lurra hoztu egin zen
Milaka urtean zehar, Eguzkiaren indarra gutxituz joan zen. Pixkanaka, lurrazala hoztuz joan zen.

c) Barrualdeak bero jarraitu zuen
Planetaren barrualdeak, aldiz, bero jarraitu zuen.
d) Sumendiak ugari
Lurraren barruko beroa sumendietatik ateratzen zen. Sumendiek, harri-masa beroarekin batera, gasak kanporatzen zituzten.
e) Egurats ilun eta trinkoa
Sumendietatik kanporatutako gasek egurats lodi eta trinkoa eratu zuten planetaren inguruan.
f) Ekaitz luzea
Lur planeta inguratzen zuen gas-geruzaren hoztearen ondorioz, inoiz izan den ekaitzik luzeena sortu zen. Milaka urtez atertu gabe aritu zen euria.
g) Ozeanoak sortu
Ekaitza luzearen ondorioz, lurrazalaren kanpoaldea urez bete zen, ia erabat. Horrela, ozeanoak sortu ziren.
Informazio gehiago:


GALDERAK:


3) BIZITZAREN SORRERA ETA BILAKAERA

a) Lehen zelulak
Eguzkiari eta itsasoko uraren oxigenoari esker Lurrean bizitza sortu zen. Lurreko lehen zelulak biziak (oso sinpleak) duela 3.900 milioi urte inguru agertu ziren itsasoan.
b) Lehen landareak
Lehenengo landareak alga batzuk izan ziren eta duela 1.000 milioi urte inguru agertu ziren itsasoan.

c) Bizi forma soilak
Algen ondoren, beste bizi-forma batzuk agertuz joan ziren: belakiak, marmokak, koralak, zizareak …

d) Ornodunak: arrainak
Lehenengo ornodunak duela 480 milioi urte inguru sortu ziren: arrainak.
e) Uretatik kanpo: anfibioak
Uretatik irten zen lehen ornoduna anfibio bat izan zen, duela 300 milioi urte inguru.

f) Narrastiak
Anfibioen ondoren, agertu ziren ondorengo ornodunak  narrastiak izan ziren, duela 280 milioi urte inguru.
g) Hegaztiak eta ugaztunak
Duela 200 milioi urte inguru narrastien eboluzioaren ondorioz, animalia familia berriak sortu ziren, hegaztiak eta ugaztunak, hain zuzen ere.
h) Gizakia
Ugaztunen artean gehien zabaldu den espeziea gizakia izan da.

Informazio gehiago:

GALDERAK:


4) KONTINENTEEN MIGIMENDUA: “jitoen” teoria
  • Gaur egungo kontinenteak hasiera batean lurralde bakar batean, elkarturik zeuden, PANGEA. Hasierako kontinente bakar hartatik bereizi ziren gaurkoak, kontinente hura banandu eta zatiak elkarrengandik urrundu ziren.
  • Kontinenteek mugitzen jarraitzen dute.
pangea.jpg


a) Mantuaren magma kanpora
Ozeanoak sortu zirenean, lurrazala urez estalita egon zen, ia erabat. Baina, lurrazala freskatu bazen ere, lur-barneko beroak gero eta indar handiago egiten zuen kanpora ateratzeko.
b) Lurrazala aldatu eta zatitu
Barne bero horren kanporatze prozesuan sumendi-eztandak  eta lurrikara ugari gertatu ziren. Lurrazalaren lur-sail handien mugimenduak gertatzen hasi ziren. Lur-sail handiak mugitu eta elkarri bultza zioten.
c) Kontinenteen mugimendua: “jitoen” teoria
Kontinenteen mugimendua argitzen zuen teoria «jitoen teoria», Alfred Wegerner  alemaniarrak azaldu zuen, XX. mendearen hasieran.


Informazio gehiago:

GALDERAK:



B) GURE PLANETAREN OSAERA



ATMOSFERA ETA ATMOSFERAREN GERUZAK

Atmosfera, Lurra inguratzen duen gas-geruza da.
Lur planeta gasez osatutako geruza batek inguraturik dago; atmosfera du izena geruza horrek. Nagusiko nitrogenoz eta oxigenoz osatuta dago atmosfera. Beste osagai batzuk ere baditu, baina kantitate txikiagotan: hidrogenoa, ur-lurruna, karbono dioxidoa …
Merkuriok izan ezik, eguzki-sistemako planeta guztiek, eta baita Eguzkiak berak ere, atmosfera dute, baina atmosfera horien osagaiak ez dira berdina kasu guztietan. Lurraren atmosfera, esate baterako, oso bitxia da, eta bizitza ahalbidetzen duen bakarra da.

1) LURRA ESPAZIOTIK

Lur planetari espaziotik begiratzen badiogu, hiru zati edo geruza nagusi ikusiko ditugu:
Atmosfera: Lurra inguratzen duen gas-geruza.
Litosfera: Lurraren zati solidoa, gehienbat harriz osatutakoa.
Hidrosfera: Lur planetako ur-masak estalitako litosferaren zatia

Ikus irudia (Txanela 6.1. 16. or)

Atmosfera (gasa) Litosfera (lurra)              Hidrosfera (ura)                
atmosfera.jpg litosfera.jpg hidrosfera.jpg

ATMOSFERA:

Atmosferaren osagaiak nitrogenoa eta oxigenoa dira.
Atmosferak oxigenoa gordetzen du eta bizidunok (gizakiak, animaliak eta landareak) oxigenoa behar dugu arnasteko.
Atmosferak eguzkiko izpi ultramoreetatik babesten gaitu. IZPI ULTRAMOREAK txarrak dira azalerako.
Tenperatura aldaketa handiak kontrolatzen ditu (eguna-gaua).
Fenomeno atmosferikoak eragiten ditu: ekaitzak, elurra, euria ...


Informazio gehiago:

2) ATMOSFERAREN FUNTZIOAK
Atmosferaren funtzio nagusiak hauek dira:
  • Bizidunok arnasten dugun oxigenoaren gordailua da.
  • Eguzkitik datozen izpi ultramoreetatik babesten gaitu
  • Egunez, eguzki-izpien indarra leuntzen du eta gauez bero-galera eragozten edo zailtzen du.
  • Fenomeno meteorologiko guztiak eragiten ditu, hau da, eguraldiaren eragilea da.
3) ATMOSFERAREN GERUZAK

Atmosfera bost geruzatan banatzen da: Troposfera, Estratosfera, Mesosfera, Termosfera edo Ionosfera eta Exosfera.
Ikus irudia (17. or)
Informazio gehiago:
Zer gertatzen ari da ozono-geruzaren zuloarekin ? (Irakurgaiak 8. or)

GALDERAK:


4) OZONO-GERUZAREN ZULOA
Zer gertatzen ari da ozono-geruzaren zuloarekin ?
Denok entzun izan dugu zerbait ozono-geruzaren zuloari buruz, batez ere joan den hamarkadaren hasieran. Baina, gaur egun, hedabideetan ahaztutako gaia dugu, nahiz eta azkeneko urte hauetan historiako zulorik handiena egin den eta arazoak hor dirauen.
Ozono-geruza estratosferan dago, 15 eta 35 km artean, planeta guztia inguratzen. Ozono-geruza ozono-gasaren molekulaz osaturik dago. Ozono-molekula bakoitza hiru oxigeno-atomoz osatzen da, eta izaera ezegonkorra du. Gogoratu behar da oxigeno-molekulak bi oxigeno-atomoz osatzen direla. Ozono-molekulak iragazki gisa jokatzen du B izeneko erradiazio ultramorearentzat, hau da, 280 eta 320 nanometro artekoentzat (ingelesez UV-B deitzen zaio). UV-B erradiazioak kaltegarriak dira planetako animalia eta landareentzat, eta, noski, gizakiarentzat ere bai.

ZULOA.jpg
Ozono-geruzaren zuloa Antartikaren gainean.

Hala ere, erradiazio ultramorea behar-beharrezkoa da ozonoa sortzeko, erradiazio ultramoreak oxigeno-molekulak askatzen baititu. Eta horiek beste oxigeno-molekulekin erreakzionatzen dute, ozonoa sortzeko.

5) LURRAREN GERUZAK

Lurra kanpotik gogorra eta solidoa dirudien arren, planetaren erdigunerainoko zulo bat egin ahal izango bagenu, beherantz joan ahala, beroak eta presioak eragindako aldaketak ugari antzemango genituzke.
Zenbat eta beherago, orduan eta bero handiagoa dago Lurrean barneratzen garenean, eta sakonera batetik aurrera, lur barneko harri eta metalak urtu egiten dira eta geruza likidoa sortzen dute. Era berean, gaineko materialek eragiten duten indarra edo presioa ere gero eta handiagoa da, eta, horregatik, Lurraren barne-barneko hainbat geruzatan materia solidotu egiten da, nahiz eta beroa ikaragarria izan.
geruzak000.png
Beroak eta presioak, beraz, Lurraren barne-egitura baldintzatzen dute, eta hainbat geruzatan banatzen dute barne-egitura hori.
Lurrak gogorra eta trinkoa dirudien arren, barruan ezaugarri desberdinak dituzten 3 geruza bereiz daitezke: lurrazala, mantua eta nukleoa.

LURRAREN_GERUZAK_IRUDIA.jpg

a)   Lurrazala
1.     Lurraren kanpoaldeko geruza da.
2.     Geruza meheena da, 70 kilometro arteko lodiera du.
3.     Lurrazalaren azpialdea (LITOSFERA) plakatan zatituta dago.
4.     Plakak mantuaren gainean flotatu eta mugitzen dira, poliki baina etengabe.

b)   Mantua
1. Tarteko geruza da, lurrazala baino askoz lodiagoa: 2.900 kilometroko sakonerara heldu arte hedatzen da.
2. Tenperatura oso altua da, harriak urtu egiten dira, magma sortuz.
3. Sumendiak eta lurrikarak mantuan sortzen dira.

c) Nukleoa
1.  Barneko geruza da; mantua eta gero, beste 3.500 km inguru barneratzen da.
2.  Nagusiki, burdinez osatuta dago. Tenperatura 7.500 °C-tik gorakoa denez, burdina likido eran dago, baina beherago joan ahala, presio izugarriaren eraginez, trinkotu (gogortu) eta solidotu egiten da.
Informazio gehiago:
Informazio gehiago:
(Ikus txanela 6.1.  18 or)

GALDERAK:

6) HARRIAK

Harkaitzaren materia solido eta gogorrari harria esaten zaio. Lurraren gainazal guztian dago harria, baita ur azpian ere.
Harriak mineral izeneko material edo substantzia batzuez osaturik daude.
Batzuk mineral bakar batez osatuak dira, kareharria eta igeltsua, esate baterako; baina, gehienetan, harriak hainbat mineralez osatuak dira, hala nola granitoa (kuartzoa, feldespatoa eta mika), basaltoa (olibinoa, piroxenoa …), eta abar.
Euskal Herrian, era askotako harriak daude. Horietatik zenbait mea gisa (mineral jakin bat lortzeko iturri gisa) erabili ohi badira ere, harri gehienak eraikuntzarako eta ingeniaritza-lanetarako erabiltzen dira.
Harrien zikloa:
Harkaitzak eta mineralak
Euskal herriko zenbait harri
Harriaren kulturak sustrai sakonak ditu Euskal Herrian; euskaldunok historian zehar harriarekin izan dugun lotura oso estua da. Gure historian, hamaika erabilera eman izan zaizkio harriari: arkitekturan, lanean, kiroletan, artean … Trikuharriak, aizkorak, zubiak, etxeak, frontoiak, errotarriak, bideak, elizak eta beste hainbat gauza harriz eginak dira.
Lana eta kirola

Euskal Herri Kirolak eta lanak lotura zuzena dute. Eta hauetako askok harriekin: harri-jasotzaileak, idi probak, gizon probak, harri zulatzaileak... Hau da, harginen lanekin lotura zuzena dutenak.
Beste batzuetan, berriz, basoko lanarekin lotuak: aizkolariak... Beste batzuk, baserriko lanarekin dute lotura: segalariak eta fardel frogak.
Itsasaldean, ezin ahaztu estropadak arrantzarekin zuten lotura zuena.
Jarraian zenbait herri kirolen bideoak dituzu.

C)  LURRAREN ITXURALDAKETAN ERAGINA DUTEN PROZESUAK

1) Eragile geologiko edo geomorfikoak

eskema_1.jpg


Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfiko ere.
Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera:
a)    Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, Lur barnean sortzen direnak.
b)    Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, kurrazalean higadura sortzen dutenak.

Barneko eragileak aztertzen hasi aurretik, ikus dezagun urak eta haizeak higatu, garraiatu eta sedimentatzen dituzten materialekin zer gertatzen den.
Informazio gehiago:




Haizea eta itsasoa
Lurraren itxuraldaketa (erliebearen itxuraldaketan parte hartzen duten eragileak)
Lurraren itxuraldaketan eragileak direnak identifikatu  horietako bakoitza barruko ala kanpoko eragile moduan kokatu eta egiten duten funtsezko lanarekin erlazionatzea da jarduera honen helburua. Ea ondorengo galderei ondo erantzuteko gai zaren:
 
a)   BARNEKO ERAGILEAK

1)   TOLESTURAK ETA FAILAK
Lur-barnean gertatzen diren mugimenduen eragina lurrazalean nabari da sarri. Horixe gertatzen da tolestura eta faila izeneko fenomenoekin.
Mendikateak, esate baterako, lur barneko indarren eraginez bi plaka kontinentalen artean gertatutako talkaren ondorioz sortzen dira. Talka horien eraginez sortzen dira lurrazaleko tolesturak eta hausturak (failak) ere. Batzuetan talka horiek hausturak sortzen ditu lurrazalean; beste batzuetan, ordea, geruzek ez dute lurrazala hausten, tolestu egiten dira eta mendikateen forma hartzen dute.

Informazio gehiago:

Galderak:

2)   SUMENDIAK
sumendia.jpg
Sumendien eraketa, haien atal nagusiak eta sumendi garrantzitsuenen kokalekua erakusten duen ikus-entzunezko animazioa ikusiko dugu.

Informazio gehiago:

Galderak:
 
3)   LURRIKARAK EDO SEISMOAK
 
Lurraren barnealdean bat-batean askatutako energiaren ondorioz lurrazalean gertatzen diren dardara edo astinduak dira lurrikarak edo seismoak. Lurrazaleko bi bloke edo eremuren arteko talken edo lekualdatzeen eraginez sortzen dira.
Informazio gehiago: (Txanela 6.1.  38-39 or.)
Galderak:
Bideoa:
Lurrikarak eta tsunamiak

4)   SISMOGRAFOA
Lurrikarak edo seismoak sismografo deitzen zaion tresna berezi batzuen bidez erregistratzen dira.


b)   KANPOKO ERAGILEAK

1)   HAIZEA
Haizeak materialak toki batetik bestera garraia ditzake, indarraren arabera; haizearen abiadura moteltzean materialak lurrean pausatzen dira.
Haizea eta itsasoa

Zarauzko dunak

2)   ITSASOA
Itsasoko ura higadurak sortu, materialak garraiatu eta sedimentatu egiten ditu; poliki-poliki kostaldearen itxura aldatzen du horrela. Haizeak sortutako olatuek etengabe eta indarrez jotzen dituzte kostaldeko haitzak; haitzak higatzen (gastatzen) dituzte, eta, higaduraren (erosioaren) ondorioz askatutako hainbat neurrietako harriak pilatzen dira itsasertzean. Harri horietako txikienek olatuek garraiatu eta behin eta berriro itsaslabarraren kontra botatzen dituztenez, higadura areagotu egiten da. Urteak pasa ahala, itsaslabarraren ertza atzeratu egiten da, eta itsasoa lurrean gero eta barnerago sartzen da.
Bestetik, itsasoak, uren goraldiak eta beheraldiak bitarteko, higatutako materialak itsasertz lauetan sedimentatzen ditu, eta horrela hondartzak osatzen dira.
Acantilado en la vertiente occidental del Ratón de Getaria.jpg
Getariako Saguaren mendebaldeko itsaslabarra

3)   IBAIA

Ibaiak higadura-eragile garrantzitsuak dira. Ibaiko urak arroko materiala higatu eta garraiatu egiten du eta apurka-apurka., arroaren erliebea aldarazten du.
Informazio gehiago:
(Txanela 6.1. 44. or)
Galderak:
4)   GLAZIARRAK

Lehorreko izotz-masa higikorrak dira. Elurra izotz bilakatzeko baldintza termiko bereziak behar direnez, glaziarrak elurra inoiz desagertzen ez den eremuetan baino ez dira sortzen; hau da, oso mendi altuetan eta eskualde polarretan. Glaziarrek Lurraren gainazalaren %11 estaltzen dute, baina Lurreko ur gezaren hiru laurdenak hartzen dituzte. Glaziar guztien izotz-masaren % 99 Antartikan eta Groenlandian dago pilatuta.
Glaziarretako izotza poliki-poliki mugitzen da. Glaziarrek ere haranak sortzen dituzte, baina U formako haranak.
Oro har, hiru glaziar-mota bereizten dira:
a) Glaziar kontinentalak
b) Mendi edo haran-glaziarrak
c) Mendi-oineko glaziarrak
Informazio gehiago:
Galderak:

(Oharra: kontuz, galderaren baten erantzunak ez daude ondo)


5)   LURPEKO URAK

Lurrazalera erortzen den ura (euria, elurra …) lurpean barneratzen da. Ura pilatu egiten da urtegia eratuz. Pilatutako urak irteera aurkitzen duenean, berriro lurrazaleratu egiten da.
lurpeko urak.jpg
Informazio gehiago:
Galderak:
6)   HAITZULOAK

Haitzuloa lur azpian dagoen zulo sistema naturala da. Haitzuloak hainbat eratara sortzen dira: urak edo haizeak, edo biek batera eragiten duten higaduraren ondorioz; lur-jauziak direla medio … Baina, oro har, lurpeko urek dute prozesu mantso horretan zerikusi nabariena.
Informazio gehiago:
Galderak:


  1. BIZIDUNAK ETA LURRAZALAREN ALDAKETAK
Landareen sustraiak lurra eusten dute. Landare asko dagoen lekuetan higadura txikia da. Landare gutxi dagoen tokietan higadura handia da.
   
Landare asko: higadura txikia Landare gutxi: higadura handia
1.jpg 2.jpg

Animaliek zuloak egiten dituzte bizitzeko. Zuloek lurrazalaren itxura aldatzen dute
3.jpg 4.jpg

Bizidunak hiltzen direnean hezurdurak (eskeletoak) pilatu egiten dira, harri bihurtzen dira eta lurrazalean aldaketak eragiten dituzte.
Animalien hezurdurek lurrazalaren itxura aldatzen dute
5.jpg

MAPETAN ERLIEBEA INTERPRETATZEN
SESTRA-KURBAK
Sestra kurbak mapetan, paisaiaren erliebea adierazteko erabiltzen ditugun marrak dira. Altuera berdina duten puntuak lotzen dituzten lerro irudikariak dira. Pentsa inurri batek, esate baterako, beti altuera bera mantenduz mendi bati bira ematen diola. Inurri horrek utzitako aztarna goitik ikusita sestra kurba bat izango litzateke

Sestra kurbak paisaiaren aldapak adieraziko dizkigu; bata bestearen ondoan agertzen badira, paisaia aldapatsua dela esan nahiko du. Aldiz, banatuta badaude paisaia laua izango da.

Bi sestra kurben arteko altuera diferentzia beti berdina izango da. Honi "ekidistantzia" edo urrunkidetasuna deritzo eta orientazio-mapa guztietan adierazten da.

Hobeto ulertzeko ikus dezagun nola marrazten diren mapa batean paisaiaren zenbait forma.

sestra kurbak2.jpg sestra kurbak3.jpg







ERLAZIONATU

Ariketa 1.bmp
Informazio gehiago:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina