2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

TXORI URDIN

Azaroaren 19, asteazkena, TXORI URDIN, pelikula ikusteko aukera izango dugu. Pelikula honen bidez hiru gai desberdin landuko ditugu:

1) Berdinen arteko harremanak: Nerabezaroa adin zaila da eta klasekoan artean mantentzen diren harremanetatik hainbat sentimendu igortzen dira. Harreman/sentimendu hauek funtsezkoan izan daitezke pertsonaren nortasuna finkatzeko orduan. Beraz, garrantzitsua da nerabeek beraiek mantentzen dituzten harremanei buruz hausnartzea.

2) Neba-arreben arteko harremanak: Pelikulan Merel eta bere nebaren artean harreman berezi-maitekor bat agertzen da. Gai hau garrantzitsutzat jo dugu; batez ere nerabezaroan familiak hartzen duen dimentsio desberdina ikusirik.

3) Ahalegina eta hobetzea: Gaur egun balore hau nerabeen kulturan apur bat baztertuta dagoela dirudi. Dena berehala eta ahaleginik gabe nahi izaten da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina