2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

ZEREGINAK- Apirilak 2

GHB:

AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Gaur, apirilaren 2a, Autismoaren nazioarteko eguna da. Hona hemen aurtengo leloa:

"IKASTEKO GAI, LAN EGITEKO GAI"



Marea Urdina proiektuak argazki edo bideo URDIN bat bidaltzeko egitasmoa martxan jarri zuen ostegunean:




Autismoa zer den azaltzeko eta autismoari buruz informatu, ulertu, hezi eta tolerantzia sustatzeko, hona hemen bideo interesgarria:

https://www.facebook.com/mareaurdina2018/videos/593165624740500/


Gaurko egunean zehar, urdinez inguratu, leloa idatzi eta irakasleoi argazkiak bidaltzera animatzen zaituztegu. Era guztietako argazkiak ONGI ETORRIAK izango dira!

Animatu ekimen honetan parte hartzera!!





EUSKARA:

Gaurkoan, gai bat proposatuko dizuegu: Irakaskuntza ordenagailuz. 

Lehenik eta behin, eskema bat egingo duzue eta eskema horretan ondorengo puntuak aipatu behar dituzue:


1- Alde edo kontrako jarrera justifikatzeko/ defendatzeko arrazoiak zerrendatu. Arrazoi horietako batzuk autoritatean oinarritutakoak izango dira eta beste batzuk, aldiz, adibidean oinarritutakoak. 



Hori horrela, 2 zutabe egin itzazue (4arrazoi gutxienez eta horietatik autoritatean oinarritutako 1 eta adibidean oinarritutako 1 gutxienez): 



Autoritatean oinarritutako arrazoiak:                    Adibidean oinarritutako arrazoiak:  

-                                                                                        - 
-                                                                                        -                                                                                  
........                                                                                 .......



2- Ondoren, egindako eskema oinarritzat hartuz testu bat idatziko duzue. 

Baldintzak:

- Gutxienez 4 arrazoi azaldu behar dituzue eta amaieran ondorio bat. Beraz, idatziko duzuen testuak 5 paragrafo izango ditu (paragrafo bakoitzean arrazoi bat eta azken paragrafoan ondorioa). 

- Arrazoiak azaltzerako garaian, gogoratu euskarako 26.orrialdean, 11.jarduerako 3.atalean, ageri den eredu bat aukeratu behar duzuela. Garrantzitsua da paragrafo bakoitzean testu antolatzaile bat erabiltzea (Alde batetik, bestetik, hasteko, bigarrenik, hirugarrenik, gainera, amaitzeko...).

- Arial 11 edo Times New Roman 12 eta justifikatua.


- Gutxienez orri erdi eta gehienez orrialde bat.


Aipaturiko ESKEMA eta TESTUA driveko dokumentu batean egingo duzue. Gogoratu, sortuko duzuen dokumentua euskarako karpeta barruan gordetzeaz.



INGELESA:

Revise the irregular verbs: BE - LIE.

Choose 10 VERBS and write an affirmative, a negative and an interrogative (question) sentence with each of them in your notebook.

Errepasatu orain arte landu ditugun aditz irregular guztiak: BE - LIE.

Guzti horietatik 10 ADITZ  aukeratu eta aukeratu duzuen aditz horietako bakoitzarekin affirmative, negative eta question esaldi bana idatzi koadernoan.



MATEMATIKA:

Asteartean, "Gorputz geometrikoen mugimenduak" izeneko dokumentua (Drive) egin zenuten. Dokumentu horretan irakasleok zuzenketak egiteko mezu-oharrak idatzi dizkizuegu beraz, gaur horiek zuzentzeko aprobetxatu.



MUSIKA:

3.Saioa: Posta bidez musikako zeregina jasoko duzue. Orain arte egin dugun moduan, dokumentuaren kopia bat egin ondoren, zuen karpetan gorde ezazue. 

Eman beharreko pausoak:

1. Etorkizunari buruzko hausnarketa idatzi (orrialde bat).

2. Idatzitakoarekin lotura eduki dezakeen gustuko duzuen abesti bat aukeratu.

3. Dokumentuan azaltzen den aplikazioa (MOISES.AI) erabiliz, aukeratutako abesti horri jatorrizko ahotsa kendu eta hausnarketan idatzitako testua gainean grabatu (dokumentuan duzuen aplikazioari buruzko tutoriala ikusi). 


Behin lana bukatzen duzuenean, musikako irakaslearekin partekatu. Edozein zalantza izanez gero, berarekin harremanetan jarri mesedez. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina