2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

ZEREGINAK, Apirilak 29





ZUZENKETAK:

Aste honetan zehar egin dituzuen hainbat zereginen zuzenketak dituzue ondorengo esteketan. Beharrezko denbora hartu egindako zereginak ongi zuzentzeko. 

  • MATEMATIKA (Gainean klikatu): buruketak. 
  • INGURUNEA  (Gainean klikatu): zibilizazio ezberdinen inguruko taula. Atzo begiratu bat eman genien zuen zereginei. Gaur, eskaintzen dizuegun informazioarekin zuen taulak aberastu. Gehitzen duzuen informazioa BERDEZ irudika ezazue, mesedez.




GAZTELANIA:

Realizareis una ficha de repaso con el objetivo de reforzar los verbos. Esta vez pondréis en práctica el Condicional Simple. Tendréis que hacer una copia del documento y guardarlo en la carpeta de Gaztelania (DRIVE). Más adelante recibiréis las respuestas. 

VERBOS (CONDICIONAL SIMPLE)  EJERCICIOS (Gainean klikatu)

Recordar que el condicional simple se emplea sobre todo para expresar acciones o situaciones hipotéticas.

Formación del Condicional Simple:

Cantar + ía= Cantaría (YO), Cantar + ías = Cantarías (Tú) ....














MUSIKA:

5. SAIOA: (Gainean klikatu). Gogoratu dokumentuaren kopia bat egin behar duzuela eta ondoren, zuen karpetan gorde. 

Behin lana bukatzen duzuenean, musikako irakaslearekin partekatu. Edozein zalantza izanez gero, berarekin harremanetan jarri, mesedez.



PLASTIKA:

Jakingo duzuenez, Jose Luis Zumeta margolaria hil zen apirilaren 23an. Euskal artistarik esanguratsuenetariko bat zen. Txikitatik hasi zen margotzen. Jarraian ikusiko duzuen bezala, bere obretan kolore biziak (gorriak, horiak eta urdinak) erabili zituen batez ere.


Hona hemen bideo interesgarri bat, Jose Luis Zumetaren inguruan gehiago jakin dezazuen:




Zereginak:

- Lehen zeregina: ZUMETAREN OBRAK (Gainean klikatuizeneko dokumentua aztertu eta bertatik obrarik gustokuena aukeratu. Euskarako karpeta barruan, dokumentu bat sortu eta bertan aukeratu duzuen obraren irudia itsatsi. Ondoren, Zumetaren obra deskribatu beharko duzue. Zein modutan?

Hona hemen lagungarriak egingo zaizkizuen hainbat galdera:

- Obraren goialdean, behealdean, eskuinaldean, ezkerraldean.. zer ikusten duzu?

- Zer kolore mota erabili ditu Zumetak? Zergatik uste duzue?

- Zer emozio transmititzen dizu irudiak? (Tristura, poza, beldurra .....)



- Bigarren zeregina: Hori bukatzean, figurazioa eta abstrakzioa erabiliz nahi duzuen materialarekin (margoak, pintzelak, errotuladoreak, argizariak ....) kolore biziko marrazki bat egingo duzue orri zuri batean. Gogoratu Zumetaren hitzak:




Zuen artelana bukatzen duzuenean, gogoratu tutoreari argazkia bidaltzeaz.

Plastikako bi zereginak ASTELEHENERAKO, Maiatzak 4, egin itzazue.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina