2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

ZEREGINAK Apirilak 23


INGELESA

-Learn the next five irregular verbs from the list and write sentences using them in the notebook (Light - Meet).

-Aditz irregularretako zerrendan hurrengo bost aditzak ikasi eta hauekin esaldiak asmatu koadernoan. (Light - Meet).



13. Action words in the story. BLINK

Classify the verbs on the table: regular or irregular. (You don´t have to do activities 2,3 and 4).

Sailkatu aditzak taulan: aditz erregular eta irregularrak (2,3 eta 4 ariketak ez dituzue egin behar).



EUSKARA

Gaur Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz hona hemen gaurko zeregina.

Irakurketak garrantzia handia duela esaten aritu gara azken hilabeteetan. Eta irakurketari etekin handiena ateratzeko egokiena da giro lasaiean egitea, kontzentratzen laguntzeko eta irakurtzen ari den pertsona inguruan duen guztiaz ahaztu eta irakurtzen ari den horretan murgiltzea errazteko. Irakurtzeko abenturan murgiltzea esperientzia zoragarria delako: bidaiatu, amets egin, ikasi, irudikatu, sentitu... dena da posible.


Azken hilabeteetan irakurri duzun liburu gustukoenaren (euskaraz) inguruko laburpen tentagarri bat egitea proposatzen dizugu. 

-Orrialde erdi gutxienez eta orrialde bat gehienez.
-Arial 11 edo Times New Roman 12 + justifikatu.
-Istorioarekin erlazionaturiko irudi bat.
-Driven dokumentu berria: Liburuaren IZENBURUA izenarekin (euskarako karpetan txertatu)


Irakurzaletasuna sustatzeko dekalogoa gurasoentzat - Ikastola Askatu


Zer da laburpen tentagarri bat? Nola egiten da?                              

1- Liburua aurkeztu (izenburua, idazlea, marrazkilaria, urtea...)

2- Istorioa zertaz doan gainetik azaldu laburbilduta, pertsonai nagusiak, argumentua...

3- Dena ez kontatu.

4- Ez esan zer gertatuko den edo nola bukatzen den.

5- Zure iritzia ondo azaldu, adjektibo egokiak erabiliz (ona, txarra, interesgarria, entretenigarria...) eta zergatia esan.


MUSIKA

Musika arloko hainbat kontzepturen inguruko teoria landuko duzue (akordeak, harmonia, arpegioa...).
Posta elektroniko bidez jasoko duzue 4. saioa izeneko dokumentua. Kopia bat egin eta zalantzarik baduzue musikako irakasleari galdetu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina