2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

ZEREGINAK, Apirilak 3



Kaixo lagunok, 

Zer moduz? Dagoeneko iritsi da opor aurreko azken eguna.

Hona hemen gaurko zereginak: 

INGURUNEA

19.jarduera: Ariketa honetan Arkimedes, zientzialari eta asmatzaile greziarrari buruzko kontaketa bat duzu, irakurri ezazu arretaz istorioa eta ondoren koadernoan galderak erantzun. 

21.jarduera: 21.jardueran Egipto eta Greziako zibilizazioa konparatuko dituzu. Horretarako, lehendabizi BLINK plataforman duzun taula osatuko duzu, 1.ariketako A puntua soilik, eta ondoren konparaketa hori eskema baten bidez adieraziko duzu DRIVE dokumentu baten. Dokumentu hau Inguruneako karpetan gordeko duzu. Gogoratu komenigarria dela taulako informazioaz gain jarduera ezberdinetan ikusi dugun informazioa txertatzea.

- Dokumentuaren izenburua: Egipto-Grezia zibilizazioa

- Orrialde bat gehienez, eta gutzienez orri erdia, Arial 11 edota Times New Roman 12 erabiliz,

Bestalde, tutorearen posta jasoko duzue, egin gabeko zereginak zeintzuk diren adieraziz. Posible da guk zerbait egin gabe dagoela adieraztea eta horrela ez izatea, (asko zarete) beraz, lasai adierazi.

GOGORATU ATZERATUTA DITUZUEN EGINBEHARRAK AMAITZEAN JARRAIPENA EGITEKO, EZINBESTEKOA DELA TUTOREARI POSTA BIDEZ ADIERAZTEA. 



Horrez gain, adierazi nahi dizuegu gaur Aste Santuko oporrak hartzen ditugula. Egun hauetan orain arte mantendu dugun dinamikaren ordez, gaur mezu bat jasoko duzue korreo bidez datorren bi astetan egiteko zenbait gomendiorekin. Gomendioak direnez ez dugu lan hauen jarraipena egingo, lan pertsonala izango da.

Hemen duzue gomendio hauen dokumentura sartzeko esteka. ASTE SANTUKO GOMENDIOAK


Amaitzeko, azken aldian etxetik lanean ari garenez, denbora asko pasako duzue ordenagailuan. Egoera honen aurrean hainbat aholku ematen dizkizuegu dokumentu honetan: ORDENAGAILUAREN ERABILERA ETA OSASUNA


ONDO PASA OPORRAK ETA GOZATU!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina