2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

ZEREGINAK, Maiatzak 15

MATEMATIKA

Koaderno digitala erabiliz, gaur ondorengo jarduerak egin beharko dituzue.




Buruzko kalkulua kalkulatzeko gogoratu estrategia ezberdinak erabiltzen. Zenbait pausutan zalantza edo arazoak izanez gero, pepera eta arkatzez egin dezakezue baina ez kalkulagailuz.

Adibidez:

- 30 x 12 egiteko, 30 x 10 egin dezakezue eta ondoren 30 x 2 = Bi emaitzak batuta emaitza orokorra

- 43 x 67 egiteko, 67 x 10 egin dezkezue ondoren emaitza x 4 horrela x 40 egitera helduko gara. Jarraian 67 x 3 egin eta aurreko guztiarekin batu.


GAZTELANIA

Animal imaginario testuak zuzendu ditugu, beraz, irakurri guk eginiko feedback-a eta egin beharrezkoak diren moldaketak. Egin gabe badago mesedez, testua idatzi (aurreko zereginetan eskatutako puntu eta baldintzak kontuan izanik).



GORPUTZ HEZKUNTZA

Gaurkoan honako proposamen honekin gatoz. Lehenik eta behin, gorputza aktibatu ahal izateko dantza batzuk dantzatzera animatzen zaituztegu, ostirala da eta! Aukeratu gustuko duzuena eta animatu!!






Amaitzeko, eta dantza egin ondoren, hartu tarte bat lasaitu eta yoga saio hau egiteko.






Bestalde, tutorearen posta jasoko duzue, aste honetako egin gabeko zereginak zeintzuk diren adieraziz. Posible da guk zerbait egin gabe dagoela adieraztea eta horrela ez izatea, (asko zarete) beraz, lasai adierazi.


GOGORATU ATZERATUTA DITUZUEN EGINBEHARRAK AMAITZEAN JARRAIPENA EGITEKO, EZINBESTEKOA DELA TUTOREARI POSTA BIDEZ ADIERAZTEA.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina