2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

HAURREN ESKUBIDEAK BARNERATZEN

Bakearen kultura sustatzeko eta errespetuan oinarritutako elkarbizitza eraikitzeko pausuak eman nahi badira, giza eskubideen gaineko hezkuntza bultzatzea beharrezkoa da.

Azaroaren 20an Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Ikastolan ere. Horretarako, pelikula bat ikusi, hainbat hausnarketa, solasaldi ... eta azkenik, postal bat egin genuen. Postal honen testuak euskaraz eta frantsesez idatzi ditugu.

Gaur goizean, gaiaren lanketarekin amaitzeko, gure ordezkariak udaletxera joan dira postalak entregatzeko. Bertatik, Congora egingo dute bidaia.

Hona hemen adibide batzuk!

Barreneko albistea





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina