2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

GAURKO ZEREGINAK



MATEMATIKA:
Hasierako fasea (atal berdea) amaituta dagoela ziurtatu. Horretarako, 5.jarduerako 1, 2 eta 3 ariketetako galderak eta 6.jarduerako 1.ariketa koadernoan erantzun.
Gogoratu hirukien, laukien eta angeluen eskemak/laburpenak koadernoan eginak egon behar direla.

(Hasierako fasea amaitua duten ikasleek landutako ezagutza berrien inguruko errepasoa
egin dezatela errepaso koadernoan).



EUSKARA:
Garapen faseko sarrera (16.orrialdea) irakurri ostean, probatu-frogatu hitzen ezberdintasuna lantzeko 5.jarduera Blink-en burutu.
6.jardueran dugun Azkue Fundazioaren bideoa ikusiz, ondorengo galderak Blink-en erantzun.



INGURUNEA:
Garapen faseko 6.jarduera burutu. Bertan, Paleolito garaiko informazioa irakurri, galderak
erantzun eta amaitzeko, eskema/laburpen bat koadernoan burutu.



GAZTELANIA:
Realizar la actividad 3 en el cuaderno clasificando las acciones atendiendo al ámbito en el que se realiza cada una.
Actividad 4: tendréis que describir la finalidad (objetivo) del lenguaje que se usa en cada ámbito en el cuaderno.
Actividad 5: leer textos 1, 2 y 3 y responder a las preguntas en el cuaderno.


Gogoratu egunero irakurtzea komenigarria dela.






SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA


Familia agurgarria,

Mezu honen bidez adierazi nahi dizuegu, datozen egunotan zuen seme-alaben ikaskuntza prozesua honela bideratuko dugula:

  • Egunero goizeko 9tan, eguneko zereginak heleraziko ditugu. Horretarako bloga erabiliko da.
  • Zeregin hauek burutzeko baliabide desberdinak erabiliko ditugu (koadernoa, bideoak, blinklearning, drive...)
  • Asteazkenerogaldetegi bat bidaliko dizuegu familiei (email bitartez), jarraipena egin eta zuen feedback-a jasotzeko asmoz.
Ikasleen ikaskuntza dinamikarekin aurrera jarraitzeko zuen laguntza izango dugulakoan,

Agur bat,

LH 6 tutoreak



Estimada familia,

Mediante este mensaje, os comunicamos el modo en el que vamos a encaminar el proceso de aprendizaje de vuestros hijos/hijas durante los próximos días:

  • A diario, a las 9 de la mañana, os enviaremos los quehaceres del día. Para ello, utilizaremos el blog.
  • Para realizar dichos trabajos, deberán utilizar diferentes recursos (cuadernos, videos, blinklearning, drive...)
  • Cada miércoles, las familias recibiréis un cuestionario vía email para hacer un seguimiento y poder recibir vuestro feedback.
Esperamos vuestra ayuda para poder desarrollar la dinámica de aprendizaje de los alumnos/as.

Un saludo,

LH 6 tutoreak

2020(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna

EUSKAL INAUTERIAK


INAUTERIAK 2020 / CARNAVAL 2020

- Otsailak 21 / 21 de Febrero -



Iristear da inauteri garaia eta horrekin bat, hona hemen aurtengo ikasturtean jantzi beharrekoaren argazki eta material zerrenda.




MAMOXARROAK


1. Alkandora zuria.
2. Praka edo txandal zuria. 
3. Zapatila zuriak (“playera”). 
4. Buruan kolore bizidun zapia.
5. Larruzko gerrikoa txintxarriekin. 
6. Gerrian, faxa beltza edo gorria (baserritarren jantzikoa baliagarria da).
7. Maskara.



                    

2018(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

ERAKUSTALDI PEDAGOGIKOA


Resultado de imagen de aspanogi   


Kaixo!

Dakizuen bezala, azken erakustaldian ASPANOGI elkartea izan da gure lan egiteko motorra.
Bigarren unitatean azoka solidario bat egin nahi izan dugu proiektu gisa eta honen harira, ikasgai ezberdinetan landutakoa familiei erakusten eta saltzen saiatu gara.
Resultado de imagen de elgoibar ikastola
Prozesuan zehar hainbat lan egin ditugu:

-Gaztelanian, sentimendu eta emozioen collage-ak.
-Euskaran, kausa eta ondorioa lantzeko esaldi positiboak.
-Plastikan, hainbat eskulan.
-Ingelesean, elikagai osasuntsuekin sandwich-ak.
-Ingurunean, elkartearen inguruko informazioa jaso eta aztertu dugu triptiko forma emanez.

Hona hemen, asteazken arratsaldean ateratako argazkiak. Ea gustukoak dituzuen!

ARGAZKIAK



Azokan lortutako diru kantitateaz gain, ikastolako hainbat langilek egin duten aportazio pertsonalari esker, 400€ lortu ditugu!!!!



ESKERRIK ASKO etortzeagatik eta zuen laguntzagatik!!!










2018(e)ko urtarrilaren 15(a), astelehena

EUSKAL INAUTERIAK


INAUTERIAK 2018 / CARNAVAL 2018

- Otsailak 9 / 9 de Febrero -

15:15etik 16:30era kalejira eta dantza saioa plazan. 
(Eguraldi txarra eginez gero, Ikastolan egingo da)


Iristear da inauteri garaia eta horrekin bat, hona hemen aurtengo ikasturtean jantzi beharrekoaren argazki eta material zerrenda.




MAMOXARROAK


1. Alkandora zuria.
2. Praka edo txandal zuria. 
3. Zapatila zuriak (“playera”). 
4. Buruan kolore bizidun zapia.
5. Larruzko gerrikoa txintxarriekin. 
6. Gerrian, faxa beltza edo gorria (baserritarren jantzikoa baliagarria da).
7. Maskara.