2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

ZEREGINAK Martxoak 27


Kaixo! Dagoeneko 15 egun egin ditugu/dituzue etxean. Egoera berri baten aurrean gaude irakasle, ikasle eta familiak eta honen aurrean alderdi positibo asko aterako ditugula ziur gaude.

Orokorrean autonomia eta ardura maila handia erakusten zaudete, zalantzen aurrean galderak egiten ari zarete eta ordenagailuko pantailaren beste aldean interesa dagoela igartzen dugu. Gogoratu ebaluazioa jarraia dela eta egunerokotasuneko zereginak kontuan izango ditugula.
Jakin akatsak, zenbait kasutan atzerapenak edota gaizki ulertuak badaude ere, BETI laguntzeko prest izango garela, ez ahaztu!


Gaurkoan orain arte egindako zereginen inguruan hausnarketa bat egitea proposatzen dizuegu, egin duguna ondo errepasatuz eta zalantzak argituz.

Horretarako arlo bakoitzean landu ditugun eduki garrantzitsuenak laburtzeaz gain, aurrerantzean aztertuko ditugunak adieraziko dizkizuegu ondorengo ESTEKAN.

ARLOEN LABURPENA (klikatu gainean)

Horretaz gain, eginak egon beharko luketen bi jarduera garrantzitsuen erantzunak adieraziko dizkizuegu ondorengo esteketan.

Matematika 19. jarduera (klikatu gainean)


Euskara 15. jarduera (klikatu gainean)


Mesedez, ondo aztertu esteketan dauden dokumentuak, eta egin beharreko zuzenketak koadernoan egin.


Bestalde, orain arte egin edota amaitu gabe dituzuen zeregin guztiak amaitzeko epea ASTELEHENA izango da. Tutorearen posta jasoko duzue, egin gabeko zereginak zeintzuk diren adieraziz. Posible da guk zerbait egin gabe dagoela adieraztea eta horrela ez izatea, (asko zarete) beraz, lasai adierazi!


GOGORATU ATZERATUTA DITUZUEN EGINBEHARRAK AMAITZEAN JARRAIPENA EGITEKO, EZINBESTEKOA DELA TUTOREARI POSTA BIDEZ ADIERAZTEA.



GORPUTZ HEZKUNTZA

Hona hemen Gorputz Hezkuntzako ideia batzuk. Klikatu esteka!












2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

ZEREGINAK, Martxoak 26


MATEMATIKA:

Ondorengo orrialde hauek egin itzazu koadernoan.

Lehenengo orrialdean agertzen diren pidamideak koadernoan kopiatu ditzakezu eta ondoren ariketak bertan egin.



Bigarren orrialde honetan, buruzko kalkulua lantzeko ariketak dituzue. Ariketa hauek ere koadernoan egin. 




GAZTELANIA: 

Actividad 8: Finalizaremos la actividad 8 leyendo el texto numero tres, La Rana. A continuación, responder a las preguntas de abajo copiando los enunciados en el cuaderno.  

Ejemplo: Las partes de su cuerpo SI/NO.

MUSIKA: 

2.saioa: Orain arte Inguruneako arloan ikasitako garai bakoitzeko instrumentuen inguruko informazioa aztertuko duzue fitxa baten bidez. Fitxa hau,  email bidez jasoko duzue, eta honen kopia bat egin ondoren zuen karpetan gorde ezazue, horrez gain, Oihanerekin ere partekatu. Ondoren, dokumentuan agertzen diren pausuak jarraituz egin ariketak. Edozein zalantza baduzue Oihanerekin harremanetan jarri.




2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

ESKULANAK (Origamiak)



Honako karpeta honetan atzo bidalitako eskulanak ikusgai dituzue. Argazkiak ikustea nahi izanez gero, klikatu HEMEN




ZEREGINAK- Martxoak 25

INGURUNEA:



Orain arte Historiarurreko bi aro garrantzitsu landu ditugu (Paleolito eta Neolito). Ikusi duzuen bezala, lehen idatziak agertzen hasi zirenetik gaur arteko aroari HISTORIA deitzen zaio.

Gaurkoan, Historiako lehen zibilizazio garrantzitsuena aztertzen hasiko gara: EGIPTO.


                 HISTORIAURREA                                               HISTORIA
                  Paleolito-Neolito                                  EGIPTO-Grezia- Roma- Gaur egun



13.jardueran, lehenik eta behin, "Egiptoko bizimodua Antzinaroan" bideoa ikusi eta zereginean ageri den baieztapena justifikatzen duten bi arrazoi idatzi behar dituzue lehenengo zereginean. 

Ondoren, bigarren zereginean, Egiptoko zibilizazioari buruzko irudiak eta informazioak ageri dira. Informazio horiek dagokien irudiarekin lotu behar dituzue (2.ataleko C puntua ez egin). Hau guztia BLINK plataforma erabiliz egin.

Amaitzeko, gaurkoan ikasitakoaren inguruko eskema koadernoan egin.



EUSKARA:

15.jardueran, ziurtasuna eta posibilitatea adierazten duten esaldiak dituzue ikusgai. Hasteko, esaldi bakoitza ziurtasunezko jarrera edo posibilitatezko jarrera duen adierazi beharko duzue.


Gero, ziurtasun gisa hautatu dituzuen esaldi horietan ziurtasun-jarrera hori NON ikusten den azpimarratuko duzue (orrialdearen goialdean azpimarratzailea klikatu eta ondoren nahi duzuen hitza aukeratu eta hitz hori azpimarratuta geratzen dela ikusiko duzue).


Bukatzeko, posibilitate gisa sailkatu dituzuen esaldiak ziurtasunezko jarrera adieraziz berridatziko dituzue.

Dena BLINK plataforman egingo duzue.
Adibidez;

- Erretzea txarra OMEN da. (POSIBILITATEA)

- Frogatuta dago erretzea txarra dela. (ZIURTASUNA)


GHB:
Partekatuko dizuegun link-ean "Kutsidazu bidea, Ixabel" izeneko umore eleberri laburra duzue. Bertan, 20 urteko mutil donostiar bat, Juan Martin, urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Tolosaldeko baserri batera joango da "benetako" EUSKARA ikastera.

https://www.eitb.tv/es/video/film-luzeak-zinema-euskaraz/4105085738001/7198/kutsidazu-bidea--ixabel/


Espero dugu gustukoa izatea!! GOZATU!!



OHARRA: Hasiera batean galdetegia asteazkenean bidali bagenuen ere (zubia), hemendik aurrera aste AMAIERAN bidaliko diegu zuen gurasoei. Adierazi iezaiozue mesedez.



2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

ZEREGINAK Martxoak 24


MATEMATIKA

Unitate honetan dagoeneko irudi geometrikoak erabiliz, bi mugimendu mota ezagutu dituzue: translazioa eta biraketa. 
Oraingo honetan, simetria eta antzekotasuna ezagutuko dituzue.

19. jarduera Bertan ikusten dituzuen 8 irudietan, zein mugimendu egiten den adierazi beharko duzue koadernoan. Tximeleta: ................

20. jardueran simetrian gehiago sakonduko duzue. 40. orrialdeko informazioa irakurri eta ondoren 41. orrialdeko 1 eta 2 ariketak egin. Horretarako, blink plataforma erabili eta bertako programarekin arazorik edukiz gero, koadernoan egin. Programara sartzeko, Simetria nonahi izenburuaren eskumaldean  IKT urdinez eta ulertze jarduera ikurra grisez dauzkazute. Klikatu grisa!


GAZTELANIA

Actividad 8: Lectura de los textos 1 (anfibios) y 2 (del renacuajo a la rana) y responder a las preguntas de la pag. 25 y 27 en el cuaderno.


PLASTIKA

Gaurkoan ondorengo bideoetako pausuak jarraituz, hainbat animalia (origami) egiteko aukera izango duzue. Kartulina edota koloretako papera erabiltzea komeni da baina ez baduzue lasai, egunkari, folio edota koadernoetako orrialdeekin ere egin dezakezue eta.

Beste animalia mota batzuk egitea nahi izanez gero interneten aukera asko dituzue. Animo!











Zuen eskulanen argazkiak posta bidez, zuen tutoreari bidaltzea eskatzen dizuegu. Horrela, ikasgelako lan txukunenak aukeratuko ditugu, hauek bihar era anonimo baten blogean erakutsiz.

2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

ZEREGINAK, MARTXOAK 23


INGURUNEA

11.jarduera: Lehendabizi argibideak irakurri, eta ondoren bideoa arretaz ikusi. Bideoa ikusten ari zaren bitartean, galderak erantzun. Ondoren, jarraian dauden testuak irakurri eta esaldiak egia edo gezurra diren adierazi. Ariketa hau BLINK erabiliz egin.

Ondoren, koadernoan, gai honen inguruan, hau da, idazkeraren historiaren inguruan, eskema bat egin bere garapena azalduz.


MATEMATIKA

13.jarduera: Magnitudeak eta edukiera lantzeko ariketak burutu BLINK plataforma erabiliz. Lehendabizi, arretaz irakurri hasieran ematen den informazioa, eta ondoren burutu ariketa guztiak (Kontuz, Blink-en zazpi orrialde dira guztira egiteko!)

Ondoren, argazkian agertzen diren 4 eta 5 buruketak egin koadernoan.




EUSKARA

12.jarduera: Baieztapenak arrazoitzeko motak identifikatu, testuan irakurritakoan oinarrituz, saiatu autoritate eta adibidean oinarritutako arrazoiak sailkatzen. Horretarako, arretaz irakurri hasierako informazio taula.

Ondoren, bigarren ariketan "aulkian oker eserita egotea kaltegarria da"baieztapenaren" inguruan autoritate eta adibidean oinarritutako bi arrazoi sortu, hau da, bakoitzetik bana.  Hau guztia BLINK erabiliz. 

Ondoren, drive dokumentu bat sortu, "ARRAZOI MOTAK"izena jarri dokumentuari, eta bertan, bi baieztapen hauetan oinarrituta ariketa burutu behar duzu.

Baiztapena: Eguzkitan denbora luzez egotea kaltegarria da azalerako.

Bi autoritate arrazoi:
Bi adibidean oinarritutako arrazoiak:

Baieztapena: Zalantzarik gabe, gozoki gehiegi jateak sabeleko mina eragiten du.

Bi autoritate arrazoi:
Bi adibidean oinarritutako arrazoiak:


INGELESA: 

Activity 7: Spooky characters. Read the information about Dracula on page 18, and do the activities from page 19 on your notebooks. There may be some new vocabulary for you, so please use the dictionary if needed.


GOGORATU HEMENDIK AURRERA BIDALTZEN DITUGUN ZEREGINETAKO BATZUK EBALUATUAK IZANGO DIRELA, MESEDEZ, SAIATU ARIKETAK ONDO EGITEN, ARRETAZ IRAKURRIZ ETA ESKATZEN ZAIZUENA BURUTU ETA ERREPASATUZ.


I

2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

ZEREGINAK- Martxoak 18

INGURUNEA:


Gaurkoan, Paleolito eta Neolito aroen arteko desberdintasunak aztertuko dituzue. Lehenik eta behin, BLINK-en 9.jarduerako 1.puntuan ikusiko duzuen taula egin beharko duzue. Bertan, azaltzen diren hainbat kontzeptu taulan sailkatu beharko dituzue.

Ondoren, DRIVE-en- inguruneako karpeta barruan, google-dokumentu bat sortuko duzue. Dokumentu horretan, laburpen edo eskema modura orain arte landutako Paleolitotik Neolitora egindako ibilbidea konparatuko duzue (Blink-en egindako taulan azaltzen diren kontzeptuak gehiago garatzeaz gain, beste ezaugarri batzuk ere gaineratu ditzakezue).

- Dokumentuaren izenburua: Paleolito-Neolito.
- Orrialde bat gehienez, Arial 11 edota Times New Roman 12 erabiliz.



MATEMATIKA:


10.jardueran, lehendabizi 24.orrialdean agertzen den translazioa eta biraketari buruzko azalpen testua arretaz irakurri eta ondoren, koadernoan 25.orrialdeko galderak erantzun. Amaitutakoan, ondorengo fitxan agertzen diren 1, 2 eta 3.buruketak koadernoan ebatzi.




EUSKARA:


11. jardueran, zinema-aretoen ikusle kopuruari buruzko baieztapena irakurri eta baieztapen hori justifikatzeko asmoz proposatzen diren arrazoietatik egokienak aukeratu (1.puntua). Jarraian, azaltzen den testu bakoitza aurrez aipaturiko argudio batekin lotu beharko duzue (2.puntua). Azkenik, 3.puntuko (26.orrialdea) baieztapena justifikatzeko aurreko puntuan hautatutako hiru arrazoiak kontuan harturik, ematen diren ereduetatik bat aukeratu eta testua osatu beharko duzue.

11.jarduera osoa BLINk-en egingo duzue.



GAZTELANIA:

7.jarduerako testua irakurri eta BLINK-en 22 eta 23.orrialdeetako galderak erantzun.
MUSIKA:


Michael Jacksonen "Earth song" abestiaren bideoklipa ikusi eta ikusitakoaren eta entzundakoaren inguruko hausnarketa bat egingo duzue. Ondoren, musika pasarte bakoitza dagokion pertsonaia edo pelikurarekin identifikatuko beharko duzue.

Lehenik eta behin, musikako karpeta bat sortu eta email bidez jasoko duzuen dokumentuaren kopia bat egin eta bertan gorde. Ondoren, dokumentuan erantzunak idatzi eta bukatzerakoan, Oihanerekin partekatu ezazue. Edozein zalantza baduzue, berarekin harremanetan jarri.



GORPUTZ HEZKUNTZA:

Etxean denbora asko eserita edo etzanda egongo zaretenez, egunero zerbait egitea komenigarria da osasunarentzat. Beraz, horregatik, ondorengo ariketak egiten jardun zaitezkete, gutxienez, egunean behin, aukera hauetatik zerbait eginez.

Animatu eta mugitu gorputz horiek!!



- Hasteko, berotzeko, ondorengo MUGIKORTASUN ariketak egin ditzakezue.





- Ondoren, ea koreografia hauetakoren bat ikasteko gai zareten bi aste hauetan:















- Saioa amaitzeko, ERLAXAZIO ariketa bat egin dezakezue gorputza lasaitzeko.





Gogoratu bihar eta etzi jaiegunak direla. Hori horrela, Astelehenean elkarren berri izango dugu.


Ondo izan eta zaindu!