2016(e)ko ekainaren 20(a), astelehena

LH 5 ETA 6. MAILAKO ARGAZKI BILDUMA

Ikasturtea bere azken egunetara heltzen ari den honetan, aurreko asteartean egindako erakustaldian ikusi ahal izan zenuten bideoa daukazue jarraian.

Denetariko momentuak izan ditugu eta gozatu, batzuetan amorratu, barre egin, ondo pasatu, laburbilduz, IKASI egin dugu elkarrekin. Baina heldu da bi urte hauei agur esateko ordua.

Datorren urtean etapa berri bati ekingo diozue, eta ilusioz eta indarrez hartzea espero dugu. Gurekin ikasitakoak gogoratu eta praktikan jarriz, bidean aurrera egin zuen helburuak lortuz!

Eskerrik asko eta ondo ibili!!!

Jon, Mikel eta Olatz





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina