2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

ZEREGINAK Martxoak 17


INGURUNEA


Dagoeneko; Paleolito garaiko informazioa zuen koadernoan izango duzue txukun - txukun.
8. jardueran Neolito garaiko informazioa irakurri beharko duzue. Aurreko egunetan erabilitako dinamika bezala, galderak koadernoan erantzun eta ondoren aroaren eskema edota laburpen bat egin koadernoan baita ere.


EUSKARA

9 jardueran azaltzen den baieztapena irakurri eta hori justifikatzeko arrazoi egokia aukeratu. Gero, ereduei erreparatuz esaldiak osatu. Azkenik, 10. jardueran ematen diren arrazoietatik egokiena aukeratu. Guztia Blink-en egon.


INGELESA

Learn the next five verbs of the list (have - hold). Write three sentences with each new verb.
15 sentences altogether.
The sentences must be written in the PAST SIMPLE (second column) in the notebook.


GHB

DRIVEn dokumentu bat sortu behar duzue eta bertan ondorengo baldintzak kontuan hartuz testu bat idatzi.

Baldintzak: 

3. hiruhilekoan, euskarako karpetan sartu.
Dokumentuari COVID-19 izena ezarri.
Orrialde bat gehienez Arial 11 edota Times New Roman 12 erabiliz.
Ondorengo esaldi-galderak lagungarriak egingo zaizkizu testua idazterako orduan.

Zer iruditzen zaizu mundua bizitzen ari den egoera? Txinan hasi zen birusa ... zergatik heldu da gure herrialdera?

Honek zer nolako aldaketak ekarri ditu zure eta familiaren egunerokotasunean?

Ondo iruditzen zaizkizu gobernuak hartu dituen neurriak? Alde txar edo positiborik ikusten diozu honi?

Gaia edo egoeraren aurrean adostasun edota desadostasuna adierazi eta ondoren argudioak erabili.


MATEMATIKA

Ondorengo eragiketak buruz kalkulatu eta emaitzak koadernoan idatzi. Saiatu gelan ikasitako estrategiak aplikatzen.




Ez ahaztu irakurketa garrantzitsua dela! Liburuak amaitzean zuen tutoreari posta bidez abisatu. Animo!


2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

ZEREGINAK, MARTXOAK 16


INGURUNEA: 

Garapen faseko 7.jarduera burutu. Bertan azaltzen den informazioa irakurri, galderak erantzun eta amaitzeko, eskema edo laburpen bat burutu. Guztia KOADERNOAN.



MATEMATIKA: 

16.orrialdeko sarrera irakurri, eta ondoren 7.jarduerako 3 eta 4 ariketak burutu, KOADERNOAN.

Ondoren, kalkulu orri hau egin KOADERNOAN.



EUSKARA: 

8. jarduera burutu. Lehendabiziko ariketan bideoak ikusi eta galderak erantzun. Ondorengoan, testua irakurri eta galderak erantzun. Ariketa hau BLINK plataforma erabiliz egin behar da.


GAZTELANIA: 

Leer los textos 4, 5, 6, 7 y responder a las preguntas en el CUADERNO. Despues, en la actividad 6, dependiendo del ámbito comunicativo de cada uno de ellos, decidir qué tipo de texto es realizando una lista (ejemplo en el libro).

INGELESA: 

Activity 6 (What are you going to do?). Do the activity in Blink. If you need to check any words, use: wordreference.


HIZTEGIAK

Hitzen bat ulertzen ez baduzue hona hemen hizkuntza ezberdinetan gomendatzen ditugun hiztegiak, online: 

EUSKARAZ: 
- Elhuyar hiztegia (gaztelania -euskara)
- Hiztegiak.net:entziklopediak:harluxet hiztegia.
GAZTELANIAZ: 
- Real academia española.
INGELESEZ: 
- Wordreference.


2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

GAURKO ZEREGINAK



MATEMATIKA:
Hasierako fasea (atal berdea) amaituta dagoela ziurtatu. Horretarako, 5.jarduerako 1, 2 eta 3 ariketetako galderak eta 6.jarduerako 1.ariketa koadernoan erantzun.
Gogoratu hirukien, laukien eta angeluen eskemak/laburpenak koadernoan eginak egon behar direla.

(Hasierako fasea amaitua duten ikasleek landutako ezagutza berrien inguruko errepasoa
egin dezatela errepaso koadernoan).



EUSKARA:
Garapen faseko sarrera (16.orrialdea) irakurri ostean, probatu-frogatu hitzen ezberdintasuna lantzeko 5.jarduera Blink-en burutu.
6.jardueran dugun Azkue Fundazioaren bideoa ikusiz, ondorengo galderak Blink-en erantzun.



INGURUNEA:
Garapen faseko 6.jarduera burutu. Bertan, Paleolito garaiko informazioa irakurri, galderak
erantzun eta amaitzeko, eskema/laburpen bat koadernoan burutu.



GAZTELANIA:
Realizar la actividad 3 en el cuaderno clasificando las acciones atendiendo al ámbito en el que se realiza cada una.
Actividad 4: tendréis que describir la finalidad (objetivo) del lenguaje que se usa en cada ámbito en el cuaderno.
Actividad 5: leer textos 1, 2 y 3 y responder a las preguntas en el cuaderno.


Gogoratu egunero irakurtzea komenigarria dela.






SAIO EZ-PRESENTZIALEN JARRAIPENA


Familia agurgarria,

Mezu honen bidez adierazi nahi dizuegu, datozen egunotan zuen seme-alaben ikaskuntza prozesua honela bideratuko dugula:

  • Egunero goizeko 9tan, eguneko zereginak heleraziko ditugu. Horretarako bloga erabiliko da.
  • Zeregin hauek burutzeko baliabide desberdinak erabiliko ditugu (koadernoa, bideoak, blinklearning, drive...)
  • Asteazkenerogaldetegi bat bidaliko dizuegu familiei (email bitartez), jarraipena egin eta zuen feedback-a jasotzeko asmoz.
Ikasleen ikaskuntza dinamikarekin aurrera jarraitzeko zuen laguntza izango dugulakoan,

Agur bat,

LH 6 tutoreak



Estimada familia,

Mediante este mensaje, os comunicamos el modo en el que vamos a encaminar el proceso de aprendizaje de vuestros hijos/hijas durante los próximos días:

  • A diario, a las 9 de la mañana, os enviaremos los quehaceres del día. Para ello, utilizaremos el blog.
  • Para realizar dichos trabajos, deberán utilizar diferentes recursos (cuadernos, videos, blinklearning, drive...)
  • Cada miércoles, las familias recibiréis un cuestionario vía email para hacer un seguimiento y poder recibir vuestro feedback.
Esperamos vuestra ayuda para poder desarrollar la dinámica de aprendizaje de los alumnos/as.

Un saludo,

LH 6 tutoreak

2020(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna

EUSKAL INAUTERIAK


INAUTERIAK 2020 / CARNAVAL 2020

- Otsailak 21 / 21 de Febrero -



Iristear da inauteri garaia eta horrekin bat, hona hemen aurtengo ikasturtean jantzi beharrekoaren argazki eta material zerrenda.




MAMOXARROAK


1. Alkandora zuria.
2. Praka edo txandal zuria. 
3. Zapatila zuriak (“playera”). 
4. Buruan kolore bizidun zapia.
5. Larruzko gerrikoa txintxarriekin. 
6. Gerrian, faxa beltza edo gorria (baserritarren jantzikoa baliagarria da).
7. Maskara.