2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

ZEREGINAK Martxoak 17


INGURUNEA


Dagoeneko; Paleolito garaiko informazioa zuen koadernoan izango duzue txukun - txukun.
8. jardueran Neolito garaiko informazioa irakurri beharko duzue. Aurreko egunetan erabilitako dinamika bezala, galderak koadernoan erantzun eta ondoren aroaren eskema edota laburpen bat egin koadernoan baita ere.


EUSKARA

9 jardueran azaltzen den baieztapena irakurri eta hori justifikatzeko arrazoi egokia aukeratu. Gero, ereduei erreparatuz esaldiak osatu. Azkenik, 10. jardueran ematen diren arrazoietatik egokiena aukeratu. Guztia Blink-en egon.


INGELESA

Learn the next five verbs of the list (have - hold). Write three sentences with each new verb.
15 sentences altogether.
The sentences must be written in the PAST SIMPLE (second column) in the notebook.


GHB

DRIVEn dokumentu bat sortu behar duzue eta bertan ondorengo baldintzak kontuan hartuz testu bat idatzi.

Baldintzak: 

3. hiruhilekoan, euskarako karpetan sartu.
Dokumentuari COVID-19 izena ezarri.
Orrialde bat gehienez Arial 11 edota Times New Roman 12 erabiliz.
Ondorengo esaldi-galderak lagungarriak egingo zaizkizu testua idazterako orduan.

Zer iruditzen zaizu mundua bizitzen ari den egoera? Txinan hasi zen birusa ... zergatik heldu da gure herrialdera?

Honek zer nolako aldaketak ekarri ditu zure eta familiaren egunerokotasunean?

Ondo iruditzen zaizkizu gobernuak hartu dituen neurriak? Alde txar edo positiborik ikusten diozu honi?

Gaia edo egoeraren aurrean adostasun edota desadostasuna adierazi eta ondoren argudioak erabili.


MATEMATIKA

Ondorengo eragiketak buruz kalkulatu eta emaitzak koadernoan idatzi. Saiatu gelan ikasitako estrategiak aplikatzen.




Ez ahaztu irakurketa garrantzitsua dela! Liburuak amaitzean zuen tutoreari posta bidez abisatu. Animo!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina