2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

ZEREGINAK Martxoak 30

ABESTIA

Orain arte ikastolan egiten genuen bezala, gaurtik aurrera astero abesti bat landuko dugu. Gure proposamena, egunero lanean hasi baino lehen, abestia entzutea izango da eguna ONGI eta ILUSIOZ hasteko. 

Hona hemen aste honetako abestia! Espero dugu gustukoa izatea!


ZEA MAYS: ELEKTRIZITATEA

Zea Mays Bilboko Errekalde auzoan 1997an sortutako taldea da. 







INGURUNEA


14.jarduera: Jardueran honetan, egiptoarrek lanerako asmatu edo hobetu zituzten teknologien irudiak dituzue. Bertan, arrapala edo plano inklinatua, palanka, gurpila eta polea ageri dira.


Lehenik eta behin, lotu asmakizun bakoitza dagokion irudiarekin eta ondoren, deskribatu irudi bakoitzean ikusten duzuena BLINK plataforman. Deskribapen horiek egiteko oso baliagarria izango zaizue 16.jardueran azaltzen den Makina Sinpleen inguruko bideoa ikustea.



17.jarduera: Neolito aroa eta Epiptoko zibilizazioa konparatuko duzue. Horretarako, jardueran  azaltzen diren informazio horiek taulan sailkatu beharko dituzue BLINK plataforman (1.ataleko A puntua egingo duzue soilik).


Ondoren, DRIVE-en inguruneako karpeta barruan, google-dokumentu bat sortuko duzue. Dokumentu horretan, laburpen edo eskema modura orain arte landutako Neolitotik Egiptoko zibilizaziora egindako ibilbidea konparatuko duzue (Blink-en egindako taulan azaltzen diren kontzeptuak gehiago garatzeaz gain, beste ezaugarri batzuk ere gaineratu ditzakezue).


- Dokumentuaren izenburua: Neolito-Egiptoko zibilizazioa.

- Orrialde bat gehienez, Arial 11 edota Times New Roman 12 erabiliz.



EUSKARA

Autoritate eta adibidean oinarritutako arrazoiak izeneko dokumentua partekatuko dizuegu posta bidez. Dokumentu horren kopia sortu beharko duzue eta euskarako karpeta barruan, 3.hiruhilekoan, gorde.


Bertan, gai ezberdinen inguruko pasarteak dituzue. Adierazi ezazue esaldi bakoitzean zein den baieztapena eta zein motatakoa den, hau da, autoritate edo adibidean oinarritutako arrazoia den.




GAZTELANIA


Actividad 9: Valiéndose de la información que aportan los tres textos de la actividad 8, responder a las preguntas en la plataforma de BLINK (tener en cuenta que son 5 páginas por lo tanto, realizar todas).  



MUSIKA

Ostiralean Oihanek bidalitako kahoot jolasean jolastu ahal izateko pausoak ondorengo ESTEKEAN dituzue. Zalantzarik izanez gero, musikako irakaslearekin harremanetan jarri.


KAHOOT  (klikatu gainean)



Gogoratu oso garrantzitsua dela egunero irakurtzea. Behin liburua bukatzen duzunean, tutoreari abisatu mesedez. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina