2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

ZEREGINAK, Maiatzak 29

Egun on!

Zer moduz moldatzen ari zarete konpetentziekin?

Gogoratu gaur, ondorengo zereginak bukatzeko azken eguna duzuela:

  • Musikako proiektua.
  • Pentsaera Konputazionala: 2.Labirintoa.
  • Gaztelaniako proiektua.
  • Inguruneako proiektua.


Horrez gain, ondorengo estekan musikako zeregina partekatzen dizuegu. Hona hemen dokumentuan azalduko den lehen zeregina burutu ahal izateko lagungarri egingo zaizuen abestia:










Bukatzeko, gogoratu aste honetan egin dugun bezala, hemendik aurrera ondorengo dinamika berdinarekin jarraituko dugula:

- Gaurko egunean zehar aste honetako lanak jasoko ditugu eta hurrengo astean horiek aztertu ondoren, OSTIRALEAN, ekainaren 5ean, jarduerak hobetzeko tartea edukiko duzue.


- ASTELEHENEAN, ekainaren 1ean, beste bi zeregin (proiektu) planteatuko dizkizuegu (blogean). 


-Astelehenean Blog-eko azalpena irakurri ondoren, goizean 9:30ean meet bidez aste osoko plana aurkeztuko dizuegu (GUZTIOK egotea komenigarria izango da).


-Ondorengo egunetan, egunero, 9:30ean meet bitartez zalantzak argitzeko aukera izango duzue orain arte bezala.





Eguraldi bikaina dator astebukaerarako. Ondo pasa eta disfrutatu!









2020(e)ko maiatzaren 24(a), igandea

ZEREGINAK, Maiatzak 25-29

KONPETENTZIAK 

Kaixo!

Gaurtik aurrera helburu zehatzak lortzeko zeregin konkretuak bidali beharrean, konpetentziak lantzeko proiektu orokorragoak gauzatu beharko dituzue.

Dinamika ondorengoa izango da:

- Aste bakoitzeko astelehenean, bi zeregin (proiektu) planteatuko dizkizuegu (blogean).

-Astelehen goizean 9:30ean meet bidez aste osoko plana aurkeztuko dugu (guztiok egotea komenigarria izango da).

-Ondorengo egunetan, egunero, 9:30ean meet bitartez zalantzak argitzeko aukera emango zaizue orain arte bezala.


Garrantzitsua da proiektu hauek egiteko denbora egoki kudeatzea, lan ohitura eta autonomia indartuz. Aste osoa ematen badizuegu ere, ez utzi zereginak azken egunerako, errepasoak garrantzia hartu dezala eta proiektuak amaitutzat eman baino lehen ziurtatu 6.maila amaierako lan bat aurkeztu behar duzuela. Beraz, dena ematen saiatu zaitezte izan ere, kurtsoa bukatzen ari gara eta.










PENTSAERA KONPUTAZIONALA:


Pentsaera konputazionalaren oinarriak birgogoratzeko asmoz, ondorengo zeregina proposatzen dizuegu. Gogoratu pentsaera konputazionalean oinarrizko elementu nagusia algoritmoa dela, eta ariketa hauen bidez algoritmoen eraketan pixka bat gehiago sakonduko duzuela. Horretarako, jarraitu ondorengo pausuak.

Lehenik eta behin, sartu ondorengo estekan: https://code.org/

Jarraian, webgunearen behealdean hizkuntza EUSKARA aukeratu.

Ondoren, goialdean HASI SAIOA eta CONTINUE WITH GOOGLE KONTUA klikatu.

Gero, zuen kontua aukeratu eta barrura sartuko zarete. Hona hemen ikusiko duzuena:




Azkenik, ikusiko duzuen 2.Labirintoa izeneko jarduera burutuko duzue.



2.zeregineko 15 erronkak OSTIRALERAKO osatu beharko dituzue.


ANIMO!!

2020(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

ZEREGINAK, Maiatzak 22


EUSKARA

Hona hemen zuzenduta aste honetan egin ditugun Euskarako bi fitxak. Mesedez, alderatu zuek egin zenutenarekin, eta zuzenketak egin behar badituzue, egin. 






GAZTELANIA

- Creareis un documento en drive, con el nombre "personas gramaticales".
- En el documento creareis 15 frases. Esas frases deben de ser distintas.

  • 5 frases en primera persona (yo, nosotros).
  • 5 frases en segunda persona (tú, vosotros).
  • 5 frases en tercera persona (él, ella, ellos, ellas).


PLASTIKA

Gaurkoan eskulan eder bat egitea proposatzen dizuegu. Horretarako, jarraian dituzuen bideoetan lau aukera dituzue. Hala ere, eta zuei beste zerbait bururatzen bazaizue, egin dezakezue. Amaitzen duzuenean, mesedez argazki bat atera eta zuen tutoreari bidali. 







OHARRA

Gogoratu, ostiralero bezala, astean zehar bidalitako zereginen bat egin gabe baduzue, zuen tutorearen mezu bat jasoko duzuela egin gabe duzuen jardueraren inguruan jakinaraziz. Mesedez, egin gabe baduzue zerbat, saiatu amaitzen eta ondoren zuen irakasleari egin duzuela adieraziz mezu bat bidaltzen.

Astelehenean, konpetentzien lanketarekin hasiko gara, eta ondorioz, lan dinamikan aldaketak egongo dira. Ondorioz, komenigarria ikusten dugu hau ondo ulertzeko asteleheneko MEET-ean ahal duzuen ikasle gehienak konektatzea. 

Azkenik, Musikako lanean dituzuen zalantzak argitzeko, gaurko MEET-ean Oihane sartuko da, beraz, zalantza hauek argitu nahi badituzue, sartu zaitezte. Hona hemen gelaka sartuk den ordutegia:

LH6A: 9:30
LH6B: 9:40
LH6C: 9:50

2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

ZEREGINAK, Maiatzak 21

GAZTELANIA:

En cuanto a las categorías gramaticales, hasta ahora hemos analizado los SUSTANTIVOS y los ADJETIVOS. Hoy, analizaremos los VERBOS. 

He aquí los pasos a seguir:

1. Ver el siguiente vídeo:



2. Tras ver el vídeo, realizar el esquema en el cuaderno.

3. Después, crear un documento en la carpeta de Drive, con el nombre de "VERBOS" y escribir 10 oraciones. Dichas oraciones deberán tener TODOS LOS VERBOS EN NEGRITA.

4. Por último, para practicar, realizareis los siguientes ejercicios en el CUADERNO DIGITAL.



                                           85 y 87: Escoger entre verbo u otra categoría.
                                           86 y 88: Identificar los verbos.







MUSIKA: 

Gaurkoan, aurreko ostegunean bidalitako lana jarraitzeko tartea emango dizuegu. Edozein zalantza izanez gero, musikako irakaslearekin harremanetan jarri.



INGELESA:

Gogoratu pintxoaren errezeta driven gorde behar duzuela eta horrez gain, bideoa ingeleseko irakasleari biharko bidali behar diezuela. 



INGURUNEA:

Datozen egunetan inguruneako konpetentziari aurre egiteko gai baten inguruko lanketa egin beharko duzue. Horretarako, ezinbestekoa ikusten dugu dokumentu honetako kontzeptuak ezagutu eta ulertzea. Horregatik, hiztegi bat sortzea proposatzen dizuegu. Modu honetan, gai izango zarete landuko dugun gaia modu errazago batean ulertzeko. Helburua iturri ezberdinetatik informazioa bilatu, aztertu, ulertu eta zuen hitzetan adieraztea izango da. 

Gogoratu dokumentuaren kopia egin eta inguruneako karpeta barruan gorde behar duzuela.


2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

ZEREGINAK, Maiatzak 20

MATEMATIKA

Drivean duzuen dokumentua (datuen interpretazioen fitxa) zuzendu. Ondorengo estekan dituzue hiru problemen ebazpen eta emaitzak.




Koaderno digitala: 

1.12 Kopuru baten zatia kalkulatzen. 
1.13 Estimazioak 
1.14 Buruzko kalkulua 
1.15 Zenbaki ezezagunaren bila 
1.17 Estimazioak 
1.18 Parentesiak 







INGELESA

1.- Learn the last ten irregular verbs form the list. (Take-write) Then, revise the previous ones. You can use the way you want to revise them (orally, writing sentences in the notebook, making a list...)

1.- Ikasi zerrendako azken hamar aditz irregularrak. (Take-write) Ondoren, aurretik ikasitakoak errepasatu. Horretarako, bakoitzak beretzat estrategia aproposena dena aukeratu dezala (ahoz, koadernoan, zerrenda eginez, esaldiak osatuz...)


2.-
* You have to create a "cold" pintxo and write its recipe.

* Go to your English 3rd term drive folder and create a new drive document.

* Write the recipe of the pintxo there (You have a link below to help you writing the recipe).

* After writing the recipe, create your own cold "pintxo"

* Finally, record yourself in a video explaining your recipe and your "pintxo" and showing it.

* Share it with your english teacher. 


2.- 
* Pintxo hotz bat sortu eta honen errezeta idatzi behar duzue.

* Horretarako, ingeleseko 3. hiruhileko drive karpetara joan eta drive dokumentu berri bat sortu bertan.

* Pintxoaren errezeta idatzi behar duzue drive dokumentu horretan (Behean duzuen link-ean sartzen bazarete, errezeta idazten lagunduko dizueten urratsak dituzue.)

* Errezeta idatzi ondoren, sortu errezeta horri dagokion pintxo hotz bat.

* Bukatzeko, grabatu zuen burua bideoan errezeta eta egindako pintxoa azaltzen eta erakusten. Partekatu ezazue bideoa eta errezeta ingeleseko irakaslearekin.


                                                 RECIPE - Tips for writing a recipe

Oharra: Errezetaren zeregina aurkeztu - bidaltzeko azken eguna ostirala, hilak 22, izango da.


EUSKARA

Ondorengo estekan duzuen testua irakurri eta jarraian izango dituzuen galderak erantzun. Lehenengo bostak aukera anitzekoak izango dira (a,b,c) eta hiru aukera hauetatik erantzun bakarra izango da zuzena (egokia negritaz adierazi). Azken bi galderak erantzuteko, hausnartu eta zuen hitzetan adierazi.

Gogoratu fitxaren kopia egin eta euskarako karpetan txertatu behar duzuela.



2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

ZEREGINAK, Maiatzak 19



EUSKARA

Gaurkoan H-a landuko dugu koaderno digitalak erabiliz. Hona hemen burutu behar dituzuen ariketak:

94, 95 eta 96: Aukeraketa
97: Ordenatu alfabetikoki 
98: Audioa 
99: Idazketa
100: Audioa

Ondoren, behin koaderno digitaleko ariketak eginda, behean duzuen estekako dokumentuaren kopia bat egin, eta Euskarako karpetan gorde, ariketa burutu ahal izateko. 




Ariketa egin ahal izateko, komenigarria da hiztegi digitalak erabiltzea. 






GAZTELANIA


En lengua castellana, dentro de las categorias gramaticales, trabajaremos los adjetivos. Para ello, tendréis que ver los dos videos que tenéis abajo. 

Después, creareis un esquema de los adjetivos en el cuaderno. 

Para finalizar, creareis un documento nuevo en la carpeta de Gaztelania a través de DRIVE, con el nombre de "adjetivos". En ese documento, creareis 10 oraciones, y reflejareis en negrita todos los adjetivos. 










Por último, tendréis que realizar las siguientes actividades utilizando el cuaderno digital.

77 - 79: Escoger entre adjetivo u otra categoría 
78 - 80: Identificar los adjetivos






GORPUTZ HEZKUNTZA

"Campeones" filmea ikusi beharko duzue. Ondoren, datozen asteetan, filmearen mezua oinarri hartuta, Gorputz Hezkuntzan proiektu bat burutu beharko duzue. Gozatu filmea ikusten!!! 



2020(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

ZEREGINAK, Maiatzak 18


Egun on!

Dagoeneko aste berri baten hasieran gaude!! Hona hemen lanean hasi aurretik entzun dezakezuen abestia. Gozatu!!

Itxaropena- Su Ta Gar





MATEMATIKA:

Gaurkoan, 1.unitatean ikusi genuen bezala, hainbat diagrama aztertuko ditugu. Ondorengo estekan klikatuz gero, bertan agertzen diren diagrama ezberdinetako datuak irakurriz, galderak erantzun beharko dituzue.

Orain arte egin dugun bezala, dokumentuaren kopia egin eta matematikako karpeta barruan gorde behar duzue (Drive). (Aste honetan zehar jarduera honen zuzenketak bidaliko dizkizuegu, zuek zuen kabuz zuzendu ahal izateko).




INGURUNEA:

Aurreko astean Barne eta Kanpo eragileei buruz egindako google-aurkezpenari helduko diogu berriz ere. Dagoeneko, 4 eragile azaldu dituzue (2 Barne eragile eta 2 Kanpo eragile). Gaurko egunean zehar, beste Barne eragile bat eta beste Kanpo eragile bat deskribatu beharko duzue. 

Aurkezpen dokumentuan beraz, guztira 3 barne eragile eta 3 kanpo eragile azaldu beharko dira.

Gogoratu eragile bakoitzaren barnean bi atal bereizten direla: alde batetik, teoria eta bestetik, adibide bati buruzko informazioa. Horrez gain, link ezberdinak eskuragarri dituzue guk proposaturiko galderak modu egokian erantzun ahal izateko.


*Lana erakargarriagoa egin ahal izateko, komenigarria izango litzateko argazkiak txertatzea*









INGELESA:

Learn the next ten irregular verbs form the list (sleep-swim). Then, revise the previous ones. 

Ikasi listako hurrengo hamar aditz irregularrak (sleep-swim). Ondoren, aurretik ikasitakoak errepasatu.