2020(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

ZEREGINAK, Maiatzak 7

INGURUNEA

Gaurkoan, astelehenean hasitako talde lanean jarraitzeko tartea emango dizuegu. Gogoratu baldintza batzuen baitan egin behar duzuela eta kide guztien parte hartzea ezinbestekoa dela.
Amaitutatz eman baino lehen, mesedez ongi irakurri eta errepasatu zeregina kide guztien artean.
Bihar, ostirala, aurkezpena tutorearekin partekatzeko biharko egunean zehar egin beharko duzue. Animo!


EUSKERA

Asteartean egin zenuten ORTOGRAFIA fitxa zuzentzeko momentua hartu. Horretarako, ondoren duzuen estekan sartu eta erantzunak aztertu. Akatsa izanez gero, X eta esaldia gorriz ezarri eta erantzun egokia  X eta esaldia urdinez.




Behean duzuen esteka klikatu eta dokumentuaren kopia egin (euskara drive karpetan txertatu).
Bertan testu bat izango duzue, intimitatea izenekoa. Bertako hutsuneak betetzeko helburuarekin, aukeratu hitz egokienak (erantzun egokiak negritaz ezarri).





MUSIKA

6 saioa: Sostenitu, bemola eta bekoadroaren azalpena izango duzue eta ondoren Aitormena abestia txirulaz jotzeko proposamena luzatzen zaizue. Egin behean duzuen dokumentuaren kopia eta zalantzarik badago musikako irakaslearekin jarri harremanetan.




OHARRA

Bihar aste honetan egin beharreko zereginak errepasatuko ditugu, beraz, ez ahaztu egunean izaten! Kasu honetan ondorengoak eginak dauden ala ez aztertuko dira:

*Aupa Etxebeste filma ikusi eta galdetegia
*Zumetaren artelanaren deskribapena + zuen artelana (marrazkia)
*Euskarako errezeta idatzita, audioa eta collage-a
*Euskerako ortografia 1
*Gorputz Hezkunzako jolasaren audioa
*Gaztelaniako irudimenezko animaliaren eskema


2020(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

ZEREGINAK, Maiatzak 6



MATEMATIKA

Astelehenean bidali genizuen kalkuluko fitxa ondorengo estekan duzue. Begiratu itzazue erantzunak eta konparatu zuek egin zenutenarekin, eta akatsak badituzue zuzendu. 



Jarraian, gaur egiteko buruketa fitxa bat proposatzen dizuegu. Egin itzazue buruketa hauek zuen koadernoan. Gogoratu buruketa egin aurretik, ondo irakurtzea eta eman beharreko pausuak ematea, datuak argi identifikatuz eta galdetzen duena erantzunez. 

Datozen egunetan buruketa hauen erantzunak bidaliko dizkizuegu, zuzendu ahal izateko.


INGELESA

- Learn the next five irregular verbs form the list and write sentences using them in the notebook. (Rise-sell) 

- Aditz irregularretako zerrendan hurrengo bost aditzak ikasi eta hauekin esaldiak asmatu koadernoan. (Rise-sell)


GAZTELANIA

Hacer el esquema del animal imaginario que creasteis ayer. Para ello, tenéis que tener en cuenta los siguientes aspectos:

- ¿Dónde vive? ( hábitat)
- ¿Cuales son sus características físicas? (funciones)
- ¿Con quién se relaciona?
- ¿Como se reproduce?
- ¿Qué come? (alimentación)
- ¿Qué le gusta hacer? (hobbies y aficiones)
- ¿Qué no le gusta hacer?
- Deberá tener cómo mínimo 7 párrafos, y en cada una de ellas tratareis los temas mencionados anteriormente. 

Realizar el esquema en drive, creando un documento en la carpeta de Gaztelania.

Titulo del documento:  Nombre del animal imaginario.

Recordar que en los próximos días realizareis la descripción de vuestro animal.  Por ello, es importante que realicéis adecuadamente vuestro esquema.

Es importante que las habilidades que tenga vuestro animal vayan acorde con sus características. Es decir, "si tiene patas de tortuga no podrá ser un animal veloz".










2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

ZEREGINAK, Maiatzak 5


EUSKARA:

ORTOGRAFIA 1 (Klikatu gainean) izeneko fitxa egingo duzue. Orain arte egin duzuen bezala, dokumentuaren kopia egin beharko duzue eta Euskarako karpeta barruan (Drive) gorde

Ikusiko duzuen bezala, guztira 11 galdera dituzue. Galdera bakoitzean aukera bakarra dago. Aukera zuzena beraz, X baten bitartez adierazi dagokion gelaxka berdearen barnealdean.

Galderak modu egokian erantzun ahal izateko hona hemen lagungarriak egingo zaizkizuen hainbat arau. Beharrezko denbora hartu bi dokumentuak ongi irakurtzeko. (Aste honetan zehar fitxa honen zuzenketak bidaliko dizkizuegu)

Arauak

Hiztegiak:



GORPUTZ HEZKUNTZA:

Gustokoen duzuen jolasa aukeratu eta deskribatu egingo duzue koadernoan edo orri zuri batean. Hona hemen jolasaren deskribapenean azaldu beharreko puntuak:

- Jolasararen izena

- Materiala

- Taldekatzeak

- Espazioa (Eremua)

- Denbora

- Arauak

- Deskribapena


Bukatzen duzuenean, idatzi duzuen hori audio bitartez grabatu egingo duzue. Grabaketa hori posta elektroniko bidez Gorputz Hezkuntzako irakasleari bidali beharko diozue.




GAZTELANIA:

Vamos a empezar a pensar en un animal que nunca existió pero que vais a crear con vuestra imaginación. El primer paso para imaginar vuestro animal es crear, "dibujar" una imagen del mismo. Os invitamos a analizar el siguiente programa para coger algunas ideas. 

Como veréis en el programa (SWITCH ZOO), el animal está dividido en diferentes partes (head= cabeza, leg= pata, Tail= cola) y seleccionando cada parte tenéis la opción de elegir el animal que más os guste. De esta manera, vuestro animal puede tener por ejemplo, cabeza de cerdo, patas de pájaro y cola de ardilla. Es importante que penséis en las características de cada animal ya que luego tendréis que describirlo de manera lógica (hábitat, alimentación, reproducción....).  

Una vez de que hayáis pensado cómo va a ser vuestro animal imaginario, dibujarlo en el cuaderno. Os agradeceríamos que sacarais una fotografía del animal con el móvil para poder insertar en el proyecto que realizaremos más adelante. 


SWITCH ZOO (Klikatu gainean)






OHARRA


Gogoratu GAUR dela errezetaren deskribapena + audioa + collage-a entregatzeko azken eguna.





Ostiral honetan, maiatzak 8, Musika Herrian ekimenarekin jarraituko dugu, baina aldaketa txiki batekin. Arratsaldeko 19:00etan izango da, zuek etxeratzerako orduan. Aste honetan txirularekin edo nahi duzuen beste instrumentu batekin jotzeko partitura Ixil-ixilik dago abestia izango da. Txirula ez duzuenok edo nahiago duzuenok, abestiaren letra abestu dezakezue.

2020(e)ko maiatzaren 3(a), igandea

ZEREGINAK, Maiatzak 4

ASTEKO KANTUA

Lanean hasi aurretik, zereginen artean, arratsaldeko momentu lasaietan... hona hemen aste honetako abestia. Gozatu!




MATEMATIKA


Kalkulatu ondorengo fitxan dauden eragiketak koadernoan. Komenigarria da eragiketak boligrafoz kopiatu eta emaitzak arkatzez izatea.  Hurrengo egunetan hauen erantzunak jasoko dituzue, beraz, txukun egiten saiatu.
GAZTELANIA

Corregir la ficha de verbos condicional simple realizado en drive.



INGELESA

14. jarduera (Deconstructing a story) DRIVE
Hona hemen aurreko astean egin behar zenuten zereginaren erantzunak. Bota begirada bat eta egiten dituzuen aldaketak kolore URDINEZ egin.


TITLE: GHOST IN TOWN
SETTING
Where: in town centre
When: One morning
CHARACTERS
Main character: John
Other character/s:
    librarian
    doctor
    taxi-driver
BEGINNING
Opening formula: One morning.
Set the scene: a street scene.
Introduce the character/s: John Sullivan was walking down the street...
MAIN EVENTS
Event 1:
What happened? Who was involved?
John couldn’t remember anything. He met a woman. He recognised the librarian. He said hello and asked the time. She screamed and ran away.
Event 2:
What happened? Who was involved?
John continued. He met his doctor. He said good morning. The doctor ran away.
Event 3:
What happened? Who was involved?
John stopped a taxi. The taxi driver drove away.
Event 4:
What happened? Who was involved?
John phoned his wife at home. A stranger answered.
ENDING
What happened?
The stranger told John that he (John was dead) and his wife was at his funeral.

INGURUNEA

3. ebaluaketan historiaurrea eta historian zehar izan diren zibilizazio ezberdinak aztertu ditugu, bakoitza bere ezaugarriekin. Paleolitoan hasi eta gaur egunera heldu arte izan diren garai ezberdinen aurkezpen bat egin beharko duzue talde lanean. 
Hau burutzeko ondorengo baldintzak kontuan izan beharko dituzue:

*Ingurunea karpeta barruan google aurkezpena sortu eta taldeko kideekin partekatu.

*Azala + aurkibidea

*Zibilizazio bakoitzeko 2 diapositiba gutxienez eta 4 diapositiba gehienez (6 zibilizazio).

*Diapositiba bakoitzean 2 argazki-irudi gehienez.

*Hortaz orokorrean, lanak 6x2 + azala + aurkibidea = 14 diapositiba gutxienez eta 6x4 + azala + aurkibidea = 26 diapositiba gehienez.

*Taldeko kideen artean hitz egin eta lan egiteko tarteak adostu eta denbora kudeatu. Egoera berezia da, beraz, malguak izan eta besteen ideiak-iritziak errespetatzeko esfortzua egin.

*Kide guztien parte hartzea bermatu behar da.


Tutore bakoitzak posta bidez adierazi dizkizue taldekideak zeintzuk diren (taldeak ordena alfabetikoa edota ikasgelako zerrenda errespetatuz egin dira).

EPEA: Maiatzak 8, ostirala. 


OHARRA

*Gaur Zumetaren inguruko deskribapena + plastikako artelanaren argazkia bidaltzeko azken eguna.

*Gaur Aupa Etxebeste filmaren lanketa (euskera driven) txertatzeko azken eguna.

*Gogoratu bihar dela errezetaren deskribapena + audioa + collage-a entregatzeko azken eguna








2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

ZEREGINAK, Apirilak 30


INGELESA

- Learn the next five irregular verbs from the list and write sentences using them in the notebook. (Pay - Ring) 

- Aditz irregularretako zerrendan hurrengo bost aditzak ikasi eta hauekin esaldiak asmatu koadernoan. (Pay - Ring)


EUSKARA

Astelehenean bidali genuen iritzi testua, "Mugikorrak, sare sozialak eta whatsapp" testua zuzenduta duzue zuen drive dokumentuan.
Sartu zuen drive dokumentura, eta bertan irakasleek lanaren amaieran idatzi dizuen testua irakurri, eta ondoren lana zuzendu (mesedez, ez borratu irakasleek amaieran idatzi dizuen testua).


GHB

Asteburu luzea dugunez aurretik, Euskarazko "AUPA ETXEBESTE" filmea ikustea proposatzen dizuegu. Ondorengo esteka honetan duzue filmea ikusgai. 


Ondoren, behin filmea ikusten duzuenean, ondorengo loturan dituzuen galderak erantzun beharko dituzue, filmearen inguruan hausnarketa bat eginez. 


Dokumentu honen kopia bat egin beharko duzue, eta behin kopia bat eginda, Euskarako karpetan gorde.  Ondorengo esteka honetan duzue filmearen hausnarketa egiteko dokumentua.



OHARRA

EGIN GABEKO ASTEKO LANAK:

Aste honetako lanen bat egin gabe baduzue, zuen tutoreen mezu bat jasoko duzue egin gabe duzuela jakinaraziz, eta lan hori egin beharko duzue. 

Bestalde, datorren asterako gogoratu honako zereginak dituzuela:

- Plastika: Zumetaren inguruko bi zereginak, hau da, marrazkia eta artelanaren deskribapena, Maiatzak 4, astelehenerako.

- Euskara: Zuen gustuko plateraren errezeta, audioa eta collage-a, Maiatzak 4, astearterako.




ETXEALDITIK EUSKARALDIRA EGITASMOA

Aurreko ostiralean, etxealditik euskaraldira egitasmoaren barruan, gaiarekin lotutako marrazkiak egitea proposatu genizuen. Jarraian duzuen estekan dituzue zuek bidali zenituzten lanak. Ikusi eta gozatu egindako lanekin. 




Euskaraldia etxetik prestatzen hasteko deia | El Diario Vasco



GOGORATU BIHAR MAIATZAK 1 DELA, HAU DA, LANGILEEN EGUNA, ONDORIOZ ASTELEHENEAN EGONGO GARA BERRIRO ERE, ONDO PASA ASTEBURUA!





2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

ZEREGINAK, Apirilak 29





ZUZENKETAK:

Aste honetan zehar egin dituzuen hainbat zereginen zuzenketak dituzue ondorengo esteketan. Beharrezko denbora hartu egindako zereginak ongi zuzentzeko. 

  • MATEMATIKA (Gainean klikatu): buruketak. 
  • INGURUNEA  (Gainean klikatu): zibilizazio ezberdinen inguruko taula. Atzo begiratu bat eman genien zuen zereginei. Gaur, eskaintzen dizuegun informazioarekin zuen taulak aberastu. Gehitzen duzuen informazioa BERDEZ irudika ezazue, mesedez.




GAZTELANIA:

Realizareis una ficha de repaso con el objetivo de reforzar los verbos. Esta vez pondréis en práctica el Condicional Simple. Tendréis que hacer una copia del documento y guardarlo en la carpeta de Gaztelania (DRIVE). Más adelante recibiréis las respuestas. 

VERBOS (CONDICIONAL SIMPLE)  EJERCICIOS (Gainean klikatu)

Recordar que el condicional simple se emplea sobre todo para expresar acciones o situaciones hipotéticas.

Formación del Condicional Simple:

Cantar + ía= Cantaría (YO), Cantar + ías = Cantarías (Tú) ....














MUSIKA:

5. SAIOA: (Gainean klikatu). Gogoratu dokumentuaren kopia bat egin behar duzuela eta ondoren, zuen karpetan gorde. 

Behin lana bukatzen duzuenean, musikako irakaslearekin partekatu. Edozein zalantza izanez gero, berarekin harremanetan jarri, mesedez.



PLASTIKA:

Jakingo duzuenez, Jose Luis Zumeta margolaria hil zen apirilaren 23an. Euskal artistarik esanguratsuenetariko bat zen. Txikitatik hasi zen margotzen. Jarraian ikusiko duzuen bezala, bere obretan kolore biziak (gorriak, horiak eta urdinak) erabili zituen batez ere.


Hona hemen bideo interesgarri bat, Jose Luis Zumetaren inguruan gehiago jakin dezazuen:




Zereginak:

- Lehen zeregina: ZUMETAREN OBRAK (Gainean klikatuizeneko dokumentua aztertu eta bertatik obrarik gustokuena aukeratu. Euskarako karpeta barruan, dokumentu bat sortu eta bertan aukeratu duzuen obraren irudia itsatsi. Ondoren, Zumetaren obra deskribatu beharko duzue. Zein modutan?

Hona hemen lagungarriak egingo zaizkizuen hainbat galdera:

- Obraren goialdean, behealdean, eskuinaldean, ezkerraldean.. zer ikusten duzu?

- Zer kolore mota erabili ditu Zumetak? Zergatik uste duzue?

- Zer emozio transmititzen dizu irudiak? (Tristura, poza, beldurra .....)



- Bigarren zeregina: Hori bukatzean, figurazioa eta abstrakzioa erabiliz nahi duzuen materialarekin (margoak, pintzelak, errotuladoreak, argizariak ....) kolore biziko marrazki bat egingo duzue orri zuri batean. Gogoratu Zumetaren hitzak:




Zuen artelana bukatzen duzuenean, gogoratu tutoreari argazkia bidaltzeaz.

Plastikako bi zereginak ASTELEHENERAKO, Maiatzak 4, egin itzazue.


2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

ZEREGINAK Apirilak 28

MATEMATIKA

Hona hemen buruketen fitxa. Koadernoan boligrafoz kopiatu eta ondoren arkatzez egin. Aurrerago hauen erantzunak bidaliko dizkizuegu zuzenketak egiteko.



INGELESA

14. Deconstructing a story (BLINK) 
Read the story of "Ghost in town" again and fill in the table. You can listen to the story in the audio (activity 12). You can use the dictionary if you need. When you complete the table in drive share it with your english teacher.

14. Deconstructing a story
"Ghost in town" istorioa irakurri berriz eta taula bete. Istorioa entzuteko audioa 12. jardueran aurkituko duzue. Hiztegia erabili dezakezue beharra izanez gero. Taula betetzeko, drive kopia bat sortu eta bukatzen duzuenean ingeleseko irakaslearekin partekatu.
* Driveko taula, 14.jarduerako izenburuaren ondoan dagoen lainotxoan klikatuta aurkituko duzue.


ASTEKO ERRONKA BEREZIA


Oraingo honetan, zuen gustukoa den plater, (errezeta) bat pentsatzeko eskatzen dizuegu. Plater hau, zuen etxetako sukaldetan prestatzen den zerbait izan behar da. Aukeratu ondoren, errezeta hori pausuz pausu drive dokumentu batean idatzi behar duzue, amaitzeko hau irakurriz audio bat sortuz. 

Recetas fáciles para hacer con niños | Supermercados MAS

Nola grabatu dezakezue audio hori? Zuen edota familiakoen mugikorrean, audio grabagailu bat izango duzue (grabadora de voz, notas de voz...). Behin grabatuta, audioa aukeratu edota gainean klikatu eta posta elekroniko bidez tutoreari bidaltzeko-partekatzeko aukera izango duzue.

Eta ondoren errezeta horrekin zer egin behar dut? Jarraitu ondorengo pausuak! Animo!

1- Gustukoa den platerra pentsatu (hotza, beroa, lehen platerra, bigarrena, postrea...) edozer izan daiteke!

2- Errezeta (osagaiak, tresnak eta prozedura) drive dokumentu batean idatzi (euskara arloan).

3- Irakurketa ozena eginez, errezeta irakurri eta audioa grabatu (irakasleari postaz bidali).

4- Aukeratutako plater hori etxeko nagusien laguntzaz prestatu. Ez egin zuek bakarrik!

5- Prestaketa prozesuan zehar 5-6 argazki atera (baita amaierako emaitza ere!).

6- Gaztelanian ikasitako photocollage.com (https://www.photocollage.com/edota pixlr.com (pixlr editor azalpen bideoa) erabiliz, COLLAGE bat sortu.

7- Collage hori argazki eran (platerraren izena azaldu behar da), tutoreari bidali.


Ea nolako maila erakusten diguzuen! 

Asteko erronka berezi hau egiteko aste bat izango duzue, beraz, EPEA Maiatzak 5 , asteartea, izango da!


MUSIKA

Ostiral honetan, maiatzak 1, Musika Herrian ekimenarekin jarraituko dugu, arratsaldeko 20:00etako txaloen ondoren. Aste honetan txirularekin edo nahi duzuen beste instrumentu batekin jotzeko partitura Hegoak ebaki banizkio izango da. Txirula ez duzuenok edo nahiago duzuenok, abestiaren letra abestu dezakezue.